Azkoitia, 2010-01-16

Baztatxo antzokian 18.30etan izan zen jaialdia. Aretoa tope eta bero... nahiz eta lekuaren handitasunak, bestelako sentsazio batzuk eman

Hauxe da saiora neraman egitura...

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Silbia Etxaniz. Gaijartzailea, Unai Elizasu

1. Agurrak
2. denak
Wikipedian, Azkoitiren ondorengo erreferentzia irakurri dut, barka erdaraz izatea baina.. halaxe dio: "Testimonios de viajeros Durante la Primera Guerra Carlista, el militar alemán Félix Lichnowsky, alistado en el ejército carlista, cuenta de Azcoitia en sus memorias: "Sus habitantes pasan por ser los más hermosos de las tres provincias. En efecto, nunca había encontrado más imágenes bellas, y cuando el domingo, después de misa, se hallan los habitantes reunidos por centenas, no se ve un rostro que no sea agraciado. Las mujeres tienen el talle fino y esbelto, los pies pequeños, las facciones regulares, los ojos grandes y negros, llenos de expresión, sombreados por largas pestañas. Lo pasamos muy bien en Azcoitia"


3. andoni eta silbia
lehen aldia da oholtza konpartitzen duzuena… eta Silbia nerbiosa egotea normala da, baina Andoni ere halaxe dago... (eta hori normala den ez dakit ba)

4. maialen eta amets
(Mikroen posizioa aldatu eta aurrez aurre jarri ditut) elkarri begiratu eta ea kapazak zareten sua sortzen

5. beñat eta miren
Merkealdietara joan zarete biok… denda berean zaudete, probaleku bakarra duen dendan...ordu erdi darama Beñat bertan

6. Maialen
Egoera bilatzen zailtasunak izan ditut Maialen... ez nekien non aterrizatu ezin duen piloto baten paperean jarri... ez nekien harri tartetik ume bat aurkitu duen bonbero baten paperean jarri... ez dakit zein egoera proposatu... ta azkenean, ez proposatzea pentsatu eta hitz bat besterik ez dut esango: Haiti


7. beñatek atzekoei
Azkoitiko Floreaga Ikastolako ikaslek Donostiako Zientziaren Kutxaguneak antolatutako Darwin Sarietako bat irabazi dute. Darwinek 'Hautespen naturala'-ren inguruko lana egin zuen... imaginatu mundua bukatzear dala eta atzekoak, euren ustez mundu honetan jarraitzeko argumentuak emango dizkizue Beñat... eta zuk esan aski ote den edo ez.


8. maialen eta silbia
Gabonak bukatu diren honetan, eskolara itzuli da zure silbia alaba… eta etxera triste, negarrez etorri da… bera delako, gelan mobila ez duen bakarra!!

9. amets eta beñat
europako futbol ligaren batean jokatzen duzuen bi afrikar zarete… orain, zuen herria ordezkatzen duzue afrikako mundialetan… gaur, entrenamendura bidean, entrenamendua egin behar duzuen lekura zoaztela, gazte batzuk hankutxik eta borobila ez den baloi batekin jolasten ikusi dituzue

10. Andoni
(Boligrafo bat eskuetan nuela halaxe esan diot). Andoni, begiradarekin jarraitu ezazu boligrafoa... hipnosisarekin erretzeari utzi omen dakiokek!


11. denak
Maxixatzenek dirua lortzeko antolatu du saioa baina bazen dirua lortzeko beste modu bat… eta telebistan bezala, jendeak bidalitako SMSakin dirua bilduko da baina jendeak zer bidali duen entzun behar dugu orain

12. amets eta miren
pelota zaleak izan zarete betidanik baina azkenaldian, ostiral gauetan, larunbata arratsaldetan, igande arratsaldetan eta partidu bakarra beharrean, bat, bi eta hiru diren honetan... aspertu egiten zaretela telebistari begira…

13. maialen eta andoni.

pasapalabra edo hitza pasa jolasa egingo dugu... puntuak jarriko dizkizuet, puntuan bertan zein letrarekin hasiko den hitza adieraziko du eta puntuan bertan ere, hitzaren definizio posible bat dago.

14. Agurrak