Alkiza, 2007/09/14

Alkiza. Frontoia. 2007/09/14
Bertsolariak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Saioa ikusi

ALKIZA (2007-09-14)

Bertsolariak: A.M. Peñagarikano, A. Arzallus, A. Egaña, M. Lujanbio, J.M. Irazu eta S. Lizaso.

Gai-emailea: Unai Elizasu.

1. Agurrak
2. Denak
Zuek zuen bertso lana utziko bazenute nola utziko zenukete? Zer modutara?

3. Andoni-Irazu
Gurasoak zarete. Hemengo askok bezala gaur eraman duzue lehen aldiz zuen txikia eskolara. Gelan sartu eta negarrez utzi duzue. Etxera heldu zarete, eta hara non Andoni ere negarrez hasi den.

4. Maialen-Amets
Gaur zuek biok kuadrilan irten zarete parrandara. Goizeko hirurak dira, lagun guztiak joan egin dira eta zuek biok geratu zarete. Zu, Maialen, nazkatuta zaude Ametsekin. Ez dizu batere kasurik egiten. Jendea du beti aldamenean, eta zu bazter batera uzten zaitu.

UNAI ELIZASUK hitza kentzen die eta honako gaia jartzen die: Barkatu, barkatu, oraintxe jaso duzue abisua zuen kuadrilakoek kotxe istripua izan dutela eta hospitalean daudela.

5. Sebastian-Peñagarikano
Sebastianek esan du erdi gaixo etorri dela. Peña sorginarengana joan da katarroa sendatzeko konponbide eske.

6. Irazu
Zu bertakoa zara, Alkizakoa, eta bertako asko bezala disfrazatu egin zara. Neskaz hain ondo jantzi zara non mutil danak inguratzen zaizkizun. Bat oso gertu daukazu, gertuegi, eta dagoeneko ez dakizu zer egin.

7. Denak (Maialenek atzekoei)
Hau da Alkizan duela gutxi jarri duten kutxazain automatikoa. Atzeko bostak zuregana etorri dira. Konta ezazu zenbat diru atera duten eta zertarako erabiliko duten.

8. Sebastian-Andoni
Gaia: Zuek biok afaltzeko zita egina zenuten Sebastianen etxean. Ordubete lehenago deitu dizu Sebastianek ez juateko, ez zuela geratzeko gogorik.

9. Peñagarikano-Irazu
Ikusten al duk hango iskina ikusita? Lehen muxua jaso zenuen iskina da. Irazu da neska hura.

10. Amets
Errealeko futbolista zara. Lehen ezaguna zinen, eta orain ez. Atzo parranda egin zenuen Orion. Herri osoa horiz jantzita eta autobus batetik hamairu arraunlari jaitsi dira. Herri osoa haiei begira dago. Eta zu harrituta zaude.

11. Denak Andonirekin puntutan binaka atzeko bakoitzak.
25 urte bete ditu Andonik plazetan. Atzeko bakoitzarekin puntutan egin behar duzu, eta beraiek pasadizo bat oroituko dute.

12. Agurrak