1. 18 urteko ikasleaz maitemindu zaren 45 urteko irakaslea zara. Zure burua eta bihotza ezin dira bat etorri.
2. 27 urteko gaztea zara. Orain bi hilabete hasi zinen lantoki batean lanean, behin behineko egoeran. Nagusiak, datorren astean, Txinan zabalik duten lantokirako norbait behar dutela eta joateko proposamena egin dizu.
3. 6 urteko semearekin batera bizi zaren ama ezkongabea zara. Gaur semeak ikastolan, “aita, ama eta ni” deritzan marrazki bat egin duela esanez datorkizu.
4. Abeslaria zara. Amodio kontuetan ez duzu zorte handirik izan bizitzan, hala ere zure amodio kantuei esker harreman asko erne dira.
5. Afganistango emakumea zara. Azken urteetan burkha batez aurpegia estalita eramatera behartu zaituzte. Gerraren une honetan zure lagun batzuk hasi dira aurpegia bistaratzen.
6. Aitona zahar bat zara, arrantzuntzi batean patroi izandakoa. Zure ontziko arrantzale guztiak herrikoak ziren. Gaur portuan itsasoratu behar duen ontzi bati begira zaudela, ohartu zara, marinel gehienak atzerritarrak direla.
7. Aitona zara. Sarritan aritzen zara errietan zure seme eta errainari elkarrekin erdaraz aritzen direlako. Gaur, Kamiltxo, artza euskalduna, euren haurrei oparitu dietela ikusi duzu.
8. Amona zara eta herriko parkera hurbildu zara biloba txikia eskutik duzula. Zure sasoian 12 seme/alaba hazi zenituen. Bilobatxoarekin jolasean zabiltzala mila oroitzapen datozkizu burura.
9. Aspaldi jaso zenuen eskutitza erantzutea erabaki duzu. Orri zuri baten aurrean zaude.
10. Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke.
11. Azken aldian oso pertsonaia ezaguna egin zara. Ospea eta arrakasta daramatzazu zurekin. Jende askoren begirapean zaude.
12. Azkenaldian zure herrian eraso sexual bortitzak egon dira. Lehen ez zenion gaiari arreta handirik jartzen. Orain ordea bi alaba gazte dituzu etxean eta benetan arduratuta zaude.
13. Azkenean erabakia hartu duzu: euskaltegian izena eman eta euskara ikasten hasiko zara.
14. Banekien hartutako erabakiak eragina izango zuela berarengan, baina ezin nuen gehiago.
15. Bizitza osoa daramazu zure denda txikian lanean. Jubilatu egin behar zarenez azken aldiz zure denda irekitzera zoaz.
16. Bizitzan hamaika lan egina zara eta baita diru mordoska pilatu ere. Heriotza hurbil eta zure diru guztiei su eman diezu. Suari begira hiru bertso.
17. Dagoeneko ez dakizu zer egin bera gustura egon dadin.
18. Duela bi urte alargun gelditu zinen. Ordutik alargun pentsioarekin bizi behar duzu, 430 eurorekin.
19. Egunero bezala, ipuina kontatu eta lotaratu duzu zure haurra. Telebistaren aurrean eseri eta hauxe entzun duzu: hiru orduz egon zen guraso bat bere haurra saldu nahirik azokan.
20. Epaitegiko gela utzi berri duzu!
21. Erabat maiteminduta zaude neska bategaz. Badakizu droga arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu!
22. Erantzun baten zain asteak eman dituzu, eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.
23. Etxeko balkoian zaude. Baliteke hemen zauden azken aldia izatea.
24. Euskaldun gehienek badakite aurten Joane Somarribak bigarren aldiz irabazi duela emakumeen Tourra. Behar bada ez dute jakinen 500.000 pezetako saria eman diotela irabazteagatik, gizonezkoen Tourra irabazteagatik 54.000.000 pezeta eman eta gero.
25. Ezindua zara, zure gurpil-aulkia duzu zure derrigorrezko ibilgailu. Ibilgailuari erantsia duzun motxilatik kartera ostu dizute gaur.
26. Ezkondua zara. Lana dela eta aste bete daramazu etxetik kanpo. Hoteleko tabernan, goizaldeko ordu txikietan, emakume bat keinuka ari zaizu alboko mahaitik.
