Ibarra, 2009-08-24

Bertsolariak: Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Oihane Perea. Gaijartzailea, Unai Elizasu

Saio polita irten da. Eguraldia dela eta, lekuz aldatu eta beranduago hasi arren, emeterio arreseko plazatik bertako frontoira hurbildu ginen eta bertan, jendea bilduta egoteak asko laguntzen du!




1. agurrak. Ibarra hitza oin dutelarik denek

2. denak
1850. urtean, ibarrako gurasoak kexatu egiten ziren heuren eskola tabernatik oso gertu dagoelako… eta eskolako asignaturak ikasi beharrean, oitura txarrak ikasi zituzten..Ikastolako ze rekuerdo txar duzue konta lehen bertsoan, eta tabernako ze rekuerdo txar bigarrenean.

3. Jon eta Oihane
Koadrilla eguna da bihar eta zuek ez zarete abisatuak izan… Jon aita da eta Oihane ama izanagatik ez zarete deituak izan

4. andoni eta beñat
Egungo gure herriko egoera dela eta... garai batean metafora bidez adierazten zen esan nahi zena, txoriak, hegan... ba oraingo saioan antzeko zeozer egin behar duzue, egungo egoera metafora bidez adierazi baina egungo metaforak... ahaztu txori eta delakoak...

5. jon
Etxeko erantzungailuan, zumaiako arraun elkarteko lehendakariaren mezu bat zenun: "Jon, datorren urteko taldea diseinatzen hasi gara eta animatuko al zara?"

6. denak
Euskaldunak eta musulman berriak zarete. Ramadana hasi da eta badakizue, ezin da jan, edan, larrua jo eta eztabaidatu... zer egiten zaizue gogorragoa?

7. jon eta andoni
Klines enpresako bi nagusi zarete… zuen fakturazioak gora egin du, emaitzak onak dira... baina pozik egon behar duzuen garaian...

8. oihane eta beñat
Gaurkoa lehen aldia da elkarrekin ia ia kantatzen dutenekoa. Baina ariketa bat egin dezagun, nolakoa imaginatzen duzue azken aldia?

9. denak
Andoni, txapelduna zankotrabatzen ahalegindu behar duzue. Puntutan egingo duzue berakin, ta bertsoaren bukaerara iritsi ez dadin saiatu behar zarete.

10. jon eta beñat
parrandan zaudetela sua piztu omen da mendian eta laguntzera joateko asmoa duzue… hantxe zaudete suari begira

11. andoni eta oihane
Egunkarian argazki eder bat irten da, bikote bat goxo bezain estu muxukatuz pareta baten kontra. Baina begiratzen jarrita ohartu zarete, horietako bat Oihanere bikotea dela eta bestea berriz Andoniren bikotea. Malaostian zaudeten arren, disimulatzen saiatu behar duzue!

12. denak
Puntutan librean, hori bai, Ibarra hitza eta Ibarrakin errimatzen duten hitzak aipatu gabe!

13. agurrak