Tafalla, 2009-02-14.

Nafarroako txapelketako 1. kanporaketa

8ko HANDIA

Zu A______________ diskoteka bateko jabea zara. Gaur talde potente baten kontzertua antolatu duzu. Aretoa lepo betea dago. Kontzertua hastear dagoela, B_______________ taldeko kantaria mozkor-mozkor eginda dagoela konturatu zara.

Zuk A____________ zainzuriak Txinatik ekarri eta Nafarroakoak balira bezala saltzen dituzu. Gaur nekazal kooperatibako B___________ kidea etorri zaizu bertako nekazariei kalte egiten diozula esanez.

Zuk B______________, zure A______________ aitaren enpresan lan egiten duzu. Gaur ere berandu iritsi zara eta bihar medikuarengana joateko baimena eskatu duzu. Aitak bulegora deitu zaitu.


8ko TXIKIA

Bikotea zarete. Gaur San Balentin edo maiteminduen eguna dela eta, zuk A_______________ sorpresa eman nahi izan diozu B_____________ri, eta bere izena bihotzean tatuatu duzu.

Zu A______________ autoko karneta ateratzen ari zara. Gaur, 20. aldiz saiatuko zara froga praktikoa gainditzen. Betiko aztertailea, B______________, duzu ondoan eserita.

Zuk B________________ 15 urte daramazu herriko jubilatuen elkartean. Gaur, A_____________ 60 urteko kide berria etorri zaizue hau eta hori egin behar dela esanez.


BAKARKA
Puntuak
Eskuak poltsikoan, / ahotsak dardara
Gozatu behar genuke / bidean barrena

Gaia
Medikua zara. Goizegi esnatzen zara azken boladan, iratzargailuak jo gabe ere.