Donostia, 2006/09/09

Donostia, Trinitate plaza. 2006/09/09
Bertsolariak: Jon Maia, Sustrai Kolina, Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu, Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

1. Agurra
2. Denak
Haizeak zer ekartzea nahiko zenukete? Zer eramatea?

3. Peñagarikano / Arzallus
Kortaren bi arraunlari zarete. Kortak arrauna utzi behar duela jakin duzue. Anjel Mari pozik dago, Amets ez.

4. Maia / Colina
Benito Lertxundiren bi kantu: Itsasoari begira (Maia) eta Nere herriko neskatxa maite (Colina). Atzoko kontzertuan bi kantu horiek izan ziren txalotuenak.

5. Irazu / Agirre
Plastiko beltz baten bi aldeak zarete. Amaiak alarde mistoa du parez-pare, Jesus Marik tradizIonalak.

6. Maia
Plastikozko ur botila bat. 34 egun daramazu ziegan sartuta.

7. Colina / Peñagarikano / Irazu / Agirre
Anjel Marik eta Irazu bertsoa osatuko dute baina errima Amaiak eta Sustraik jarriko dute.

8. Maia / Arzallus
NomadaTx pelikulako irudi batzuk. Talde honen bi egur zati zarete. Jon-i egurraren hotsa aldatu zaio bidaiarekin. Ametsen hotsa berriz berean mantendu da.

9. Colina / Agirre
Aurreko bertso-saio batean egundokoak esan zenizkioten elkarri.

10. Irazu / Peñagarikano
Zuen semeei buruz hitz egin.

11. Agirre
Bi hilabete geratzen zaizkizu amaren sabeletik ateratzeko. Zuk jotzen dituzun ostikoak baino handiagoak nabaritzen dituzu kanpotik.

12. Denak
Bost horiek etxe baten barruan daude sartuta, kamarez inguratuta. Denbora gutxian arazoak nagusitu dira. Beraien psikologo laguntzailea Amets zu zara.

13. Irazu / Maia
Hor goian dagoen bikotea zarete. Jesus Mari Joni eskua sartzen ari zaio. Jonek bertso-saioa jarraitu nahi du eta bakean uzteko eskatzen dio.

14. Colina / Arzallus
Bikotea zarete. Ametsek Sustrairi askotan eman dio bere sentimenduen berri. Sustraik gutxitan ordea. Gaur hasi zaio esanaz: “Maite zaitut, pila pila patata tortila”

15. Irazu / Peñagarikano / Agirre / Maia
Puntutan, gai librean

16. Agurrak