Donibane Lohitzune. 2008-11-15
Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ekhi Erramundegi, Karlos Aizpurua eta Xumai Murua
8ko Handia
1.- 8 eta 1 Zuek biak irrati euskaldun bateko irratilari zirezte, urteko programazioari buruz eztabaidan: zuk 8 uste duzu ezinbestekoa dela erdaldunei ere hitza uztea. Zuk 1 zalantzak badituzu.
2. 7 eta 2 zahar etxe bateko bi egoiliar zirezte. 7 zuk usu bisitak ukaiten dituzu. 2 zure ikustera aldiz ez ta sekulan nehor etortzen.
3. Zuek biak amaeskola bereko erakasleak zirezte. Zuen lanean, zuk 3 ez duzu arnas hartzeko ere astirik ukaiten. 6 zuri aldiz, lan eguna luzeegia zauzu.
4. Zuek biak, bikote izan eta berexi zirezte. Zuk 4 huts egitearen edo porrotaren sentsazioa duzu, 5 zuk berriz ez.
8ko Txikia
1. Zu 2 banketxe bateko langilea zira. Lanean ari zirela, 3 etorri da bankura, ohoinketara. Nahiz eta 3 k aurpegia gordea izan, haren boza ezagutu duzu.
2.-4 eta 1 senar emazteak zirezte. Zuk 1 emazteak, pizua galtzeko regima hasi duzunetik, 4 zure senarrak, 10 kilo galdu ditu.
3. 6 eta 7 apartamendu berean bizi diren bi lagun zirezte. Hilabete huntan hirugarren aldikotz 7 maitale berri batekin itzuli zira, 6 berriz aspaldian bakarrik zira.
4.- Zu 8 artzaina zira. Pentzean zure artaldearekin lasai zaudela, 5 agertu zauzu, abiadura handiko treinaren planoak eskutan dituela.
Puntuak
1.
- Albiste ainitz eta erdia gezurra
- Bizitzan dena ez da, ez beltz ta ez xuri
2.
- Xalbador eta Mattin, gaur hemen balira
- Amodioak badu hainbeste arantza
3.
- Ixilarazi nahian herriaren boza,
- Mundua ez da tamalez, horren borobila
4.
- Hil eta gero beste bizirik balego
- Hitzegiteko asko egiteko guti
5.
- Izan gira bagira izanen al gira?
- Batzuk bi etxe eta batzuk bat ere ez.
6.
- Arraintzara joanta ez dago arrainik.
- Zorionarendako zoin da errezeta?
7.
- Gaurko gazteek bestetan zer egiten dute?
- Keak erakusten du sua dagoela.
8.
- Neska ala mutila zer duzu nahiago?
- Zonbat ardi behar dira artzain izaiteko?
10ko Txikia
1. Zu 1 zure lagun hoberenaren etxera joan zira. Han, 3 haren bikotekidea, beste norbaitekin atxeman duzu.3 kin hizketan hasi zira.
2. 2 eta 4 aitatxi ilobak zirezte. 2 iloba eta 4 aitatxi. Zuk 2 zure aitatxi 4 zaintzen duzu. Gaur ere, goiz guziz bezala, gosariarekin kaxeta edo pastillak ekarri dazkotzu. Zerbait bildu beharrez, ohe azpira begiratu duzu eta kaxeta andana han ikusi duzu.
3.- 5 eta 7 zuek biak lantegi bereko bi langile zirezte. Hemendik guttira, langile ainitz kanporatuko dituzte zu 5 barne. Zuk 7 sindikalista zirenez, horberean lanean segituko duzu.
4.- Aireportu berean egin duzue topo. Zu 6 gobernuz kanpoko erakunde batean, lanegiten duzun bolondresa zira, gerlatik heldu zira. 8 gerlara doan soldadua zira.
KARZELAKO LANAK
6ko motzean
A-------------- eta B----------- ama alabak zirezte. A------------- gaur B------------, zure 16 urteko alabak, erran dauzu haurdun dela. A ------------------- hasita 3na bertsu. A----------------- hasita 3na bertsu 6ko motzean.
Kartzelako gaiak:
Usaian bezala Larrun gainera igan zira, arnasa hartu, jarri, eta ortzimugara begiratu duzu.
Gutun bat zira. Ibilbide luzea egineta gaur arribatu zira helbidera.