Azkoitia
8ko handia
Protestan luze aritu ondoren, eskatutakoa baino gutxiago eskaini dizue patronalak. Zu 1_________ onartzeko prest zaude. 2_________ ez.
Bidaiatzeko modu ezberdina duzue zuek biok. Zuk 3_________ hemendik dena lotuta abiatu nahi izaten duzu. 4_________k berriz ez.
Kirolean gaitasun handia erakutsi duen hamabi urteko haur baten gurasoak zarete. Atzerritik eskaintza on bat jaso duzue, eta zuk 5_________ begi onez ikusten duzu eskaintza; 6_________ri, berriz, ez dio graziarik egin.
8ko txikia
Zu 2__________zure bikotekideari barruko arropa sexya erostera joan zara. Dendaria, 3__________ bikotekidearen aita da.
Zu 6__________ udaltzaina zara. Goizeko lauretan artean taberna bat irekita zegoela eta, ixteko agindua ematera joan zara, eta hara non ikusi duzun 1__________ alkatea.
Zuri 4___________, kanpoan bizi den osaba 5__________ etorri zitzaizun bixitan etxera. Hilabete badarama zuen etxean, eta oraingoz ez du alde egiteko itxurarik.
Puntuak eta hitza
Puntuak:
Kutsadurak sortzen du / horrenbeste kezka
Ez al gara mundua / izorratzen ari
Hitza: koadroa
Puntuak:
Albiste onik ez da / aspaldi entzuten
Negar-malko ugari / egunkarietan
Hitza: falta
Puntuak:
Azkoitian pilotak / badauka indarra
Herri honek eman du / txapelduna franko
Hitza: betaurrekoak
Puntuak:
Liburu bat harturik / sofan eserita
Irakurri al duzu / zerbait aspaldian
Hitza: XXL
Puntuak:
Puntual ibiltzea / dohain bat ote da
Batzuk beti berandu / iristen zerate.
Hitza: gozatu
Puntuak:
Argaltasuna jende / askoren ametsa
Dieta egiterik /pentsatu al duzu?
Hitza: itzali
10eko txikia
Zu 1_________, praillea zara. Loiola inguruan paseatzen zenbiltzala, 4_________ amona ikusi duzu arrosario bat harrika botatzen.
Zu 2_______ kamioi bat janez kargatzen ari zara Afrikara bidaltzeko, eta 5_______ eskalea hurbildu zaizu.
Jubilatuen egoitzan elkar ezagutu duzue. Zu 3_________ orain artean enterradorea izan zara. 6___________, berriz, emagina edo matrona.
Kartzela
Zu hiltzen saiatu dira gaur
Irun
8ko nagusia
Zuk 1_________,aspaldian agendan markatua zenuen biharko eguna 2_________ lagunarekin igarotzeko. Gaur 2_________k esan dizu beste konpromiso bat sortu zaiola.
Zuen bikotekideek etxean lan-kontuez hitz egiteko ohitura dute. Zuk 3_________ arretaz entzuten diozu. 4_________k, berriz, ez du laneko konturik entzun nahi.
Ziega berean zaudete biak eta laster duzue epaiketa. Zuk 5_________ lasai lo egiten duzu; 6_________k, berriz, ez.
8ko txikia
Gaur etxera iritsi zarenean 3________ bikotekideak opari bat eman dizu: gazte mantentzeko krema bat.
Auto-eskolako kotxean zoaztela, gurpila zulatu da. 1________ irakasleak zuri agindu dizu gurpila aldatzeko, 6________.
5________ amaginarreba/aitaginarreba gonbidatu zenuten atzo afaltzera. Ondoezak jota, gauean erietxean ingresatu behar izan dute. Bixitan etorri zatzaizkio ospitalera, 4________.
Puntuak eta hitza
Puntuak:
Irundik Hendaiara / zubi sonatua
Bidasoa ibaiak / esanahi ugari
Hitza: glamurra
Puntuak:
Bidaiatzea dugu /azkeneko moda
Zein izango zenuke / gustuko bidaia
Hitza: ordularia
Puntuak:
Auto-ilarak daude / errepideetan
Lanean haina ordu / autoan sartuta
Hitza: esamesa
Puntuak:
Orain dela lau urte / Irunen finala
Zugan zerbait aldatu / al da harrezkero
Hitza: bat
Puntuak:
Bat formulak sortu du / hainbat iskanbila
Hamilton ta Alonso / Raikonen ta Massa
Hitza: bukaera
Puntuak:
Kanturako txarra da / urduritasuna
Zure bihotz-taupadak / kontatzen hasita
Hitza: sabela
10eko txikia
1_________ ama/aita eta 4_________ semea/alaba zarete. Zu 1_________ ama/aita, arduratuta zaude hilabete honetan ez delako lehen aldia 4_________ semea/alaba ubelduta etorri dela eskolatik.
