Irun, 2009-04-26

IRUNgo OLA sagardotegiko urteroko bertso afaria.

Bertsolariak: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano

0. Agurrak librean 3 bat buelta.

1. denak
Iñaki Begiristainek, bertako jabeak, kezka bat adierazi digu eta laguntza eske dator zuengana. Jende gaztexeagoa nola bildu litekeen bertan jakin nahiko luke.

2. Andoni – Lizaso
Sagardotegi honen azpian petroleoa bilatu dutela aitortu digu Iñaki jabeak. Eta zuengana dator laguntza eta konseju eske. Petroleo horrekin izugarrizko aberastasuna izango luke baina, Lizasoren iritziz, sagardotegia ez luke bota behar, eta Andoniren iritziz bai.

3. Andoni – Peña
Peña oraintxe etorri da zure etxepera Andoni. Goizeko 4ak dira eta Peñak Tuna talde bat dakar ondoan. Zurekin maitemindua dago eta kantari hasi zaizu behetik (Andoni, sagardotegiak duen goiko balkoira bidali dut)

4. Peña- Lizaso
Peña azken hilabeteotan, Xebastianengana doa bisitan. Xebastian San Mamesen dagoen lehoia disekatua da. Zu zara, bere jainko!

5. deskantsua

6. Andoni eta Lizaso
Andoni eta Lizaso zuek biok 1967ko txapelketako finalean zeundeten ikusle eta txistuak jo zenizkioten Xalbadorri. Egun hortako irudiak bilatu dituzte eta orain zuen arpegiak ikusten dituzue pantallan, txistu jotzen.

7. Peña eta Andoni
Biak sarri joaten zarete frontoira. Maiteminduta zaudetelako eta beti, Kola Kolako mahaitxoan atzea exertzen zarete. Baina ez zaudete koka kolako neskaz maiteminduak ez... Euskitze eta Tolosaz baizik.

8. Andoni
Pantxoak eta Peiok zioten, haientzako kantatzea plazer bat dela. Badakit zu ere iritzi berekoa zerala baina lehen bueltan esan behar diguzu, zergatik den kantatzea plazer bat Xebastianekin eta Peñakin; eta bigarren bueltan, zergatik ez den plazer bat kantatzea biokin!

9. denak
Andonik esandakoan haritik hasi dira hiruak kantuan

10. Lizaso - AndoniSagardotegiko sukaldeko ate atzera bidali dut Andoni, (westerreko taberna bateko ate itxura zuelako). Imaginatu oestean gaudela eta Xebastian, lurralde horretako gizonik beldurgarriena dago taberna barruan. Ez zara barrura sartzeko kapaz Andoni eta taberna kanpotik hasi zara kantuan.

11. Peña eta Andoni
Peña, sagardotegiko nagusia zara eta azken aldian harrituta zaude jende mordoa datorkizulako kafe hartzea. Ohartu zara, Irun aldera dagoen etxe, argi gorridun horretatik datorrela jendea... eta gaur, bertako langilea den, Andoni señorita, komisio eske datorkizu

12. Denak
Peña igo gora mesedez. Peñak bi arazo ditu une honetan. Etxeko balkoian dagoela eta etxea erretzen ari zaiola. Eta balkoitik salto besterik ezin du egin bizirik irten ahal izateko, hori ere seguru ez den arren. Bigarren arazoa berriz, Xebastian eta Andoni dituzula behean zu hartzeko prest, edo ez?

13. librean
14. agurrak