Auritz, 2009-01-31

Nafarroako txapelketako lehen kanporaketa

8ko HANDIA
Kooperatiba bateko bi kide zarete. Krisia dela-eta zu A___________ “paga extra” bat gutxiago kobratzeko prest zaude. Zu B______________ ez zaude ados.

Zuk A_____________ itxaropenaren telefonora hots egiten duzu maiz. Beti B_________rekin hitz egiten duzu. Gaur aurrez-aurre hitz egin nahi duzula esan dizu.

Boikota Israelgo ze produkturi egin behar zaion esanez e-maila jaso duzue. Zuk A__________ kontuan hartuko duzu mezua. Zuk B______________ orain arte bezala jarraituko duzu.

8ko TXIKIA
Bikotea zarete. Zu A______________, konturatu zara B _______________ bikotekideak oparitutako ejenda elegantea 2008koa dela.

Negua da. Zuk B___________ zure sagarrondoan harrapatu du A______________ sagarrak biltzen.

Mendialdeko herri batera joan zara egun pasa auto berriarekin.. Karrika estu batean ez atzera eta ez aurrera gelditu zara kotxean. Ondoko bizilaguna traktorearekin laguntzera etorri zaizu.

BAKARKA
Zure bilobari ipuinak kontatzen dizkiezu lotara joan aurretik. Gaur, aitona/amona, nahikoa da! esan dizu.