Duela 10 urte hil zitzaizuen semea hilobitik ateratzera doaz. Zuk 2_________ beste nitxo batean sartu nahi duzu. 5_________k, ordea, betiko desagerrarazi nahi du.
Aitona-bilobak zarete. 3_______ biloba eta 6_______ aitona. Elkarrekin argazki zaharrei begira zaudetela, 6_______ aitona fusila eskuetan duela agertu da batean.
Kartzela
Banekien hartutako erabakiak eragina izango zuela berarengan, baina ezin nuen gehiago.
Eibar
8ko handia
Hamabi urteko alaba baten gurasoak zarete. Orain arte, bi telebista zenituzten etxean, eta bere gelan jartzeko beste bat eskatu dizue alabak. Zu 1________ ez zaude prest alabaren nahia betetzeko. 2________, berriz, bai.
Bikote gaztea zarete. Prediktorrari begira zaudete, emaitza ikusteko zain. Zu 3________, neska, ikaratuta zaude. 4________,mutila, ez.
Eibar futbol taldean jokatzen ari zarete Realak utzita, eta bihar duzue Realaren kontrako partida. Zu 5________ amorru biziz zaude haien kontra jokatzeko. 6________, berriz, beste edozein partidaren aurrean bezala.
8ko txikia
Zu 2________, gaueko txandan lan egin ondoren, neka-neka eginda etxeratu zara. Ohean sartu orduko, 3________ igeltseroa leiho azpiko espaloia zulatzen hasi da.
Zuk 6________ orduak eman dituzu kontzertu handi baterako sarrerak erosteko leihatilan ilaran jarrita. Zure txanda iritsi denean, kartel hau jarri du 1________ txartel-saltzaileak: “sarrerak agortu dira”.
Zu 4________, anaia bisitatzera zoaz Argentinara. Hegazkinera sartzera zoazela, 5________ guardiak esan dizu zahato betea ezin duzula hegazkinean sartu.
Puntuak eta hitza
Puntuak:
Mediku azterketa / eginda al zaude?
Azido urikoa / ta kolesterola
Hitza: Kolonia
Puntuak:
Ordubete gehiago / gaur parrandarako
Parrandako gogorik / izango ote da?
Hitza: Tunela
Puntuak:
Eibarren egiten zen / makina bat arma
Ehiztariak dabiltza / usoei tiroka
Hitza: Bilera
Puntuak:
Gurasoen etxean /majo bizi zera
Alferra betik doa / lanetik ihesi
Hitza:Horma
Puntuak:
Mundu hontan badago / hamaika haur triste
Gogoratzen al duzu / zure haurtzaroa
Hitza: Plantxa
Puntuak:
Nagusiak arrazoi / izaten du beti
Agintzea ote da / gauza errazena
Hitza: Hiztegia
10eko txikia
Bi emakume zaituztegu, eta oraintxe duzue politikan goi-kargu bat hartzeko aukera. Zu 1_________ heltzeko prest zaude. 4_________ zalantzan dago.
Atzo adarrak jarri zenizkieten zuen bikotekideei. Zuk 2_________ lasai egin duzu lo; 5_________k, berriz, ez.
Zuen etxeko portalean eskale bat dago lo. 6_________k bota egin nahi du, zuk 3_________ ez.
Kartzela
Etxeko balkoian zaude. Baliteke hemen zauden azken aldia izatea.
Zumaia
8ko handia
Zuk 1_________ diru-mordoa jokatzen duzu zozketa eta loteria kontuetan. 2_________k, berriz, xentimorik ere ez.
Zu 3__________ pilotazalea zara, eta askotan etortzen zara herriko frontoira jokatzera. Baina azkenaldian ezin izan duzu jokatu, 4________ herritarrak okupaturik izaten baitu frontoia dantza-entsaioak egiteko.
Zu 5__________ baserritarra zara, eta 6__________ etxegilea. Azkenaldian sarri ibiltzen da 6__________ zure baserriko lursailei begira, 5__________. Eta gaur berarengana hurbildu zara.
8ko txikia
Asteburu pasa antolatzen ari zarete koadrilan. Zuk 2__________ bikotekideak ere gonbidatu nahi dituzu. 3__________k ez.
Hamazazpina urte dituzue. Zu 6__________ supermerkatu bateko kaxan hasi zara lanean gaur, eta 1__________ koadrilako laguna etorri da botelloirako edariak erostera.
