Zestoa. Frontoia. Jaialdia. 18:00
Bertsolariak: Joxe Agirre, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Jon Maia, Onintza Enbeita.
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Audioan entzun nahi bada, hemen klikatu
1 agurrak
2 danak
Aurreko astean bukatu ziren hauteskundeak. Partiduan balorazioak entzunez gabiltz orain, baina herriak zer dio? zuek zer diozue?
Gaur egungo gai normaltxu batekin hasi dut saioa. bertso bat kantatzeko aski zena. izotza hausteko eta berotzeko balio zuena
3 Joxe Agirre eta Jon Maia
Joxek, 2005ko txapelketaren arrakasta ikusirik, eta azken gipuzkoakoa ikusita, 2009ko Euskal Herriko txapelketan parte hartzea erabaki du. Jon ikaratuta dago.
Umore toke bateko gaia izan da eta arrakastatsu irten dena. Fikzioa izanik ere, oso egoera erreala izan zitekeena eta oso ondo asmatu dute.
4 Onintza Enbeita eta Iker Zubeldia
Zestoako bainuetxeko zuzendaria zuengana hurbildu da. Bainuetxera zaharrak bakarrik joaten direla eta, gazteak erakarri ahal izateko gomendio eske datorkizue.
* Andonik, 4. gaia jarri eta gero, bertsolariak kantuan hasi aurretik, eten bat egin dut. telebistan egiten den bezela, 30 segundu barru etorriko gera eta tarte horretan iragarki bat egiteko eskatu zaio.
Hemen saioak goia ikutu du. lehenik eta behin andoniren anuntzioarekin oso goian hasi da baina Ikerrek eta Onintzak gaiari heldu zioten eta oso txukun egin ere. Zestua, bainuetxearen aipamena egitea ohiko kontua da. Ikuspegia berri bat bilatu nahi nuen eta hauxe jarri zen
5 Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso
Lagun minak zarete. Andonik Xebastiani beti esan izan dio, edozer behar duenerako beti hor ondoan izango dela. Kontua da Xebastian, azken aste honetan eskatu diozun guztiari ezezkoa eman diola andonik.
Harremanetako gai bat, seriotik edo umoretik hartzeko modukoa. Beraiek aukeratu dute tonoa eta asmatu dute, serio xamar hasi baina umoretik bukatu
6 Jon Maia
Itsas bazterrean zaude, egunotan itsasoak egindako sarraskiaz inguratuta zaudela kantatzen hasi zara.
Joni gustagarri egingo zitzaion gai bat jarri diot. gaur egungo gai bat zen baina planteamendua egokia izan zitekena. Ondo asmatu du. Itsasoari sarri kantatu izan dio Jonek. Hasieran, kezka banuen berriz ere Itsasoaren inguruan kantatzen jarri behar hori, baina planteamendua egokia iruditu zitzaidan, une horretan gainera itsasoak eragindakoak notizia zen.
Ikerrek danei.
Handitan nolakoa izan nahi duzuen garbi xamar duzu Iker, gutxienez badakizu
atzeko hauek bezela ez duzula izan nahi. Atzeko hauen zenbait ezaugarri ez dituzula zuk izan nahi.
saio erdialdean, goia ikutzeko beste gai bat ipini dut. ariketa berezien atalean sartu liteke (batek atzekoei). Gaia ere, egokia zen, gazteena bera zelako, umorez jokatuko zuelako eta Zestoa batean funtzionatuko zuela iruditzen zitzaidan. Goia ikutzetik oso gertu.
8 Joxe Agirre eta Andoni Egaña
Joxe, Andoni oholtza da. Urteetan zure azpian egon den oholtza.
Akaso Joxeri errekonozimendu bat egiteko aitzakia zen gaia. Bera eroso sentiaraztea zen kontua eta kantukidearekin eta gaia aproposa-antxa zen horretarako. Asmatu dute, nahiz eta Joxek oholtzari kantatu beharrean, andoniri kantatu
9 Iker Zubeldia, Jon Maia eta Onintza Enbeita
Zeruan San Pedroren aurrean zaudete. Pekatu berriak daudela eta, aberastasun gehien bildu duenak inpernura joan behar du. Zuek San pedroren aurrean, zuen aberastasun eza azaldu behar duzue.
