Goizueta, 2009-02-12

NAFARROAKO TXAPELKETA
1. FINALAURREKOA

8ko HANDIA
Eskola bateko garbitzaileak zarete. Lapurreta txikiak egon direla eta susmopean zaudete.

Anai-arrebak zarete. Famili bazkaria duzue eta, aurten ere, zuek zarete agertuko ez zareten iloba bakarrak.

Aspaldian gailur bat igotzeko prestatzen aritu eta gaur abiatu zarete gailurrerantz. Eguraldia belzten hasi da.

8ko TXIKIA
Lanera elkarrekin joaten zarete kotxean. Zu A _______________ gidatzen joaten zarenean B _______________ eskuineko hankarekin frenatzeko keinua egiten ikusten duzu maiz.

Zuk A ________________ gabonetan irabazitako kiloak kendu nahiean dietan jarri zara. B__________ zure pisukidea hor etorri zaizu gaur ere txokolatezko garroteekin.

Inauteritan zu A _______ lorez mozorratu zara, zu B_________ berriz regaderaz. Barran tragoa eskatzen topo egin duzue.

10eko TXIKIA
Urte bete daramazue kooperante bezala Afrikako herrialde batean. Gerra hastear dagoela eta zuk A___________ etxera itzuli nahi duzu.

Bikote gaztea zarete eta ume jaio berri bat duzue. Zuk A _____________ negarrez hasi orduko besotan hartzen duzu umea.

Zu A ________________, karrera bukatu ondoren Iralandara joan zara inglesa ikastera. Lagun berriak egin dituzu, oso gustora zaude. Gaur B ______________ bikotekideak deitu dizu zu ikustera joango dela esanez.

BAKARKA
Petrolio untzi artean / hamaika kayuko
Galtzeko gauz bakarra / bizitza denean

Gaia: 15 urteren buruan, berriz ere gurasoen etxera itzuli zara.