Auto-desguazean topo egin duzue biok. Zuri 4_________ hogei urte iraun dizu autoak; 5_________ri, berriz, hogei egun.
Puntuak eta hitza
Puntuak:
Siesta egiten al duzu / bazkaldu ta gero?
Telebista aurrean / denbora gehiegi
Hitza: Pegatina
Puntuak:
Zahar-etxeak bete / dira aspaldian
Laurogei urterekin / zer egin liteke?
Hitza:Olagarroa
Puntuak:
Parrandara irteten / ote zara sarri?
Tabernak ixten dira / geroz ta goizago
Hitza: Kontsoladorea
Puntuak:
Arraunlariak hasi / dira entrenatzen
Guztien ametsa da / Kontxako bandera
Hitza:Karidadea
Puntuak:
Depresiorik izan / al duzu sekula?
Barre egitea da / botika onena
Hitza: Depilatu
Puntuak:
Hizkuntzak jakitea / gauza ederra da
Lagun ugari dabil / euskaltegietan
Hitza:Talasoterapia
10eko txikia
Bananduta zaudete. Eta aste batean batek eta hurrengoan besteak zaintzen duzue 10 urteko semea. Gaur honela esan dizue: ni ez naiz motxila bat batetik bestera ibiltzeko.
Atari berean bizi diren bi bizilagun zarete. Zu 2________, bikien esperoan zaude, eta igogailua jartzea proposatu duzu auzoko bileran. 5________ adineko bizilagunak ez du jarri nahi.
Bikotea zarete, eta diru-arazo larriak dituzue. Zuk 3_________ gurasoei dirua eskatu nahi diezu; 6_________k, berriz, ez.
Kartzela
Ohar hau jaso duzu gaur: "hau abisu bat da, hurrengoan kanporatu egingo zaitugu".
Tolosa
8ko handia
1_________ semea/alaba eta 2_________aita/ama zarete. 2_________enpresaburua zen eta duela urtebete jubilatu zen enpresa 1_________ semearen/alabaren esku utzita, hala ere egunero etortzen da enpresara.
Zuri 3_________ gustatzen zaizu tarteka lagunekin heriotzaz hitz egitea. Gaia ateratzen duzun bakoitzean, 4_________k isiltzeko esaten dizu.
Atzerrian haur bana adoptatzeko zain zeundeten. Azkenaldian haurren trafikoa dela-eta zabaldu diren kontuak entzunda, zuk 5_________ atzera egitea erabaki duzu. 6_________k aurrera jarraitu nahi du.
8ko txikia
Parrandatik bueltan, zure autoa utzi eta taxia hartzea erabaki duzu 2_________. 3_________ taxi-gidariak ez dizu taxian sartzen utzi nahi.
Zu 6_________ txatarreroa zara, eta azken egunotan telefonorik gabe zaude, kobre-lapurretak direla eta. 1_________ etorri zaizu gaur, ehun kilo kobre saltzera.
5_________k zita bat dauka gaur, eta armairu aurrean dago zer jantzi asmatu ezinda. Zuri 4_________ anaiari/arrebari, aholkua eskatu dizu.
Puntuak eta hitza
Puntuak:
Hildakoei loreak / zertarako jarri?
Guztiok gara onak / hil ondorenean
Hitza: bidea
Puntuak:
Kartzelara bidean / da lehendakaria
Ertzainak etorriko / al zaizkio bila?
Hitza: soka
Puntuak:
Tolosaldean badu / babarrunak fama
Baratzerik ba al da / Tolosan ordea?
Hitza: mozorroa
Puntuak:
Negua hasi zaigu / jada ate joka
Bufanda, eskularru / ta forro polarra
Hitza: lotsa
Puntuak:
Kiroldegiak daude / modan ipinita
Astean zenbat aldiz / joaten zara zu?
Hitza: ertza
Puntuak:
Abesbatzen moduan / kantatu ezkero
Haiek abesten dute / ikasitakoa
Hitza: aterpea
10eko txikia
Telebista ikusten ari zaretela, 20 urtez seme-alaben berri izan ez duen ama bat agertu da. Ematen ari den datuen arabera, zuen ama izan liteke.
Zuk 1___________, telebistara deitu nahi duzu. 4___________k ez.
Zuen ondoan gazte bat bortizki astintzen ari dira. Zuk 2__________ erasotzailea geldiarazi nahi duzu. 5__________ez da ausartzen.
Biok duzue seme bana espetxean, eta errepideko gasolindegi batean egin duzue topo. Zu 3__________ semea bisitatzera zoaz. 6___________ bisitatik bueltan dator.
Kartzela
Dagoeneko ez dakizu zer egin bera gustura egon dadin.