Arabako txapelketa
3. kanporaketa
8ko Nagusian:
• Zuek bikotea zarete. Zuk 1__________ urte luzeetan gaixotasun larri bat izan duzu eta 2__________ beti zure ondoan egon da. Gaur, gaixotasuna gainditu duzula esan dizute medikuek.
• Zuek anaiak/ahizpak/neba-arrebak zarete. Hil berri den zuen aitaren liburu bildumarekin zer egin erabaki behar duzue. Zuk 3__________ gorde nahi dituzu, zuk berriz 4__________ begi bistatik kendu.
• Zuek biok nerabezarotik astebururo elkartzen zarete parranda botatzeko eta beti mozkor amaitzen duzue. Zu 5__________ arduratzen hasi zara eta aditu baten beharra duzuela pentsatzen duzu. Zuk berriz, 6__________, ez duzu horrenbesterako denik uste.
8ko Txikian:
• Zu 2__________ zirkora joan zara. Lehoien ikuskizunean parte hartzeko 3__________ domatzaileak zu aukeratu zaitu. Lehoien kaiolara hurbildu zarete.
• Zuek biok 6__________ eta 1__________ pisukideak zarete. Zu 6__________ etxera heldu eta logelara sartu zarenean 1__________ aurkitu duzu zure ohean.
• Zu 4__________ baserritarra zara. 5__________ zure lagun kaletarra gonbidatu duzu txerria nola hiltzen duzuen ikustera. Txerriaren lehen oihua entzun duenean 5__________ zuri-zuri jartzen hasi da.
Puntua eta Hitza:
Guk bakardadeari / diogun beldurra,
OHEA
Tratu txarren kontua / denon ardura da,
SUA
Hauteskunde kanpainak/ gaur du amaiera,
OINA
Telebistak botere / gehiegi al dauka?
HARRESIA
Sexuaz gozatzea / beti ez da lortzen,
PILULA
Lanera joateko / esnatu beharra,
KABIA