Gipuzkoako txapelketa 2007 Kanporaketak

Orio - Legazpi

8ko handia
Adopzioan hartutako haur baten gurasoak zarete. Guraso biologikoak ezagutu nahi dituela esan dizue gaur. Zuk, 1 _________, bilatzen lagundu nahi diozu. 2___________ri ez zaio kontu hau askorik gustatzen.

Euskal Herrian bakea laster lortuko zela benetan sinetsi zenuten bi herritar zarete. Zu, 3________, erabat etsita zaude une honetan; 4________k uste du orain arte egindakoa ez dela alferrikakoa izango.

Goenkaleko aktoreak zarete. Gaur da azken atala, eta zuen arteko muxu batekin bukatu behar du. Eszena behin eta berriz grabatzen ari zarete.


8ko txikia
Zuri 2_________ lanera autoz joan ordez bizikletaz joatea proposatu zizun 3___________k. Bidegorrian abiatu zarete, eta euria hasi du.

Zuk, 6_________, arropa-denda bat duzu. Salmenta gutxi zenituela-eta, erdi-prezioan jarri duzu dena, eta, harrezkero, 1_________, orain arte sekula etortzen ez zena, egunero etortzen da.

Zuek, 4_________ eta 5_________, urteak daramatzazue egunero elkarrekin txikiteoan. Gaur zur eta lur utzi zaitu 5________k, 4________. Mosto nahi duela esan dizu.

10eko txikia
Hilda zaudete. Zuk, 3__________, zure bikotekidearen maitalearekin, 6___________rekin, egin duzu topo infernuan.

Zu, 1_________, atzerritarra zara, eta oporretara etorri zinen Euskal Herrira. 4_________rekin maitemindu, eta hilabete igaro duzue elkarrekin. Bihar amaitzen zaizkizu oporrak.

Fabrika berean egiten duzue lana. Zuen enkargatua gaixotu egin da, eta gaur ez da etorri. Lanean hasi orduko, 5__________ agintzen hasi zaizu, 2_________.

Kartzela
Bi puntu:
Alkoholemi-kontrolik / egin al dizute?
Gaua ura edanez / pasatu ezkero…
Gaia: Lore sorta eder batekin zoaz etxera. Atera iritsi, eta giltza ez da sarrailan sartzen.


Hernani-Zaldibia

8ko handia
Espainiako itzuliko etapa batean, ihes eginda zindoazten liderrarekin, eta liderra erori egin da ikusle baten erruz. Zuk, 1________, itxaron egin nahi diozu. 2________k aurrera jarraitu nahi du.

Herrialde pobre batean pasa duzue uda, kooperante gisa. Zuk, 3_________, berriz joateko gogoa duzu. 4___________k ez du inolaz ere hara itzuli nahi.

Bikote ezkondu berria zarete. Bion etxean bakoitzak bere logela izatea proposatu du 5_________k; alegia, logela banatan lo egitea. 6_________ri ez zaio gustatu.

8ko txikia
Zu 2_______, erizaina zara, eta suhiltzaile-parkera joan zara hango langileei odol-analisiak egitera. 3_________ suhiltzailea da hurrengoa, eta txuri-txuri sartu da.

Zu, 6________, enpresaria zara. Mercedes berri-berria erosi duzu, eta 1________ kontratatu duzu zure txofer-lanak egiteko. Lehen egunean markatu du autoa.

Gazta Txapelketa irabazitako gazta subastan garesti ordaindu zenuen lehengo astean, 4________. Gaur, etxera sartu zarenean, 5________semea/alaba lagunekin afaltzen topatu duzu. Gaztaren azala besterik ez da geratzen.

10eko txikia
Zu, 3________, bakarrik bizi den adineko pertsona bat zara, eta konpainia egingo dizun gazte baten bila zabiltza. Iragarkia jarri duzu egunkarian, eta 6________ etorri da.

Harremanetarako zailtasunak zenituela eta, zuk 1_____________, agentzia batera jo zenuen, eta gaur duzu lehen zita. Iritsitakoan nor ikusiko…, eta gaztetan bikotekide izandakoa: 4_____________.

Zu 2____________ berandu esnatu zara, eta presaka abiatu zara autoz lanera. Semaforo batean geldi zeundela, 5_____________ kristalak garbitzen hasi zaizu.

Kartzela
Bi puntu:
Erraz hartzen al zaio / lanari tamaina?
Dirua al da hemen / agintzen duena?
Gaia: Tren-geltokian zaude, trena noiz iritsiko zain.


Usurbil/Zumarraga-Urretxu

8ko handia
Zu, 1________, urteetan zain egon ondoren, babes ofizialeko etxe baten jabe egin zara. Garajean sekulako autotzarrarekin sartzen ikusi duzu 2_________ bizilaguna.

Zu, 3_________, etorkina, taberna batera lan eske joan zara. 4__________ taberna-jabeak erantzun dizu ahal dela bertako langileak hartuko dituela.

6__________ ekonomialaria da. Berak gomendatuta, zuk 5________ dirua inbertitu zenuen burtsan. Hilabete pasa da, eta emaitzei begira zaudete.

8ko txikia
Pisukideak zarete. Zu, 2_________, dutxan sartu zarenean 3_________ sukaldeko ontziak garbitzen hasi da, eta ez dago nahikoa ur bero biontzat.

Bikotea zarete 6 _________ eta 1 ______. Zuk 6 _________, jertse bat oparitu zenion 1______ri. Jadanik pasa dira 4 hilabete, eta ez du garbitzeko ere kendu.

