Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 2008

FINALA. IRURA 2008-05-30.

TXIKIAK
OINAK: Bertsoa, osoa, gozoa, pausoa
GAIA: Zuen jostailu kuttuna puskatu dizue anaia txikiak

OINAK: Dela, gela, arbela, bezela
GAIA: Udalekuetara joateko zain pasa duzue urte osoa. Dagoeneko pasatu da egonaldiaren erdia, eta ez du atertu ere egin.

OINAK: Esamina, mina, bagina, ezina
GAIA: Herriko apaizak elizako paretan pilotan jokatzea galarazi dizue.

OINAK: Lasaia, nahia, garaia, jaia
GAIA: Atsedenaldian eskolako kristal bat puskatu du gelakide batek. Irakasleak esan dizue nor izan den jakin arte denak zigortuta egongo zaretela, eta isil-isilik zaudete denak.

HANDIAK
OINAK
1 Umorea, hobea, dotorea, ordea
2 Eza, babesa, nekeza, interesa
3 Ordaina, baina, gaina, tamaina
4 Ausardia, argia, izerdia, erdia
5 Hitza, ekintza, gabiltza, giltza
6 Marmarra, garra, zaharra, indarra
7 Helburua, segurua, ingurua, burua
8 Kalabaza, erraza, jolasa, pasa

OFIZIOTAKO GAIA
Zuk, 1______________, ez diezu inoiz markei erreparatzen; 2 ______________k, berriz, beti markako arropak erabiltzen ditu, nahiz eta batzuk imitaziokoak izan.

Irurako festetan elkar ezagutu, eta elkarrekin ligatu zenuten. 4______________k deituko zizula esan zizun, 3______________, baina ez dizu geroztik deitu, eta gaur hemen topo egin duzue.

Puenting egitera joan zarete herriko zubi altuenera lehen aldiz. Zuk, 5__________, dagoeneko lau aldiz egin duzu salto; 6___________ oraindik petrilari helduta dago.

Senideak zarete. Gaur esan dizuete gurasoek banandu egingo direla. Zu, 7______________, lasaitu egin zaitu notiziak; 8______________, berriz, kezkatu.

PUNTUA ETA GAIA
1 PUNTUA: Guraso izatea /erraza ote da?
GAIA: Lagun bat etorri zaizu gaur esanez haurdun geratu dela.

2 PUNTUA: Beti besteen menpe / ibili beharra…
GAIA: Zuen kurtso-bukaerako bidaia kolokan dago, irakasleek zuekin joan nahi ez dutelako.

3 PUNTUA: Noraino iritsiko / zara zu bertsotan?
GAIA: Herriko jaialdian puntako bertsolariekin kantatu nahi duzun galdetu dizute.

4 PUNTUA: Hamaika azterketa / kurtso-bukaeran…
GAIA: Oso gustuko duzun gelakide batek bere etxera gonbidatu zaitu eskolako lanak egitera, gurasoak kanpoan baitira.

5 PUNTUA: Parranda denak berdin / bukatzen al dira?
GAIA: Parrandara irten zara lagunekin. Oso ondo pasatzen ari zara, baina poltsikoan gurasoek bueltako taxirako eman dizuten dirua baino ez zaizu geratzen.

6 PUNTUA: Ume izateari / utzi al diozu?
GAIA: Gaur moztu duzu bizarra lehen aldiz / Gaur depilatu zara lehen aldiz.

7 PUNTUA: Azkenekoz noiz sartu / zinen elizara?
GAIA: Herriko apaizak igandero meza nagusian bertso bat kantatzea proposatu dizu.

8 PUNTUA: Ispiluan aurrean / jartzen zeranean…
GAIA: Eguraldi ona egiten hasi dela eta, neguko arropak gorde eta udakoak atera dituzu; bakar bat ere ez zaizu geratzen nahi zenukeen bezala.


Usurbil, 2008-04-25

TXIKIAK
OINAK: aizu, kasu, maisu, duzu
GAIA: Eskolako lanekin laguntzen ari zitzaizuela lo seko geratu da aita.

OINAK: azterketa, gordeta, txuleta, arreta
GAIA: Bakarrik zaudete dentistaren itxarongelan, zuen txanda noiz iritsiko zain.

OINAK: lotu, berotu, kontu, erotu
GAIA: Gaur hondartzara joan eta bainujantzia ahaztu zaizuela ohartu zarete. Ez dakizue arropa kendu bai ala ez.

