Ongi etorri www.gaijartzailea.com web gunera

Txapelketetako gaiak, egiturak, aholkuak... nire saioetako eta beste gai-jartzaileen saioetan jarritako gaientzako txokoa da hau. Inoiz gaiak jartzea okurritzen zaionarentzako aholku baliagarriak, iritziak trukatzeko leku bat, eztabaidetarako... Inork gaijartzailetzaren inguruko laguntzarik edo beste ezer beharko balu , hauxe du nirekin harremanetan jartzeko bidea: emaila gaijartzailea@gmail.com


Irun, 2009-10-30

Ficoban, 22.00etan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi. Gaijartzailea, Unai Elizasu
Ficoba areto eder eta handian, jende dexente eta giro ederra sortu zen. Saioaren "planteamendua" entzulearen esku utzi zen. Galdetu zitzaien, ea saio normala edo entrenamendu bat ikusi zuten (txapelketa garaian gaudenez...) eta jendeak bigarren aukera hartu zuen.
Entrenamendu baten planteamendua egin nuen beraz, saioa hiru ziklotan banatu.



1. agurrak
2. denak
Kubatarrek diote… hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat. Lehengoa sexua eta beste biek ez dute garrantziarik. Euskaldunontzan berriz...

3. Andoni – Uxue
Senideak zarete eta goizeko lauak dira. Frigorifiko ondoan egin duzue topo

4. Maialen – Lizaso
Lorezainak zarete eta rotonda berri batean ipini behar dituzue loreak. Hemen inguruan dago rotonda hori, garai batean etxe, garito batzuek zeunden lekuan.


5. andoni
Etxeko sofan zaude eta oraintxe sumatu duzu alaba etxeratu dala, korrika sartu da, negarrez eta bere gelara sartu da zuzenean


6. denak
entrenamenduaren lehen zikloa bukatu da, eta orain librean muskuluak eta lasaitzeko


7. andoni – maialen
erropak erantzi, baineran goraino bete eta barrura sartu zarete...

7 B. andoni – maialen
erropak erantzi, baineran goraino bete eta barrura sartu zarete... baina orain, serio jardutea nahi dut

8. uxue
Ispilu aurrean zaude eta goizean hipermerkatuan erositako ilea mozteko makina hartu eta ilea rapatu behar duzu


9. denak
entrenamenduaren lehen zikloa bukatu da, eta orain librean muskuluak eta lasaitzeko

10. maialen
Etxerako bidean maialen, etxe inguruko kontainerretan, telebista bi ikusi dituzu zaborretan!

11. uxue – lizaso
zuen semea belaxe oheratzen zenuten orain arte, zuek bakarrik tartea izan dezazuen... azken aldian baina, Xebastianek, semeakin normalean baino gehiago jolastu eta beranduago oheratzen du bera!

12. andoni – lizaso
Elkarrizketa hau izanda bi hauen artean:
andoni: Hi Xebastian, txapelketako buruz burukoan puntutako ariketa diat eta entrenatzen lagundu behar didak!
Xebastian: baina buruz burukoan sartzeko intentzioa ahal duzu?


13. denak
agurrak

Laudio, Txapelketa Nagusia

2009-10-25ean, Laudioko kiroldegian ospatu zen azken final laurdena.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Fredi Paia, Jon Martin, Onintza Enbeita, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Iñigo Izagirre

8KO NAGUSIA
Alakrana itsasontziko bi marinelen familiartekoak zarete. Egunak aurrera doaz, eta etxekoak ez dira etxeratzen.

Joan den larunbatean Donostiako manifestazioan zineten biok. Amorruz eta kezkatuta joan zineten, baina itxaropen-izpi bat sentitu zenuten han.

Azkenaldian, zuen egoera ekonomikoa ez da oso erosoa, eta, jantoki sozialera ez joateko ahalegina egin duzuen arren, gaur ez duzue beste erremediorik izan.

8KO TXIKIA
Lagunak zarete. A, aspaldiko partez, elkarrekin afaldu duzue zure etxean. Komunera joan eta bueltatu zaren batean, B erdi biluzik topatu duzu sofan.

Tabernaria zara, A, eta B zerbitzaria kontratatu berri duzu. Begira zaudenez geroztik bigarren aldiz, erronda atera eta ez du kobratu.

Tenerifera joan zarete oporretara elkarrekin. A, behin eta berriz esan zenion arren, B-k ez zuen kremarik eman, eta kiskali egin zen lehen egunean. Aste osoa daramazue apartamendutik osasun-etxera bueltaka.

PUNTUARI ERANTZUNAK
Azken final laurdenak / badu enkantua
Pasatuko al zara / hurrengo fasera
Seiehun ta hogeita bi / puntuetan muga

Autopistan radarrak / bazter guztietan
Argazkiren batean / aterako zinen
Aberasten dabiltza / argazkiengatik

Zazpigarren alaba / ote da Araba
Ardoa ta patata / ditu ezaugarri
Mendi eta lautada / denon aukerako

Ezagutzen al duzu / gaueko bizitza
Batzuek bila eta / besteak ihesi
Gaueko argia da / goizeko iluna

Eragiten al dizu / hego-haizeak zuri
Odolik hoztu ez-ta / burua berotu
Baina kontuz ibili / mendira joatean

Saskibaloiaz ezer / ba ote dakizu
Baskonia taldea / Europan onena
Euskaldunak ez dira / taldean gehiegi

10EKO TXIKIA
Bikotea zarete, eta duela berrogei urte etorri zineten biok Extremaduratik Laudiora lan bila. Orain, jubilatuta, B-k jaioterrira itzuli nahi du.

Elkarrekin ikasi zenuten biolina jotzen gaztetan. Urteak joan dira geroztik. Zuk A Euskadiko Orkestra Sinfonikoan jotzen duzu, eta kalean jotzen topatu duzu B

Zuk A bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen, B-k gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute.

KARTZELA
Mila aldiz pentsatu izan duzu ez duzula gehiago gezurrik esango, baina berriro esan duzu.

Zure aulkitik

Zerbait idatzi nahi baduzu, zerbait proposatu, eztabaidarako gai bat iradoki, blogarekiko edo gai-jartzailetzarekiko iritzirik jarri nahi baduzu, hementxe duzu aulkia, zure aulkia. Bertan exeri, klikatu eta idatzi

Bidali zure gaiak

Zuk jarritako gaiak, bidali gaijartzailea@gmail.com helbidera eta berehala zintzilikatuko ditut

Blogaren egilea

Blogaren egilea
Unai Elizasu Gai-jartzailea