1.BLOKEA
Agurrak
Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio
Barberena eta Peña.
Zu Peña, aspertuta zauzka azken urteotako Bertso Egunak hartu duen bideaK. Beti gauza berriak egin behar horrek. Datorren urterako omenaldiren bat egingo zenuke, lege zaharrean. Barberenak, aldiz, Bertso egunean gauza berriak probatzearen aldekoa da.
Elortza eta NESKA, maniki bat izango dena (atrezzo arduradunak aterako du: Mikelek). Beraz, hiru neska ezberdinek erantzungo dute offean atzealdetik:
Iratxe, Uxue eta Onintza
Zu Igor, Elortza zara eta zu Neska, saio honetako neska
Sarriegi
Datu batzuk emango dizkizut: KPI-ak 4,2 egin du gora 2007an, euriborra % 4,515-ean dago, burtsa 13.000 puntu inguruan dago, dólar bat 0,7 euroren truke lor genezake, espainiar estatuak % 3-ko superabita lortu du… zenbakiak, zenbakiak, zenbakiak…
Iratxe Ibarra eta Uxue Alberdi
Ama-alabak dira. Iratxe ama eta Uxue alaba. Ama bere aurreko belaunaldia ukatuz,
aurrerakoia eta iraultzailea izan zen. Alabak, ohiturari jarraituz eta ukazioa legetzat hartuz, amaren bizi-filosofiaren guztiz bestelakoa du.
Sarriegi, Peña, Uxue eta Barberena
Imajina dezagun AMODIOA xake taula bat dela. Bakoitzak modu bat dauka taula hortan mugitzeko. Sarriegi gaztelua, beti zuzen doana. Alberdi zaldia, salto-saltoka dabilena. Peña peoia, poliki-poliki doana. Eta Barberena Erregea, besteak etorri zain dagoena.
Elortza
Puntuak…
2.BLOKEA
Perea eta Irazu
Gaia entzun aurretik soinu hau entzun nahiko nuke:....(soinu artxibo bat ume negarra da). Zuek biok egoera hori bizi izan duzue baina oso ikuspegi ezberdinetatik.
Sustrai eta Loidisaletxe
Reverse angle (puntuak maialenek prestatuko ditu)
Bertsoa bakarra omen da. Errepikaezina da.Behin bota ondoren airean galtzen da (ondoan grabagailurik ez badago behintzat). Ba gaur hori apurtzen saiatuko gara. Futbol emakizunetako teknika erabiliz, errepikapena entzungo dugu, batean zuzen, bestean kontrako angelutik entzungo ditugu bertsoak. Honetarako ditut puntu hauek
Estiballes eta Zubeldia
Artalde handi bateko bi ardi zarete. Kanpotik begiratuta igual-igualak dirudizue. Hori bai, zuek ez duzue zalantzarik besteengandik, are gehiago, elkarren artean arras ezberdinak zaretenik
Sustrai
Atrezzoko arduradunak fotokopiagailu bat aterako du eszenara paperak jaurti eta jaurti ari dena.
Kopiak, kopiak eta kopiak: beste sumario bat
Loidisaletxe eta Irazu
Historia errepikatu egiten da. Aurten 150 urte dira Norteko Ferrokarrilaren lanak hasi zirela. Txirritak gaur arte iraun duen sorta ezagun bat jarri zion tren horri.
Arrakasta hori gogoan Jaurlaritzak pentsatu du Txirrita klonatzea AHTren aldeko marketin kanpainarako. Lehenengo saialdia gaizki atera zaie, ahoa zabaldu orduko AHTren kontra egiten duelako. Horregatik egin behar izan dute bigarren hau.
Zuriñek jarriko du gaia Zubeldia, Estiballes eta Perea eta Josuk errematatuko du ariketa
Gaur ere, goizero bezala, puntual iritsi da.
3.BLOKEA
Mendiluze eta Egaña
Bertsoa beti aritu izan da bere inguruko gertakizunei buruz. A, zu zara Bertsoa zara. Eta B, berriz, Bertsioa. Bertsioa ofiziala, hain zuzen ere.
Fredi, Onintza eta Beñat
Zuek hirurok taberna batean dauden hiru gazte zarete. Onintza eta Fredi pisukideak zarete. Beñat aldiz, Erasmuseko ikasle atzerritarra. Kontua da,Onintzak gustuko duela Beñat eta Beñatek Onintza ere bai, baina hizkuntza arazo duzue. Fredik badaki ingelesez baina arazo bat dago, Fredik Onintza maite du eta hala ere interprete lanak egin beharko ditu.
Jon Martin
Ezaguna da Narzisoren mitoa. Nola mutil gazte eder hura, laku batean islatzen zen bere buruaren irudiaz maiteminduta lakura erori eta ito zen.
Gaurko Narzisok bere buruaren islada ez du laku baten urazalean ikusten, telebista piztuaren pantailan baizik. Telebistan ikusten duen irudiak ez du bere antzik, baina Narzisok haren islada izan nahi luke...
Fredi
Beñat, sorpresa bat daukagu zuretzat. Ez, barkatu. Bost sorpresa ditugu. Gustura zaude? Eroso? Begira, hor atzean dituzun bost itzal horiek zuek ezagutzen dituzun bost pertsona dira. Bakoitzak bertso bat kantatuko dizu, zurekin zein harreman duen eta bukaeran nor den esanez (hau jendearentzat esplikazio bat da gaia baino gehiago, ezta?). Espreski etorri dira gaur hona zuri sospresa bat emateko, zerbait esan nahi dizute. Zaude lasai, ez inpazienteegi izan, bertsoa bukatzean hona urbilduko dira eta, bere aurpegia ikusiko ahal izango duzu. Zuk, txandan-txandan, bakoitzari erantzun beharko diozu. Has dadila lehenengo pertsonaia misteriotsua!
Egaña, Mendiluze, Beñat, Fredi, Martin, Onintza
Egile eskubide kontuak direla-eta, bertsolari ezagun batek ere erabaki du bera ez dela atzera geratuko. Azken batean berak egindako lan baten gainean ari omen dira bertsolariak soldata irabazten berak ezertxo ere jaso gabe. SGAErekin hitz egin du eta prezioa adostu dute. “Hiztegi errimatuan ageri den errima bakoitzaren erabileragatik euro zentimo bat kobratuko du. Ez dakit zer deritzozuen, hori bertsoz esan beharko duzue baina erabiltzen duzuen errima bakoitzeko, baldin eta Hiztegi errimatuan ageri bada behintzat, euro zentimo bat ordaindu beharko duzue.
Agurra
Iturriaga eta Maialen