Azken uneko aldaketa bat egin behar izan nuen. Berez bi bertsoaldi zetozen, bata serioa eta bestea umorezkoa. Bi bertsoaldiak batean bihurtu nituen, taldekako ariketa bat jarriz, gai bera eta norbera defendatu behar zen egoeraren aurrean.
12 Lizaso
Ikurrina zara. Urte osoan etxeko kajoian egon zara eta badakizu datorren astean atera eta balkoian jarriko zaituztela.
Uste dut, bigarren aldia dela nire bizitzak bakarka jartzen dudala Xebastian jaialdi batean. Gogoa nuen horretarako, arrazoiketa sendoetarako gaia zen. iruditzen zitzaidan, Zestoan xebastian bakarrik jartzea interesgarria zela. Ez da bakarkakoetan sarri ikusten eta bi arrazoia horiek tarteko jarri nuen bakarka
13 Iker Zubeldia eta Andoni Egaña
Kiroldegi honek langile berri bat behar omen du. Masajista bat behar du eta Andoni ari da elkarrizketak egiten. Hortxe dator Iker, masajista lana izan nahi duena.
Gaur egungo gai bat zen. Saioaren prestaketan, zestoako berri jaso nahi nuen eta informazio hori irakurri nuen interneten. bertsolariei egokitu eta horrela planteatu nuen. Berez, beste ofizio bat zetorren ondoren, baina saioa nahiko goian utzi zutenez, eta hurrengo saioarekin erortzeko harriskua egon zitekenez, azken bertsoaldira jo nuen, berez zegoen hori kenduz.
15 Joxe Agirrek atzekoen erantzunak
Atzekoak zure adinera iritsi nahi dute Joxe. Kontua da, zalantzak dituztela. Ez dute oso garbi egiten ari diren bizimoduarekin kapazak izango ote diren zure adinera iristeko eta hargatik datozkizu galdezka
Ariketa berezi batekin bukatu dut. Halako ariketek funtzionatzen dute bukaeran, baina gaiarekin asmatzeaz gain, bertsolariarekin ere asmatu behar zen. Joxerekin bukatu nahi nuen saioa. Ez akaso ariketa mota honetan onena delako, baizik eta gai horrekin ondo moldatu zitekeelako eta beste bertsolariek Joxeri bide ona utziko ziotelako.
Gaizki irtengo balitz, Joxe ez beste guztiekin puntutan jartzeko asmoa nuen baina ez zen horretarako beharrik izan. Asmatu zuten atzekoek, eta Joxek saioko txaloaldirik beroenak jaso zituen, merezitakoak gainera.
16 agurra
Saioaren planteamenduarekin asmatu dudala iruditzen zait. Akaso hasiera indartsuegi joan da, baina saioa ez jeisten asmatu dut, aldaketa batzuk eginez eta gai batzuk lekuz aldatuz.
Saioa hasi aurretik, beldur pixkat bazen girorik egongo ote zen edo ez (ordu berean azpeitian trikitilari festa zelako) baina Zestoako herriak ondo erantzun zuen, 200 lagun inguru, eta jendea gustora irten zen. Bertsolariak ere gustora irten ziren, neu ere aho zapore gozoakin bukatu nuen. Andoniren publizitatearen aipamena, oholtzatik kanpo esateko tarterik ez nuen hartu eta oholtzan bertan, atzean exerita nengoela esan behar izan nion (aurretik esatea hobea izango zen, baina ondo asmatu zen)
Jon eta Xebastiani, bakarkakoa zutela oholtzan esan zitzaien (bakarkoakoaren aurreko bertsoaldian). Ikerri ere, atzekoei kantatu behar ziola aurreko bertsoaldian esan zitzaion. Joxeri ez zitzaion esan, beharrik ez nuelako ikusi, azken batean berak erantzun behar zuelako; baina beste bertsolariek, bazekiten horrela bukatuko zela, denek Joxeri bertso bana bota behar ziotela gai bat oinarri hartuta.