Zu 4________ laster ezkontzen zarela eta, koadrilakoek despedida egin zizuten bart. Afalondoan, 5__________ streeperra-ren saioa izan zenuten. Gaur, supermerkatuko kajan egin duzue topo.

10eko txikia
Kanpamendu basera iritsi da berria: espedizio-kide batek istripua izan du. 6________k berehala abiatu nahi du laguntzera. Zuk, 3_________, nahiago duzu erabakia hotzean hartu.

Zuk 1________, 4_________ gaztea harrapatu duzu eskale bati zigarro-paketea lapurtzen.
2________semea/alaba eta 5________ama/aita zarete. Aurten dagoeneko 6 mutil-lagun/neska-lagun aurkeztu dizkizu 5________ amak/aitak, eta berarekin hitz egitea erabaki
duzu, 2________.

Kartzela
Puntuak:
Sei bertsolari lehian / txartelaren bila
Zumarragatik urrun/ dago Donostia
Usurbildik urruti /dago Donostia
Gaia: Konturatu zara norbait atzetik segika duzula.

Hondarribia/Arratsate

8ko handia
Elbarri geratu diren bi gazte zarete. Zuk 1________ nahiago duzu bizitza berri bati ekitea. 2_______k lehengo bizitzari eutsi nahi dio kosta ahala kosta.

Zu, 3________, zinemaldiko zuzendaria zara. Urteetan ibili zara miresten duzun aktore bat, 4__________, ekarri nahian. Oraintxe ireki diozu kotxeko atea.

Zuek asmo ezberdinekin eman zenuten izena txapelketan. Zuk, 5________, parte hartzea duzu helburu bakarra. 6________, berriz, txapelaren bila dator.

8ko txikia
Elkarrekin etorri zarete autoan, eta aparkatzen ari zaretela, alboko kotxea jo duzue. Zuk 2____________ ospa egin nahi duzu. 3____________k ohartxo bat utzi nahi du.

Zu, 6____________, pilotaria zara. Gaur partidua jokatzen ari zarela, ohartu zara 1____________ zure botileroa zure aurka dirua jokatzen ari dela.

Ezkontzera zoazte, eta gonbidatu-zerrenda egiten ari zarete. Zu, 4_________, ohartu zara 5__________k aurretik izan dituen bikotekide guztien izenak idatzi dituela zerrendan.

10eko txikia
Zu, 3________, tabernaria zara. 6________ amona/agurea zure tabernako makina txanponjaleari dirua botatzen ari da, eta kanbio gehiagoren eske etorri zaizu.

Olinpiaden hasiera-ekitaldiko desfilean zoazten bi atleta zarete. Zu, 1________, Avilan jaio zinen, eta zu, 4________, Alemanian. Biok zoazte Espainiaren ordezkari.

Ume jaioberri baten aiton-amonak zarete. Gurasoek zuen esku utzi nahi dute biloba, lanean dauden bitartean. Zuk, 2________, aitonak, gustura zainduko zenuke biloba; 5________ amonak ez du astea horretan eman nahi.

Kartzela
Bi puntu:
Perretxikoen bila/joaten al zara?
Ez al duzu beldurrik/intoxikatzeko?
Gaia: Luzaroan egon zara deitzen ausartu gabe. Gaur, zenbakia pantailaratu, eta deitzeko teklari eman diozu.

Ataun/Getaria/Elgeta/Errenteria

8ko handia
Komunikabideen aurrean jarrera ezberdina duzue zuek. Zuk 1_________ aukera duzun guztietan jartzen diezu arreta komunikabideei. 2_________k ez du ezer jakin nahi.

Etxe berean lanean ari zareten bi margolari zarete. 4_________ artista da, eta pareta batean margolan eder bat egiteko enkargua eman diote. Zuk, 3_________, berriz, beste pareta guztiak margotu behar dituzu brotxa handia hartuta.

Musika-talde bateko bi kide zarete, eta diskoa atera berri duzue. 6_________k promozioa egin behar dela dio. Zuk, 5_________, ez duzu beharrik ikusten.

8ko txikia
Parrandan zabiltzate biok. Gau guztian, makina bat pertsona hurbildu zaizkizue zuekin ligatzeko asmoz. 3_________ nazkatu da, eta zuk 2_________, berriz, parrandan jarraitu nahi duzu.

Unibertsitatera joan zarete matrikulatzera. Ikasgaiak aukeratzerakoan, zuk 6_________ “gaur egungo bertsolaritza” hautatu duzu; 1________k “bertsolari klasikoak” aukeratu du.

Bikotea zarete. Zuen etxean zuk prestatzen duzu afaria gauero, 4__________. Gaur etxera iritsi zarenean, sukaldean aurkitu duzu 5_________. Labetik kea ateratzen ari da.

10eko txikia
Hilabete daramazue kalean bizitzen. Zu 3_________ egunero joaten zara senideen etxe atarira. 6_________k ez du ezer jakin nahi senideez.

Zuen etxe azpian tanatorio bat ireki nahi dutela eta, eztabaida sortu da bizilagunen artean. 1_________k manifestazioa antolatu du protesta gisa, eta deialdia ekarri dizu, 4_________.

5_______ ikaslea eta 2_______ irakaslea zarete. 5_______ ez da oso ondo moldatzen gurasoekin. Gaur, zu 2_______ gurasoei izan beharreko errespetuaz hizketan ari zinela, negarrez hasi da 5_______ ikaslea.

Kartzela
Puntuak:
Teknologia doa / tximistaren pare
Telefonorik gabe / ezin gara bizi
Gaia: Polizia zara. Gaur, zure eginkizunak bukatu, eta gustura zoaz etxera.