ETXARRI ARANATZ
10eko nagusian
Zu Xabier, baztertua gelditu den trenbide zaharra zara eta Jokin, orain dela gutxi ireki duten abiadura handiko trenarentzako trenbide berria da. Hiruna bertso hamarreko handian Xabier hasita.
Zu Amets kartzelatik ateratzera zoazela, Maialen presozainak urteetan eman ez zizkizuten amodiozko gutunak eman dizkizu. Hiruna bertso hamarreko handian Amets hasita
Zuek biok hiri handi bateko senar emazteak zarete, Nerea emaztea eta Jexus Mari senarra. Jakin dugunez beti hika-mikan zabiltzate zuen etxera norbait eskean datorrenean. Nereak atea ireki nahi izaten du, Jexus Marik ordea,ez. Hiruna bertso hamarreko handian Nerea hasita
8ko txikian
Auzokideak zarete biok. Zu Jokin beheko pisuan bizi den 40 urteko gizon ezkondua zara eta Amets goiko pisuan bizi den neskatxa gaztea da. Gauaz, goian besta izugarria dela entzun duzu eta hor joan zara protesta egitera. Ametsek erdi biluzik ireki dizu atea. Launa bertso zortziko txikian Jokin hasita.
Zuek zakurra eta jabea zarete. Jexus Mari zakurra haserre samar zabiltza azkenaldian, Xabier nagusia barazki-jale bihurtu delako. Launa bertso zortziko txikian Jexus Mari hasita.
Aspaldiko partez Maialen biloba eta Nerea amona elkarrekin joan zarete futbol partidu bat ikustera. Partidua hasi eta segituan Nerea amona, epaileen aurka izugarrizko irainak esaten hasi dela ikusi duzu, harriturik. Launa bertso zortziko txikian Maialen hasita
Bakarka
Ikusezina bihurtzeko formula asmatu duzu. Zure etsaien etxeetan sartzeko moduan zaude orain.
Euskaldun gehienek badakite aurten Joane Somarribak bigarren aldiz irabazi duela emakumeen Tourra. Behar bada ez dute jakinen 500.000 pezetako saria eman diotela irabazteagatik, gizonezkoen Tourra irabazteagatik 54.000.000 pezeta eman eta gero.
Orain gutxi amaitu duzu kimikako karrera. Ikasketak amaitu orduko oso eskaintza ona jaso duzu arma kimikoak egiten dituen lantegi batetik.
Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz zure seme-alabek, beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur, maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara.
Amona zara eta herriko parkera hurbildu zara biloba txikia eskutik duzula. Zure sasoian 12 seme/alaba hazi zenituen. Bilobatxoarekin jolasean zabiltzala mila oroitzapen datozkizu burura.
Orain dela hiru urte ez zenuen neska-lagunik eta gurasoen etxean bizi zinen. Gaur, ezkonduta zaude, ume bat duzue, bigarrena bidean eta izugarrizko hipoteka duzue banketxearekin.
Kartzela (puntuak eta 10eko txikia)
Euskarak Nafarroan / oztopo gehiegi
Agintariak aurka / herritarrak alde
Nork irabaziko du / gure sokatira?
Bi kotxe, mobila ta/ internet etxean
Gure bizimoduan / makinak gailendu
Geroz eta hobeto / bizi ote gar
Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Xabier, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Ametsek uste du zoriona ere badagoela.
MARKINA
10eko nagusia
Igor hamabi urteko haurra zara eta Unai zure aita. Orain dela urtebete hil zitzaizun ama. Gaur Igor aita emazte batekin etorri da etxera gurekin biziko da esanez.
Aitor eta Aritz, bi gazte zarete, herrigintzan lan asko egindakoak. Orain bioi funtzionario izateko aukera etorri zaizue. Zuk Aitor, aukeraz baliatzea pentsatu duzu. Aritzi ez zaio burutik pasa ere egiten hori.
Zuek Unai eta Aitor automobil enpresa famatu bateko bi ingeniari zarete. Zuek diseinatutako 100.000 auto atera dira nahiz eta biok akats teknikoa dutela jakin. Unai, zuk horren berri eman nahi duzu, Aitorrek ez ostera.
8ko txikia
Zuek Unai, aitona eta Aitor, biloba neska gaztea hondartzara joan zarete elkarrekin aspaldiko partez. Aitona uretatik bueltan etortzean hor dakusazu biloba gaztea top-lessean eguzkia hartzen.
Zu Aitor zure trineoarekin gustura zabiltza elurretan jolasean. Igor kamineroa etorri da errepideko elurra kentzera.
Zu Aritz 10 urteko mutikoa zara eta Unai ama. Gaur eguerdian amak bazkaltzeko bainak jarri dizkizu. Ez dituzu jan. Afaltzeko, eguerdian jan ez dituzunak atera dizkizu berriro.
