Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze. Gaijartzailea, Unai Elizasu.
Urteroko saio kuttuna da Lugaritz. Maialenek azken agurrean esan bezela, Donostiako belodromoa ahotsa bada, Trinitatea gorputza da eta Lugaritz Bihotza. Lekuak aukera ematen du, ohiko modutik irteteko, argiekin jokatzeko... Ohiko egituratik irten, entrenamendu gogor bat zela entzulea prestatu eta ofiozio eta bakarkako lanak izan zituzten denek.
Oholtzan bazter batean, arbela bat eta bertan Borg eskala ipini da. Eskalaren funtzioa sentsazioak adieraztea da eta 20tik 0ra bitartekoa da. 20koak oso gustora adierazi nahi du eta 0ak oso sentsazio txarra. Bertsoaldi bakoitzaren bukaeran, bertsolaria arbelara hurbildu eta izan duen sentsazioa zein izan den adierazi behar zuen.
Saioa ona irten zen, 1.25 minutu eta jendeari motz sentsazioa geratu zitzaion. Borg eskalaren arabera, bertsolariak gustora geratu ziren 14-16ko tartean joan ziren bertsoaldi denak eta!
1. agurrak. Librean nahi beste kopla osatu arte
2. Andoni eta Maialen
Donostiako turismo bulegoan egiten duzue lan. Bi atzerritar sartu dira bulegoan kanpoko istiluekin ikaraturik!
3. Amets eta Aitor
Manifa bati bidea irekitzen ari zareten bi hertzain zarete. Pankartako textuak hauxe dio: Igeldo herria!
4. Andoni
Bostgarren txapela kajoian sartzen ari zarela, bi begiak busti zaizkizu
5. Amets eta Maialen
Bi arrantzale lanetik lehorrera bidean. Eta itsas bazterrean, bi maitale itsasoari begira nola dauden ikusi dituzue
6. Aitor
Hilabeteetan lrik hartu ezinda egon zara... gaur berriz, 14 ordu lo segida egin ondoren esnatu zara
7. denak
Librean eta puntutan... entrenamenduaren atseden une gisara planteatua
8. Amets
Elektrizista zara. Eskola bateko pasiloetan kamarak jartzen ari zara
9. Aitor eta Andoni
Txapelketa nagusiko prentsaurrekoan zaudeten bi bertsolariak zarete. Aurrean ez dakit zenbat kamara, borrokan leku onena bilatu lanetan!
10. Maialen
Etxeko sofan zaude telebistari begira. Epaiketa bat ematen ari dira zuzenean
11. Andoni eta Amets
Gaizki zaudete, etsita... dena ilun ikusten duzue (argiak itzaltzen dira) baina...(bazter batetik argi txuri piztu da) argi bat dago urrunean, jainkoa akaso...
12. Maialen eta Aitor
Audientzia nazionaleko epaile ezagunaren idazkaria da Maialen. Epailearen bulegoan sartzeko zain dago Aitor, Olentzero
13. Agurrak