HENDAIAKO SAIOA. Bixintxiotako jaialdia. 20:30
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta. Gai jartzailea Unai Elizasu
1. agurrak
2. Denak.
Hendaiak beti egon da muga konzeptutik oso gertu. Geografikoki akaso mugaren bat omen dagoelako, sikologikoki batzuentzat ere egongo da noski… baina lehen bertsoak esan behar didazue, zein kasutan jarri behar diren mugak… eta bigarren bertsoan, zein kasutan ahutsi behar diren.
3. Maialen – amets
Bikotea zarete. Gaur zure lagun batek, bikoterik ez duen lagun batek, ea hazia emango diozun eskatu dizu ama izan nahi duelako… baiezkoa esan diozu baina maialen bikoteari esan eta berak ez du arpegi ona jarri.
4. sustrai – xumai
Zuek biak sukaldariak zarete, Aguerria jatetxeko sukaldari bi. Datorren igandea, festei bukaera emateko, bazkaria antolatu da urtero bezela 65 urte baino gehiago duten hendaiarrentzat. Urtertik urtera, jende gehiago datorrela ohartu zarete, eta aurten denentzako lekurik ez omen da egongo.
5. andoni – eneritz
Eneritz aurreko ostiraletik atzetik daukazu andoni, zuri segika… ez zaitu pakean uzten…. Izugarrizko ilusioarekin prestatu zuen patata tortilla hendaian ospatu zen lehiaketarako, eta finaleko desenpatean, azken hitza zuk zenuenez… besteari eman zenion.
6. amets
zure lagun bat amets, interneten ikusi duzu, bideo batean nahikoa egoera deserosoan…
7. Sustraiek atzekoei
Hau da Hendaiako hondartza hobekien ezagutzen duena… eta atzeko hauek ere ikusi ditu bertan…. Zertan baina…
8. andoni maialen
zuentzako, akaso oso gustokoa ez duzuen gai bat aterako dut. Txapelketa laster da, eta hortaz hitz egitea nahi dut baina ohartaz hitz egin gabe, zeharka…
9. sustrai amets
amets sustrairen etxera etorri da babes bila, bera baita frantziako banku bati milloi mordoa lapurtu diona.
10. denak…
Italiako parlamentuan bezela, zuek ere gaur danak parlamentura txanpai botilla banarekin joan zarete… zer ospatzeko baina?
11. xumai
Opari bat egin zenion, izugarrizko ilusioz zure bikoteari… gaur, harrapatu duzu oparia dendan itzultzen.
12. sustrai andoni
zuek biak zarete gabonetan sobratutako turroia eta mazapana
13. denak Maialeni
Guiness liburuan sartu da maialen, problemak ebazten ondoen eta azkarren egiten duena bera baita. Atzekoek problema bat jarriko dute (matematikoa edo ez…) eta gero maialenek erantzun
14. "frantzesak" puntutan
15. agurrak
Saioa ikusi