Hondarribia. 2006/09/02. Bertso txanpa
Bertsolariak: Andoni Egaña, Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta Sustrai Kolina
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Santiago plazan izan zen gaueko hamar t'erdietan. Jende asko eta giro ona. Gai guztiak arraunarekin zerikusia duten hitzez laguntzen du. Planteamentua ezberdina da gaiak jartzerakoan. Hondarribiko trainerua Kontxatik kanpora geratu zen eta giroa nahi baino hotzagoa izan arren jendeak ondo erantzun zuen.
1. AGURRAK
2. LAURAK
Lauak daude irteran. Aurrean duzue helburua. Imajinatu Euskal Herria zaretela. Helburu horretara iristeko lan asko egin behar da. Gure herriak nahikoa gai bai al du helburu hori lortzeko?
3. J.M. Irazu-S. Colina
Hauek jada aurrerantza doaz. Lehen eta bigarren kaleko hauek aurrera samar doaz, baina nire ustez azkarregi, presaka, gizartea bezala. Esan iezaiozue gizartekoei presaka ez ibiltzeko.
4. A. Egaña-J. Maia
Andoni, Jon, Zarautz, Zumaia. Euferiko. Pozez txoratzen daude biak baina Hondarrabian gaude. Jolas bat egingo dugu. Ea nork disimulatzen duen ondoen euferia hori, bertakoak mindu gabe.
5. J.M. Irazu
Hondarrabiko arraunlari baten bikotea zara. Osteguna, 11:45. Etxeko atea zabaldu du, motxila bizkarrean, begiak gorri dituela besarkatu duzu.
6. LAURAK
Bigarren luzean barrena datoz, parekatuta. Sei olatu dauzkat hemen, orduan eta lehenago hartu orduan eta azkarrago. (6 papel ditu Unaik, bakoitzean errima sorta bat eta azkarren hartzen zuenak erantzuten zuen)
Funtsa, goruntza, hutsa, zarautza. J.M. Irazu
Deguna, eguna, txapelduna, Telmo Deuna J. Maia
Onena, pena, dena, zortzigarrena S. Colina
uretan, benetan, zortzi terdietan, honetan A. Egaña
Itsusia, nagusia, Rusia, guzia S. Colina
Jode, gorde, horbe, oe J. Maia
7. A. Egaña-S. Colina
Eman dugu lehen ziaboga. Buelta eta buelta ari gara. Zuek ere ohean hala ibiltzen zarete. Ez duzue erabakitzen nor azpian, nor goran, zeharka, zuzen...
8. J.M. Irazu-J. Maia
Bihar da egun handia. Zuen ametsetako eguna bihar iritsiko da. Bihar mozkortuko zarete lehenengo aldiz.
9. A. Egaña
Donostiako Acuariumearen parean zaude eskale. Jende asko pasa da zure ondotik. Halako batean izkin batetik iseka eta oihu asko entzun dituzu.
10. J. Maia-S. Colina
Bi arraunlari. Dutxatu berriak. Biak burumakur. Biek arazo bera dute. Zuen bikoteek bart hau esan zizuen: ni edo arrauna.
11. J.M. Irazu-A. Egaña
Irudika dezagun biak kontrol antidopin batean zaudetela. Irazu arraunlaria eta Egaña ertzaina. Dopinaren kontrako kontrol batean pixa egiten ari zarenean ertzaina aurrean daukazu. Andoni Irazuri begira dago. Berez gauza normala da. Kontua da Irazu gaur hamargarren aldiz pasa dela ertzainaren kontroletik, eta moskeatzen ari da.
12. Denak
Nik hemen olatu batzuk ditut. Olatu gehiago ditut hemen. (Puntuak jarri nizkien baina doinu ezberdinetan, 8ko txikian hasi eta 9koan bukatu)
- Kontxako badiatik / dator notizia
- Xarmangarria zera / ene Hondarrabi
- Behin batian Donostin / eromeria zan
- Ikusi nitunean/ Astillerokoak
- Korta hor beti oihuka
- Arrauna ta politika
- Haizea dator ifarraldetik / badator, badatorrela
- Entrenatu ta entrenatu / entrenatu ta entrenatu
- Ez zait batere gustatu / ez zait batere gustatu
- Benga benga ta benga / tira, tira, tira
13. Jon Maia izan da bertso txanpan irabazlea. Ez duzue inpugnatu behar?
Puntutan
14. Agurrak