Laudio, Txapelketa Nagusia

2009-10-25ean, Laudioko kiroldegian ospatu zen azken final laurdena.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Fredi Paia, Jon Martin, Onintza Enbeita, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Iñigo Izagirre

8KO NAGUSIA
Alakrana itsasontziko bi marinelen familiartekoak zarete. Egunak aurrera doaz, eta etxekoak ez dira etxeratzen.

Joan den larunbatean Donostiako manifestazioan zineten biok. Amorruz eta kezkatuta joan zineten, baina itxaropen-izpi bat sentitu zenuten han.

Azkenaldian, zuen egoera ekonomikoa ez da oso erosoa, eta, jantoki sozialera ez joateko ahalegina egin duzuen arren, gaur ez duzue beste erremediorik izan.

8KO TXIKIA
Lagunak zarete. A, aspaldiko partez, elkarrekin afaldu duzue zure etxean. Komunera joan eta bueltatu zaren batean, B erdi biluzik topatu duzu sofan.

Tabernaria zara, A, eta B zerbitzaria kontratatu berri duzu. Begira zaudenez geroztik bigarren aldiz, erronda atera eta ez du kobratu.

Tenerifera joan zarete oporretara elkarrekin. A, behin eta berriz esan zenion arren, B-k ez zuen kremarik eman, eta kiskali egin zen lehen egunean. Aste osoa daramazue apartamendutik osasun-etxera bueltaka.

PUNTUARI ERANTZUNAK
Azken final laurdenak / badu enkantua
Pasatuko al zara / hurrengo fasera
Seiehun ta hogeita bi / puntuetan muga

Autopistan radarrak / bazter guztietan
Argazkiren batean / aterako zinen
Aberasten dabiltza / argazkiengatik

Zazpigarren alaba / ote da Araba
Ardoa ta patata / ditu ezaugarri
Mendi eta lautada / denon aukerako

Ezagutzen al duzu / gaueko bizitza
Batzuek bila eta / besteak ihesi
Gaueko argia da / goizeko iluna

Eragiten al dizu / hego-haizeak zuri
Odolik hoztu ez-ta / burua berotu
Baina kontuz ibili / mendira joatean

Saskibaloiaz ezer / ba ote dakizu
Baskonia taldea / Europan onena
Euskaldunak ez dira / taldean gehiegi

10EKO TXIKIA
Bikotea zarete, eta duela berrogei urte etorri zineten biok Extremaduratik Laudiora lan bila. Orain, jubilatuta, B-k jaioterrira itzuli nahi du.

Elkarrekin ikasi zenuten biolina jotzen gaztetan. Urteak joan dira geroztik. Zuk A Euskadiko Orkestra Sinfonikoan jotzen duzu, eta kalean jotzen topatu duzu B

Zuk A bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen, B-k gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute.

KARTZELA
Mila aldiz pentsatu izan duzu ez duzula gehiago gezurrik esango, baina berriro esan duzu.