OINAK: nibela, txapela, bezela, naizela
GAIA: Iazko zuhaitz egunean zuhaitz bat landatu zenuten. Urtebete pasa da, eta zuhaitza ihartu edo usteldu egin da.

HANDIAK
OINAK
1 Igaro, dago, zeharo, gehiago
2 Osoa, gozoa, erosoa, inozoa
3 Bila, abila, mila, dadila
4 Larri, sarri, ekarri, elkarri
5 Sarea, barea, gabea, marea

OFIZIOTAKO GAIA

Udara datorrela eta kiloak galdu nahi dituzue hirurok. 1______________ kiroldegira joaten da egunero, 2______________k nahiago du argaltzeko pilulak hartu, eta 3______________k jateari utzi dio.

Azterketa batean zaudeten bi gelakide zarete. Zuk 3________ azterketa ez duzu batere ondo prestatu eta 4_________-ri kopiatzen saiatzen ari zara. Baina 4__________-k ez dizu uzten kopiatzen.

PUNTUA ETA GAIA
1 PUNTUA: Zigarroaren kerik/probatu al dezu?
GAIA: Erretzen hasi berria zara. Horren ondorioz, neska-lagunak/mutil-lagunak ez dizu musurik eman nahi.

2 PUNTUA: Edozeren gainetik/al dago fedea?
GAIA: Sei urte zenituenetik, txintxo-txintxo joan izan zara katekesira. Konfirmazioa egiteko adina iritsi zaizu, eta gurasoek zure esku utzi dute erabakia.

3 PUNTUA: Intimitate pixkat/behar da bizitzan.
GAIA: Zure argazkia milaka pertsonak ikusi dute Interneten.

4 PUNTUA: Inon jan al liteke/etxean bezala?
GAIA: Bada hilabete bakarrik bizitzen jarri zinela. Gaur ere pizza bat eskatu duzu afaltzeko.

5 PUNTUA: Esaten al dituzu/gauzak aurpegira?
GAIA: Herriko alkatea zara. Zure aurkako pintadak agertu dira gaur.

Elgoibar, 2008-05-09

TXIKIAK
OINAK: Itsasoa, goxoa, osoa, gaixoa
GAIA: Gaur jaso dituzue eskolako notak. Soinketa soilik gainditu duzue.

OINAK: Amona, dagona, ona, gona
GAIA: Goxoki denda batean zaudete, baina ez duzue nahi duzuen guztia erosteko adina diru.

HANDIAK
OINAK
1 Begira, distira, balira, dira
2 Arrazoia, sasoia, goia, kondoia
3 Etapa, aldapa, da-ta, marka
4 Kontrola, inola, nagola, odola
5 Besarkada, begirada, zirrara bolada
6 Guraso, akaso, paso, arazo
7 Aitzurra, gezurra, apurra, egurra
8 Sari, ugari, kantari, bertsolari

OFIZIOTAKO GAIA
1______________, 2______________ eta 3______________
Koadrila bereko lagunak zarete. Gaur parrandara atera edo ez atera zalantzan ibili zarete, dirurik ez duzuela eta. Azkenean ateratzea erabaki duzue. Zuk 1______________ daukazun diru apurra xahutzea erabaki duzu; 2______________k ez du gastatu nahi.

3______________ eta 4______________
Bidaiatzen ezagutu duzue elkar. Zuri 3______________, gurasoek ordaintzen dizute dena. 4______________k kale-ertzean gitarra jotzen pasatzen du eguna.

5______________ eta 6______________
Diskoteka bateko atean zain zaude 5______________. Zure txanda iritsi denean, 6______________ atezainak ez dizu sartzen uzten.

7______________ eta 8______________
Zuk 7______________ graffiti bat egin zenuen atzo lokal baten paretan. Gaur handik pasatzean, 8______________lokalaren jabea ikusi duzu rodilloa eta pintura txuria hartuta graffitia gainetik margotzen.

PUNTUA ETA GAIA
1 PUNTUA: Penaz bakarrik ez da / egiten negarra...
GAIA: Txikitako argazkiei begira zaude, eta negarrez agertzen zara gehienetan.

2 PUNTUA: Laster izango zara / adinez nagusi…
GAIA: Neska/mutil bati zurekin ateratzeko eskatu diozu, eta oraindik gazteegiak zaretela erantzun dizu.

