Irun, 2008-04-26

Ola sagardotegia. Bertso afaria
Bertsolariak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

1. Agurrak
2. Denak
Bertako nagusia, Iñaki Begiristain, segalari handia izandakoa da. Imaginatu zuek segalariak ez, baina sega bat duzuela eskutan. Zeini zer, zergatik, zertarako moztuko zenukete ... alegia, hasi mozten nahi duzuena.

3. Anjel Mari eta Xebastian
Datorren urtean da bertsolari txapelketa nagusia. Elkarteak, jakinda zuek ez duzuela izenik emango, beste txapelketa bat sortu du, zaharrentzako txapelketa. Gaur iritsi zaizue bertan parte hartzeko gonbidapena.

4. Andoni eta Xebastian
Bertaratu garenean, batek baino gehiagok esan digu, herri kirolak, bertsolaritza eta trikitixa dutela gustokoa. Zuek azaldu orain, hiru gauza horietatik hara badagoela mundu bat, irakutsi behar diezue mundu hori.

5. Anjel Mari eta Andoni
Anjel Mari zu ardoa bezalakoa zara eta Andoni berriz sagardoa bezelakoa. Anjel Marik, geroz eta zaharragoa hobea dela uste duen horietakoa da. Andonik berriz, geroz eta gazteagoa bada hobe.

6. Denak
12 urte inguruko hiru gazte zarete. Zuen gurasoekin Ola sagardotegira etorritakoak. Bazkaldu duzue baina aspertuta, kalera irten zarete bertako frontoi eta kulunpiotan jolastea. Denbora aurrera joan ahala, aspertzen hasi zarete zuek eta sagardotegira itzuli zarete. Eta hara non, zuen aitak (andoniren aita, Andoni Egaña, Anjel Marirena Peña eta Xebastianena Lizaso) mozkor mozkor eginda. haiei begira zaudete.

Atsedena
7. Denak
Hiruok zaudete maiteminduak. Baina aurreko jendeari adierazi behar diezuen zuen maitasun hori ez dute ulertu behar. Alegia, aurrekoek ulertuko ez duten zuen maitasun deklarazioa bota behar duzue.

8. Andoni eta Xebastian
(Xebastian gora bidali dut. Goian halako balkoitxo bat dago). Andoni, begiratu gora. Hortxe dago Romeo eta zu, nola ez Julieta. Zuen maitasuna ezaguna den arren, egungo garaira egokitzea eskatzen dizuet.

9. Anjel Mari eta Andoni
Uda datorrela eta zaintzen hasiak zarete biok. Gimnasio, dietak... denak elkarrekin egiten duzue eta hara non, gaur sagardotegian topatu zarete. Nola zaindu liteke bat sagardotegian? hori da jendeari konta beharrekoa.

10. Denak
Xebastian eta Anjel Mari, elkarrekin ari dira hizketan, kirolaz edo futbolaz.... baina kontua da, leku guztietan badala plasta bat, muturra toki guztietan sartzen duen bat. Hori Andoni da. (Iparragirre doinuan egin beharreko ariketa, Andonik puntu motzetan kantatuko du eta besteak beste guztia osatu beharko dute)

11. Anjel Mari
Saioa pixkat desmadratu da (aurrekoarengatik nioen) eta bada garaia autoridadea agertzeko. (bertsolari bakoitzaren gainean, txapelak zeuden zintzilik, sagardotegiko nagusiarenak eta Peñaren gainean txapel gorri bat zegoen) Peña zu zara bertako Hertzaina (goiko txapela seinalatuz) eta hasi zaitez autoritate pixkat jartzen.

12. Denak
Puntutan librean
13. Agurrak

Saioa ondo irten da. Jendea pozik. Aurreneko atsedenaldiaren aurretik goi xamarrean bukatu da eta azken txanpa ere halakoxea joan da. Lagun artekoetarako horixe da egitura egokiena, atsedenaldiaren aurretik eta azkeneko unea izan dezatela bizia. Ola sagardotegian asmatu da.