Lierni, 2007/02/16

Lierni, Mutiloa. 2007/02/16
Bertsolariak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua
Gai-jartzailea: Unai Elizasu


1. Denak
Gai librean. Agurra,...

2. Denak
Lierniko azken urteetako saioak ikusi ditut eta orain 10 urteko mahaian kopak, ardoa, patxaran, txanpan... zegoen eta aurten berriz (hutsa dago, ura bakarrik...). eta horrek ez dakit zer esan nahi duen edo bertsolaritza aldatu dela edo zuek zerate aldatu zaretenak.

3. Peña / Egaña
Andoni famatua eta Peña modeloa (jendeak hala erabaki du bakoitzak zein paper izango duen). Peñak ez du zorte handirik lanean eta esquían diote famatu batekin liatu ezkero fama eta diru gehiagolor dezakeela. Orain parez pare du famatu hori, egaña eta orain kontratua sinatu behar dute bertan jarriko dutelarik zer egin, noraino iritsi...

4. Lizaso / Murua
Lizaso baserritarra eta Murua gai jartzailea (jendeak horrela erabakita). Azken bertsolari txapelketetan baserritarra gai guztietan agertzen zen, bere baserriko pasadizoak ziren gai, abereekin gertatuak... baina azken txapelketa handian, ez dira aipatuak ere izan; ta lizaso kontu eske etorri da Muruarengana

5. Egaña
(jendeak erabaki du zein gai edo gai tipiko normal bat edo gai berezi, atipiko, raroa) (jendeak bigarrena eskatu du)
Andoni, aspaldian ez zera iritsi!!

6. Denak
Zuen gizonak striptease ikastaroak egiten aritu dira eta bart zuenean egin zuten ikastaroak ikasitakoa. Gaur goizean, eguneroko kafea hartzea geratu zeraten hartan, bezperan gertatutako esperientzia eder hori kontatu behar duzue, zeinek egin ote zuen hobeto...

7. Denak
(Aurreko gaiari lotuta) Barkatu baina, gezurra da, oso trakets aritu dira zuen senarrak, oso oso trakets eta konta zazue nolako ridikulua egin zuten.

Atsedena

8. Denak
Kexu bat jaso dugu inguroko etxeetatik. Zarata handiegia egiten omen dugula eta bajuago kantatzeko. Geu ez gaude ados eta zuen kexua adierazi behar duzue baina seaska kanta moduan, goxo goxo, behintzat lo har dezaten gure kexuak entzunaz.

9. Egaña / Lizaso
Bikotea zarete eta azken aldian zuen kontu korrontea numero gorritan dago. Jasotako soldata baino gehiago gastatzen duzue. Orain bakoitzak beretik zer kentzeko prest ote dagoen erabaki behar duzue, kontuak saneatzeko.

10. Denak
Mahai bueltan aseguratze kontuak izan dira hizketa gai eta nik jakin nahiko nuke zuen zer aseguratuko ote zenuketen

11. Egaña / Murua
Meteorito bat erori da eta geu gara bizirik gauden bakarrak, hemen gaudenak. Beraz denok ahaztu beharko dugu orain arteko dugun dena, bai famili, lana, etxe... ta klaro, bakoitzak lan berri edo eginkizun berri bat izango du sortu behar dugun munduan eta elkarteko lehendakari eta txapeldunak dira hori erabaki behar dutenak. Beraz mahaiz mahai joan ofizio edo eginkizun berriak jatzen

12. Denak. Puntutan
13. Denak. Gai librean. Agurrak,..