27. Gaur ez duzu jatekorik ahora eraman. Zeneukan apurra zure haurrari eman diozu.
28. Gaur hauteskunde eguna da, eta gaur duzu lehenengo aldiz botua emateko aukera. Esnatu eta ohean zaude, pentsakor.
29. Goizero bezala, galtzerdiak janzten laguntzen ari zatzaizkio.
30. Hamaika parranda egin duzu zure bizitzan. Gaur, larunbata izan arren aspaldiko partez, gauez atera beharrean etxean gelditu zara.
31. Heriotzaren korridorean urteak daramatzazu. Bertan zure zelda kidearekin harreman estua izan duzu. Gaur, borreroek badaramate zure laguna.
32. Hilabeteetan gelan egondako sehaska bildu eta gordetzeko unea da.
33. Ikusezina bihurtzeko formula asmatu duzu. Zure etsaien etxeetan sartzeko moduan zaude orain.
34. Interneten nabigatzen ari zarela, haur pornografia duen orri batean sartu zara uste gabe. Konta itzazu zure burutazioak.
35. Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz zure seme-alabek, beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur, maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara.
36. Kale garbitzailea zara. Zure lana amaitu eta atseden hartzeko, bankuan eseri zara. Ordu erdiz egon zara jendeak kalea berriro nola zikintzen duen ikusten.
37. Konturatu zara norbait atzetik segika duzula.
38. Leihotik begira zaude, urrutira begira
39. Lore sorta eder batekin zoaz etxera. Atera iritsi, eta giltza ez da sarrailan sartzen.
40. Luzaroan egon zara deitzen ausartu gabe. Gaur, zenbakia pantailaratu, eta deitzeko teklari eman diozu.
41. Ohar hau jaso duzu gaur: "hau abisu bat da, hurrengoan kanporatu egingo zaitugu".
42. Oparia paperean bildu, eta berarengana zoaz.
43. Orain dela hiru urte ez zenuen neska-lagunik eta gurasoen etxean bizi zinen. Gaur,
ezkonduta zaude, ume bat duzue, bigarrena bidean eta izugarrizko hipoteka duzue banketxearekin.
44. Orain gutxi amaitu duzu kimikako karrera. Ikasketak amaitu orduko oso eskaintza ona jaso duzu arma kimikoak egiten dituen lantegi batetik.
45. Polizia zara. Gaur, zure eginkizunak bukatu, eta gustura zoaz etxera.
46. Sei hilabete daramazu lana topatu nahian. Gaur ere lanik gabe bueltatu zara etxera.
47. Supermerkatu bateko kutxako ilaran zaude, zeure erosketak ordaindu asmoz. Halako batean, zure aurreko emakumeak, dirua iristen ez eta, kutxan gauza batzuk itzuli behar izan dituela ikusi duzu.
48. Tren-geltokian zaude, trena noiz iritsiko zain.
49. Urte asko eman dituzu Gasteiztik kanpo. Gaur aspaldiko partez bueltatu eta harrituta zaude gauzak zenbat aldatu diren.
50. Zesta puntako pilotari ohia zara. Markina zesta puntako pilotarien sehaska izan da urte askotan. Gaztetan pilotarako txanda hartu ezinik ibiltzen zineten frontoian. Gaur hutsik aurkitu duzu.
51. Zientziak aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu azkenaldian. Hemendik aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena luzatzea.
52. Zu Aitor, etxeko-andrea zara. Gaur Euskal Herri osoan greba eguna da. Lantokietan ez da lanik egin baina etxean 8 lagun dituzu bazkaltzeko orduan.
53. Zu hiltzen saiatu dira gaur
54. Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala.
55. Zure ustez oso guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean.
Zure aulkitik
Zerbait idatzi nahi baduzu, zerbait proposatu, eztabaidarako gai bat iradoki, blogarekiko edo gai-jartzailetzarekiko iritzirik jarri nahi baduzu, hementxe duzu aulkia, zure aulkia. Bertan exeri, klikatu eta idatzi
Bidali zure gaiak
Zuk jarritako gaiak, bidali gaijartzailea@gmail.com helbidera eta berehala zintzilikatuko ditut
Zerbait idatzi nahi baduzu, zerbait proposatu, eztabaidarako gai bat iradoki, blogarekiko edo gai-jartzailetzarekiko iritzirik jarri nahi baduzu, hementxe duzu aulkia, zure aulkia. Bertan exeri, klikatu eta idatzi
Bidali zure gaiak
Zuk jarritako gaiak, bidali gaijartzailea@gmail.com helbidera eta berehala zintzilikatuko ditut