Bakarka
Zesta puntako pilotari ohia zara. Markina zesta puntako pilotarien sehaska izan da urte askotan. Gaztetan pilotarako txanda hartu ezinik ibiltzen zineten frontoian. Gaur hutsik aurkitu duzu.
Interneten nabigatzen ari zarela, haur pornografia duen orri batean sartu zara uste gabe. Konta itzazu zure burutazioak
Zu Aitor, etxeko-andrea zara. Gaur Euskal Herri osoan greba eguna da. Lantokietan ez da lanik egin baina etxean 8 lagun dituzu bazkaltzeko orduan.
Supermerkatu bateko kutxako ilaran zaude, zeure erosketak ordaindu asmoz. Halako batean, zure aurreko emakumeak, dirua iristen ez eta, kutxan gauza batzuk itzuli behar izan dituela ikusi duzu.
27 urteko gaztea zara. Orain bi hilabete hasi zinen lantoki batean lanean, behin behineko egoeran. Nagusiak, datorren astean, Txinan zabalik duten lantokirako norbait behar dutela eta joateko proposamena egin dizu.
Erabat maiteminduta zaude neska bategaz. Badakizu droga arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu!
Kartzela (puntuak + 10eko txikia)
Maitasunaren sua / moteltzen denean
Eraztuna batzutan / omen da astuna
Bakarra gutxiegi / eta bi gehiegi
Lo ondo egitea / zer gauza ederra
Esna egon behar da / gure mundu hontan.
Zerk galarazten dizu / gauez lo sakona?
Duela hilabete ezkondu zineten bikotea zarete. Igor emazteak ezkondu aurreko koadrilarekin ateratzen jarraitu nahi duzu.
AZPEITIA
10eko nagusia
Jakina da energia sortzeko Iberdrolak nuklearraren aukera egina duela. Zu Mikel Iberdrolako zuzendari nagusia zaitugu. Fredi, 18 urteko semea, “Nuklearrik ez eskerrik asko” pegatina kotxean jarrita etorri da etxera.
Zu Jon erietxean zaude Sustrai zure aita zaintzen. Medikuek jakinarazi dizute egun gutxi geratzen zaizkiola Sustrai aitari. Gelan sartu eta aitak galdetu dizu: Zer daukat seme?
Zuk Arkaitz, lanbidez, adinekoak zaintzen dituzu. Azken aldi honetan Oihane zaintzen ari zara. Gaur Oihanek zurekin maitemindu dela esan dizu.
8ko txikian
Zu Fredi mister Euskadi Lehiaketaren antolatzailea zara. Jon, partaidea baserritar jantzita azaldu da lehiaketara.
Ama-semeak zarete zuek. Nonbait ogitarteko handi samarra sartu du Mikel semeak bere motxilan eta ikastolara eraman beharreko liburu batzuk etxean utzi dituela ohartu zara Oihane ama.
Ama-alabak zarete. Sustrai alabaren ibilerak direla eta Arkaitz ama kezkatuta dago. Asteburuetan ohi bezala dantzalekurako prestatzen ari zarela, Arkaitz amak esan dizu berak ere dantzalekura joan nahi duela zurekin.
Bakarka
Ezkondua zara. Lana dela eta aste bete daramazu etxetik kanpo. Hoteleko tabernan, goizaldeko ordu txikietan, emakume bat keinuka ari zaizu alboko mahaitik.
Afganistango emakumea zara. Azken urteetan burkha batez aurpegia estalita eramatera behartu zaituzte. Gerraren une honetan zure lagun batzuk hasi dira aurpegia bistaratzen.
Egunero bezala, ipuina kontatu eta lotaratu duzu zure haurra. Telebistaren aurrean eseri eta hauxe entzun duzu: hiru orduz egon zen guraso bat bere haurra saldu nahirik azokan.
Heriotzaren korridorean urteak daramatzazu. Bertan zure zelda kidearekin harreman estua izan duzu. Gaur, borreroek badaramate zure laguna. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.
Aitona zahar bat zara, arrantzuntzi batean patroi izandakoa. Zure ontziko arrantzale guztiak herrikoak ziren. Gaur portuan itsasoratu behar duen ontzi bati begira zaudela, ohartu zara, marinel gehienak atzerritarrak direla.
Hamaika parranda egin duzu zure bizitzan. Gaur, larunbata izan arren aspaldiko partez, gauez atera beharrean etxean gelditu zara.
Kartzela (puntuak + 10eko txikia)
Aberria helburu / guztion ahotan
Eztabaida gehiegi / adostasun gutxi
Aterako al gara / zulotik sekula
Ahaztu ote zaigu / barre egitea?
Irrifarraren ordez / aurpegi iluna
Sarri ikusten zaitut / serio-serio
Mikel eta Jon, bi anaia zarete. Gurasoengandik herentzian etxe zoragarria jaso zenuten. Azkenaldian diru arazo larriak dituzuela eta, zuk Mikel etxea saldu nahi duzu. Jonek inola ere ez.