Nafarroako txapelketa 2008 finala

ELIZONDO. 2008/03/15

8ko Handia
Abeltzainak zarete. Turismoa dela eta, kaleak garbi edukitzeko eskatu dizuete udaleko ordezkariek. Azienda herritik pasatzea debekatu dute.

Sortzez herri berekoak zarete. Urtegia egin eta herria urperatu egin zuten. Batzuetan, ezkildorrea ikusi izan da. Gaur, herri osoa.

Kamiolariak zarete. Gaur ere, igandez, etxetik urruti elkartu zarete restop batean.

Kotxean zoaztela berriro kanta hura aditu duzue. Emozioak gainezka egin dizue.


8ko Ttikia
Aiton-amonak zarete. Zu 2____________ aitona, 3__________amona. Oraintxe etorri da amona medikuarenetik audifonoa jarrita.

Zu 4___________ 5. pisuan bizi zara eta ez dago igogailurik. Sarri deitzen duzu telepizzara. Beti 1__________________-k ekartzen dizu eskatutakoa eta inoiz ez diozu propinarik ematen. Gaur ere hor duzu 5_____________ atean.

Zu 6______________ sukaldaria zara. 7______________ zure ikaslea. 7______________ zurekin sukaldaritzako praktikak egiten hasi denetik 10 kilo gizendu da.

Zu 8__________ okina zara. Egunero goizeko 3etarako lanera joaten zara. Lanerakoan aunitzetan 5_____________ ikusten duzu, lanik egiten ez duen diruduna, etxera ailegatzen.

Puntuak
1.Erratzutik Izpegi / ta gero Baigorri
Bi Nafarroa ala / Ote bat bakarra?

2. Nor joanen ote da /Lurretik zerura?
Zerutik dena urdin / Ikusten ote da?

3. Inguruan zahar etxe / Gero ta gehiago
Zahar etxeak egin / Ta eskolak itxi

4. Laguna mintzea da / Hain gauza erreza
Asko kostatzen zaigu / Barkatu erratea

5. Oporretan derrigor / Joan behar kanpora
Bertakoa oraindik / Ezagutu gabe

6. Euskara ikasten da / Gogorik badago
Jakin ta erabili / Ez da gauza bera

7. Mundua basamortu / Bihurtzen ari da
Klima aldaketaren / Ondorio latza

8. Aberri Eguna da / Hemendik guttira
Ikurrina jartzeko / Egun aproposa

6 puntuko motza
Etorkinak zarete. Duela 5 urte honera etortzeko hautua egin zenuten. 3_____________-k ez zuen garbi ikusten. Gaur, zuen seme-alabak herriko bertze haurrekin plazan jolasten ari dira eta haiei begira zaudete

Lanpostu bat lortzeko azkenengo frogara biek heldu zarete bakarrik. Kafetegian egin duzue topo. Zuk 2_____________tila eskatu duzu. 4__________k kafea.

Herriak errekak garbitzeko auzolana deitu du. Zu 5___________________ izerdi patsetan zaude; 7__________________ aitzurra eskuan begira ari da.

Ama-alabak zarete. Zu 6____________ama, 8_____________alaba. Bakarrik ez egotearren alabak, 8_____________-k, bere etxera joateko erran dizu. Behin bere etxean, alabak arratsalde guzia ordenagailu aurrean pasa du.


Kartzela
Badira bi urte ez zaudela berarekin. Oraindik ohatzeko albo berean lo egiten jarraitzen duzu.


Desenpatea
10ko Ttikia
18 urteko gazte baten bi amonak zarete. Jakin berri duzue zuen biloba haurdun gelditu dela.

Kartzela
Familia guzia elkartu duzu. Zerbait garrantzitsua duzu errateko.