Lierni, 2008-02-01

Lierniko saioa, Mutiloa. Bertso afaria
Bertsolariak: A.M Peñagarikano, Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Sebastian Lizaso; gai jartzailea Unai Elizasu

1. Librean (30 minutu inguru)
2. Denak
Ametsak, zeintzuk dira zuen amets eder horiek...
(bina bertso kantatu eta mikroa kendu nien)
Ez dizuet sinisten, zuen ametsak horiek direnik... esan egitan zuen ametsak zeintzuk diren

3. Anjel Mari eta Andoni
Argeninan, zaharretxekoak gaztetzeko teknika berria streper bat eramatea izan da, andoni da bera. kontua da, denak gaztetu beharrean denak hil egin direla zu joan zarenetik anjel mari ezik

4. Iñaki eta Xebastian
Kaxa batean zaudete zuek biak. egunero 7ak aldera irteten zarete kanpora baina gaur ez, gaur ez zaituzte atera. xebastian jaunaren gorputza da eta iñaki jaunaren odola.

5. andoni
HItzetik hortzeran egindako erreportaiaren harira, kantu bat jarri zuen argazkien lagungarri... kantuak halako zerbait zioen : denbora aurrera doa, ez dago atzera egiterik, ... alegia, zaharra zaudela deitzeko modu sutil bat. orain aukera duzu erantzuteko

6. xebastianek besteei
Gaurko notizia "aqui hay tomate" programaren bukaera izan da. xebastian zu zara euskal korresponsala, zure lanak ez dituzte sekula argitaratu, batetik beti euskaldunak grabatzen zenituelako eta horrek ez zuelako interesik eta bestetik, ba txarrak zirelako. programa bukatuta, orain aukera duzu artxibo guztiak plazaratzekoa. besteek erantzuteko aukera ere badute.

7. iñaki eta anjel mari
Parrandara irten zarete biak aspaldiko partez, kontua da kalean deseroso aurkitzen zaretela, ez zaudetela batere gustora.

8 xebastian eta andoni
andoni justizia da eta xebastian justiziaren "burua". azken aldian ez zatozte bat.
* hemen hanka sartu nuen, beste gai bat jartzeko ausardiarik ez eta liburuxkan topatu nuen bat jarri nuen. kaka egin nuela alegia. besteren batean ausartuko al naiz....

9 xebastian, anjel mari eta andoni
xebastian eta anjek mari haserre dauden gurasoak. bakoitzak besteari egundokoak botako dizkio andoni semearen bitartez, eta andonik goxatu egingo du bakoitzaren esana

10 denak
puntutan
11 agurrak.

Zenbait ohar:
denetara 2 orduko saioa, dena jarraian, etenik gabe.
Hasi indartxu hasi genuen eta gero behera erori zen, nahiz eta 9. ariketaren berriz ere gora igo. akaso , hasieran seriotik gehiago joan ezkero... gero umoreak eragin hobea lortuko luke. borobiltzea, lehertzea falta zitzaion.