Bertsolariak: Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Xabi Paya, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes
Gaiak
Zortziko nagusia
Eskaleak zarie. Fredi, gabero lez, lotara joan aurretik kaleko banku berean batu zarie Iratxeren irrati zaharra entzuteko.
Etxahun eta Xabi, zuen aitite zana gerran desagertu zan. Beran arrastoak aurkitzeko esperantzea ilunduz doa egunokaz.
Unai eta Igor: sexu bereko bikotea zarie; 20 urte daroazuez alkarregaz. Ospatzen zagozela, atzera begira jarri zarie.
Onintza eta Arkaitz jubilautako bikotea zarie. Onintza, Arkaitz egunero legez errekaduak egiten joan da, beheko dendara. Asko tardetan dauela eta, beran bila joan zara; aurkitu dozunean, galdu egin dala esan deutsu.
Zortziko txikia
Krisiagaz arduratuta gagozan honetan, zuoi sekula baino hobeto joatzue: zu Iratxe, psikologoa zara, Etxahunensex-shopbaten ugazaba.
Nerabe baten gurasoak zarie; zu, Xabi, etxera heldu zaranean, Fredi semearen gelako atean belarria ipinita harrapau dozu.
Administrazinoko funtzionarioak zarie. Igor eta Onintza zuen lan mahaiak paperez gainezka dagoz.
Arkaitz eta Unai. Lagunak zarie, done jakue bidea egiten zabilzie, asto bat lagun dozuela; halango baten asto etzun egin da; ez dago hori lurretik altzauko leukenik.
Hamarreko txikia
Umeak zarie. Gabon gaba da. Aurten Olentzero ikusi behar dozuela erabaki dozue. Ohean zagoze alkarren alboan, Fredi, Etxahunii begiak ixten hasi jakoz.
Hildako bi zarie; Iratxe, zuk ehundaka urte daroazuz zeure hilkutxan, gaur Xabi sartu dabe zure alboan.
Bikotea zarie. Afalostean hasarratu eta lotara joan zarie. Unai, ohean sartu orduko Onintza zurrunkadaka hasi jatzu. Itzartu egin dozu.
Igor eta Arkaitz: ume jaiobarriak zarie; jaio eta alkarren alboan ipini zaitue; begiak zabaldu eta alkarreribegiratu deutsazue: zu Igor neskea zara, Arkaitz mutila.
Bakarreko lana
Puntuak
Arriaga, euskalduna eta orain BECa
Bertsolariak bota, Entzuleak jaso
Hamaika begi dagogaur zure begira
Eperdiari adibeste zazpi lagun
Praka zabalak alaestuak nahiago?
Jentearen aurreanbrageta zabalik…
Askoz ederragoa zara hurbiletik
Gaur gabean balegoilargibetea
Tokauko balitxatzuaurten loteria?
Txanpana bardin-bardin Edango dogunez
Mosu bat emotea Ez da horren gatxa
Besarkada bategazKorformetan zara
Hadware, modem, ruterranahaste ederra
Zure disko gogorraOndo dabilela/ ete dabil
Erosita daukazuAgenda barria?
Beteko ete dozuesandako dana
Gaiak
1 Aspaldion bera baino ez daukazu buruan. Berarekin geratu zara kafe bat hartzeko. Badator.
2 Santo Tomasak dirala eta, Bilbora joan zara umeagaz; batari begitu besteari begitu umea falta dala konturatu zara.
3 Tratu txarrak dirala eta, zure bikotearengandik ihesi ibili zara urteetan, gaur beran eskelea ikusi dozu egunkarian.
4 Ibarretxe eta beste hainbat politikari epaituko dabezala eta, bertara joan ahal izateko sarrerea tokau jatzu
5 Zure bizitza ez da bape erraza; lotarako ohea be egun erdirako baino ezin dozu alokatu. Kalera joateko ordua dozu.
6 Zure aitite-amamek auzoan zabaldutako denda txikia itxi egingo dozu; gaur da dendea zabaltzen dozun azken eguna.
7 Aspaldi preso dagoan zure alabea bisitetan zoaz; baina gaurkoa bisita berezia da; beran ume jaiobarria ezagutuko dozu ta.
8 Giltza hotsa entzun orduko, ohe-lagunak armairura bialdu zaitu; ordu erdi daroazu armairu barruan.
Buruz burukoa
Zortziko Txikia
Unai eta Igor; zuek biok zuon plazer-beharrizanak era diferentean asetzen dozuez; Unai, zuk bikoteagaz guragodozu, Igor bera bakarrik konpontzen da.
Aizak hi mutil mainontzi
Igor eta Unai, bi eltxo odol-xurgatzaile zarie. BECera heldu, eta eguneroko lana nondik hasi erabakitzen hasi zarie.
Kartzelako gaia
Astelehen goiza da; irribarretsu zagoz oraindino