3 PUNTUA: Ahazterik balego /nahi degun guztia…
GAIA: Gaur ezabatu duzu bere telefono-zenbakia zure mugikorretik

4 PUNTUA: Diruarekin dena / ezin da erosi...
GAIA: Abiadura handiko trena egiteko zuen baserria bota behar dute, eta diru mordo bat eskaini dizuete trukean

5 PUNTUA: Ixilik egotea / merezi ote du?
GAIA: Europa mailan egin berri duten azterketa batek dioenez, euskara, beste hainbat hizkuntza txikirekin batera, 20 urteren buruan desagertuko da

6 PUNTUA: Nor bere buruaren / kontra jartzen bada…
GAIA: Anorexia gaitza dela eta, denboraldi luze bat pasatu duzu errekuperazio-prozesuan. Gaur, aspaldiko partez, berriro zaude ispilu aurrean.

7 PUNTUA: Etorkinak bertako / bihurtu ezkero …
GAIA: Etorkina zara, eta bi urte daramatzazu familiarekin Elgoibarren bizitzen. Gaur eskolarteko saioa entzutera etorri zara, zure alabak kantatzen baitu.

8 PUNTUA: Kontrolatzen dugula / uste dugu baina…
GAIA: Koadrilakoekin atera zara parrandara, eta lagun batek pastilla bat eskaini dizu.


Alegia, 2008-05-16

TXIKIAK
OINAK: Axola, futbola, gola, dagola
GAIA: Beldurrezko pelikula bat ikusten izan zarete lagun baten etxean. Gauean, bueltaka zabiltzate ohean lo hartu ezinik.

OINAK: Eguzkia, izpia, argazkia, guztia
GAIA: Gaur, jolas-garaian gelakide bat bazter batean ikusi duzue bakar-bakarrik negarrez, eta berarengana joan zarete.

OINAK: Bero, zero, gero, egunero
GAIA: Urtebetetze-eguna duzue gaur, eta telefono mugikorra oparitu dizuete, 20 euroko saldoarekin. Ordu-erdian dena gastatu duzue, eta ez dakizue gurasoei nola esan.

HANDIAK
OINAK
1 Pausoa, gozoa, osoa, famosoa
2 Bota, mota, porrota, dago-ta
3 Indarra, zaharra, beharra, barra-barra
4 Sarri, larri, ekarri, elkarri
5 Dotorea, lorea, hobea, kolorea
6 Moda, gora, denbora, izango da
7 Liburu, seguru, buru, dugu

OFIZIOTAKO GAIA
1______________, 2______________ eta 3______________
Gurasoak eta semea zarete, eta kotxe zahar bat duzue. 1______________ semeak tuneatu egin nahi du kotxea; 2______________ aitak berria erosi nahi du, eta 3______________ amak dagoen bezala mantendu nahi du.

4______________ eta 5______________
Herriko udaltzainak zarete. Zuk, 4______________, hamabost multa jarri ditu gaur ere, 5______________k bat ere ez.

6______________ eta 7______________
Lagun minak izan zarete txiki-txikitatik. 7______________k neska-laguna duenetik, zutaz ahaztu da, 6______________.

PUNTUA ETA GAIA
1 PUNTUA: Laster iritsiko da / kurtso-bukaera…
GAIA: Ikas bidaia prestatzen ari zarete gelakideak. Bidaia kulturala egitea proposatu duzu, baina gelakide guztiek barre egin dizute.

2 PUNTUA: Jaiki egin behar da / erori ezkero…
GAIA: Txirrindularia zara. Gaur, lasterketa baten buruan zindoazela, erori egin zara helmugatik berrehun metrora.

3 PUNTUA: Beti ez da erraza / agur esatea…
GAIA: Amaren lana dela eta, oso urrutira joan behar duzue bizitzera. Iritsi da lagunak agurtzeko unea.

4 PUNTUA: Zer da behar duzuna / parranda batean?
GAIA: Alkoholari eta drogei buruzko hitzaldia eman dizuete gaur ikastetxean. Emandako datuekin erabat kezkatuta atera zara hitzalditik.

5 PUNTUA:Behar-beharrezkoa /da elkartasuna…
GAIA: Zure txikitako jostailuak kaxa batean sartu, eta ume behartsuei bidaltzea erabaki duzu.

