Oiartzun. Presoen aldeko jaialdia
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Xabier Silbeira, Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Erika Lagoma, Xabi Paya eta Jon Martin
Gai jartzailea: Unai Elizasu
1. agurrak
2. Amets Martin Paya
Meltxor Gaspar ta Baltasar. Euskaldunok, inor maitatzekotan olentzero dugu eta zuek ba ez horrenbeste… hala ere, aukera eman behar zaizuela iruditzen zait eta herrian aurrean ahalegindu gutartzen!
3. Maia Egaña
Gabonak oso egun ederrak izan ohi ziren zuen etxean, lehen gabonak kantuan pasatzen zenituen… azken urteetan berriz tristeak dira, kantatu ere gutxi kantatzen duzue eta “hator hator” kantatu orduko negarrari ezin eutsi egoten zarete!
4. Aitor Silbeira
Aitor zu irakaslea zara. Orain arte ikastolan aritu zara baina kartzelan dauden presoei klaseak emateko aukerari ez diozu uko egin. Bertan Silbeira topatu duzu, eskola garaian nota txarrak ateratzen zituen hori duzu ikasle.
5. Maialen Erika
Gaurko egunkari bateko notizia: “presoen aldeko bertso jaialdian, gaur lehen aldiz bi emakume kantuan”
6. Payak danai
Sargento Paya zatoz. Gaur egun edozer gauza delito bihurtzen duzunez, atzekoei zeozer bilatu kartzelan sartzeko aski motibo izan dadin
7. maia
Goizeko 11:00k dira. Txirrina jo du. Ziegako ateak zabaldu eta patiora irten zarete. Gaur, ez duzu gimnasiora joateko gogorik, gaur ez zara adiskideekin bueltaka ibiliko… gaur patio ixkinera joan eta kantuan hastea erabaki duzu.
10. gaieko taldetxoa altxa arazi, gaia jarri eta exeriarazi…
8. amets martin
Zuen arteko gaua grabatu zenuten bart. Gaur ikusteko exeri zarete baina Erikak ez duela ikusi nahi esan dizu.
9. aitor silbeira paya / maialen erika egaña
txapeldunei Kaña pixkat sartu bear diezue… nahi duzuena baina egurra… txapeldunak badira ea kapaz diren erantzuteko… torturatu behar dituzue
10. maia martin
Martin, gaur lehen aldiz, 3 urte pasa eta gero, oso begikoa ez zintuen zure bikotearen aita datorkizu bisitan.
12.Maialen
Goizeko 8ak dira eta oraindik ez da etxeratu
13. amets silbeira
estimu handia diozue elkarri, inbidi punttu bat ere. Ametsek Xabierren zerbait hori izan nahiko luke, eta Xabierrek ere Ametsen zerbait hori
14. aitor maialen
ETBko bi langile. Zuek zarete urte zaharreko errudunak. 12 kanpaikadak 8tan eman zenituztenak….
15. andoni
Atzeko denak dira zure semeak. Eta badakizu, umeek sarri halako galdera esistentzialak egiten dituzte. Denek egin dute zerbait gaizki, egin behar ez zen zerbait eta kontatzera datozkizu… eta zuk aitatxo ona bat bezala… ba ea zer erantzuten duzun…
zenbait ohar:
2 orduko saioa, ondo egituratzen zaila izan arren, modu orekatuan joan zen saioen parte hartzea. Saio ona irten zen orokorrean. Jendeak oso ondo pasa zuen, eta oholtzakoon lana ona izan zen.
saioa ikusi