Oñati, 2008-01-05

Kiroldegian
bertsolariak: Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu, Mantxi.
Gai-jartzailea: Oñatiko bertso eskola

· Agurrak
· Mendiluze, Lizaso, Iker
Hemen daku adin eta egoera desberdineko hiru bertsolari: Sebastian zuk, 1986an jantzi zeben Euskal Herriko txapela. Aitor berriz, abenduaz geroztik Gipuzkuako txapelduna da. eta Ikerrek ondiokan eztau txapelik jantzi. 3 bertsolari, hiru egoera desberdiñetan.

. Egaña, Irazu eta Mantxi
3 anai zai baserrixan txarrixa hiltteko juntau zainak. 4. saiakeria da txarrixa hiltteko itten dozueina ta ondiokan txarri hori bizirik dau.

. Mendiluze eta Lizaso
Zuek bixok kuadrillakuak zai. AITOR psikologia karreria ikasten hasi danetik, zuk XEBASTIAN momentuoro psikoanalizaitten zauenan ustia dakotzu.

. Mantxi eta Iker
MANTXI zuk gaur dozu laugarren aukeria kotxeko esamiñ praktikua itteko. Kotxera sartu eta hor topau dozu IKER aurretik hiru bider suspendiu dotzun esaminadoria.

. Egaña eta Irazu
Zu EGAÑA itsu geratu barri zara, hemendik aurrera IRAZU txakurra izango dozu gidari.

. Mantxi
Erregalo bat dakot zuretako. Oñatiko bertsoeskolako kamisetia. Baña eskatukotzut propaganda apur bat ittia.

. Lizaso eta Zubeldia
Unibersidadian batera ikasten dozuelako ezauketan dozue elkar. gaurko parrandan alkarrekin ligau eta IKERen ikasle pisura fan zai gaba han bukaketako asmuakin. Etxera sartu orduko zuk XEBASTIAN ez dozu barruan segitteik gura etxia zikiña dauela uste dozulako.

· Mendiluze eta Egaña
Operaziño estetikuak ittenttuen klinika bateko telebista iragarkixan agertu zai bixok. Zuk AITORk “operazio iñ aurreko” papela itten dozu, ANDONIk berriz operaziñua “iñ ondorengua”.

. Irazu
Zu langabezian dauen gazte bat zara. Udaletxetik lan eskaintza bat allau zatzu: zure betebiharra herriko pinttadak kentzeia izango da.

. Mendiluze eta Mantxi
Soziedadian afaldu dozue gaur, zuk AITOR eta zure kuadrilliak. Afaitten sobrau dana , frigorifikuan itxi dozue juerga ostian jateko asmoz. Parranda ostian bueltau zai sozidadera eta MANTXIk eta bere kuadrilliak aurre hartu dotzue, zuen sobrak jaten dabitz.

Puntuak Ikerri:
· Inoiz hitz politikan / esan al dizute?
· Bueno ta ezkongairik / azaldu al zaizu?
· Zeure burua saltzen / dakizu ederki.
· Neskak hurbiltze al dira / Ikerrenganaino?
· Eskopeta daukazu / zuk flojoxamarra.
· Ehiztari omen zara / biktima gabea.

. Egaña
Zein da ba zure zodiakoko zeiñua?
Ba, zure horoskopuak hauxe esaten dau:

. Denontzako :
Urtia hasittakuan jente askok helburuak jarten xau bere buruari, zuek iaz zeuna bete zebeiñ. Guinness errekor liburuan sartzeia zan zuen ametsa eta lortu dozue. Esan zein dan zuen errekorra.

. Irazu eta Mendiluze
Zu JEXUX MARI lapurra zara lanbidez. Eta gaur AITORren etxera fan zara lapurretan itteko asmoz, baña behin sartzia lortutakuan hantxe topau dozu AITOR sofan geldi telebisiñuari begira.

. Egaña eta Lizaso
Zu LIZASO heriotzatik gertu zauz ohe baten etzinda, EGAÑAri zure azken hitzak esateko ordua da, zuen arteko tira-birak argiketako ordua da.

(2ña bertso ta gero moztu)

Entzunttu zuen arteko azken hitzak, baña kontua da heriotzatik gertu egon arren etzala hil. Azken hitzetan esandakuak esanda, oiñ berriz bixok kalian zauzai.

. Mendiluze
Zu AITOR preso bat zara, gaur bixittia dakotzu baña beranduketan dabil. Ondiokan ez da etorri.

. Danak
Herri batzutan Bizarzuri Olentzeron laguntzailia izaten da, beste batzutan erregien laguntzailia. Egun bat lehenau, jentian gutunak jasoten ttu. Zu Irazu, Bizarzuri izango zara, eta atzeko bostak etorriko zatzu banan banan , kasu hontan erregieri zer eskatu bihar xauein esatera.

. Agurrak
Saioa ikusteko, klikatu HEMEN