6 PUNTUA: Gurasoen esana / betetzen al dezu?
GAIA: Herriko jaietan zezenaren aurretik korrika egitea erabaki duzue lagunek, baina zuri gurasoek ez dizute uzten.

7 PUNTUA: Karga handiegia / ez al da ospea?
GAIA: Gaurko saioa bukatu eta oholtzatik jaitsi zarenean, autografo eske hurbildu zaizkizu ume batzuk.

Oñati, 2008-05-23

TXIKIAK
OINAK: baloia, sasoia, goia, arrazoia
GAIA: Matematikako etxeko lanak egiten laguntzeko eskatu dizue gelakide batek. Lagundu diozue, eta zuek baino nota hobea atera du.

OINAK: dutxa, hutsa, gorputza, laguntza
GAIA: Familia-bazkari batean, ezer esan gabe, aitak sagardoa bota dizu basora.

OINAK: itxura, gustura, duda, heldu da
GAIA: Gaur gurasoak nahastu egin dira paga emateko garaian; normalean baino gehiago eman dizuete.

HANDIAK
OINAK
1 Parranda, txanda, etzanda, izan da
2 Gero, egunero, bero, espero
3 Gora, proba, denbora, izango da
4 Trena, izena, onena, pena
5 Oñatira, dira, urrutira, begira
6 Maitea, atea, izatea, kaltea
7 Txarra, beharra, bakarra, indarra
8 Lana, zama, dana, fama

OFIZIOTAKO GAIA
Igandea da, eta zu a) goizean goiz esnatu zara partidu bat zenuelako. Etxetik irten, eta b) laguna ikusi duzu gau-pasa eginda.

Zahar-etxean dituzue aitona-amonak. Zu a) astero joaten zara bisitan, b) ez da oraindik inoiz joan.

Mendira joan zarete arratsalde pasa. Eguraldi ederra dagoela eta, gaua bertan pasatzea proposatu dizu a) k, baina zuk, b), ez duzu nahi.

(Hirukotearentzat behar bada: mendira joan zarete arratsalde pasa. Eguraldi ederra dagoela eta, gaua bertan pasatzea proposatu dizue a)k. b)k nahi du, baina c) k ez duzu nahi.)

Zuk a) duela gutxi moztu duzu zure bikotekidearekin, eta biok ari zarete oso gaizki pasatzen. Gaur zure lagunik onenarekin, b)rekin, paseatzen ikusi duzu zure bikotekide ohia.

PUNTUA ETA GAIA
PUNTUA: Inbidia ez dugu / lagunik onena…
GAIA: Ikasgelako notarik onenak ateratzen dituzula eta, zugatik gaizki-esaka ari dira gelakideak.

PUNTUA: Teknologi berritan / moldatzen al zera?
GAIA: Orain arte, igande arratsaldeetan plazan elkartu eta berriketan aritzen zineten lagunak, orain bakoitza bere etxean geratzen da eta messenger bidez komunikatzen zarete.

PUNTUA: Osasuntsu jatea / garrantzitsua da…
GAIA: Eskolan, atsedenaldian, gelakide gehienak txokolatezko palmera bana jaten ari dira, eta zu berriz etxetik ekarritako sagarra jaten ari zara.

PUNTUA: Lo hartzea sarritan / ez dugu erraza?
GAIA: Gaur da lehenengo gaua anai-arrebok gela banatan lo egiten duzuena; buelta eta buelta zabiltza ohean, lo hartu ezinik.

PUNTUA: Gurasoek arrazoi / beti dutelako…
GAIA: Gurasoek behin eta berriz esan dizute zer karrera ikasi, baina zuri ez zaizu batere gustatzen.

PUNTUA: Hartu al duzu parte / Casting-en batean?
GAIA: Casting asko pasatu eta gero, lehiaketan hartu zaituzte. Gaur lehiaketako epaileak esan dizu ez duzula ezertarako balio.

PUNTUA: Beti zeurearekin / atera beharra…
GAIA: Piercing bat jartzeko baimena eskatu zenien gurasoei, eta ez zizuten eman. Gaur jarri egin duzu azkenean, eta etxera bidean zoaz.

PUNTUA: Euskaraz bizitzea / posible ote da?
GAIA: Zure koadrilan geroz eta gehiagok egiten dute gaztelaniaz.