HENDAIA
8ko nagusia
Dopinaren auzian, osasuna eta kirol emaitzak lehian dabiltza gehienetan. Bi mediku zarete botika beraren ikerketan ari zaretenak. Zuk Amets, botika hori eritasunak sendatzeko erabili nahi duzu eta Aritzek, kirol emaitzak hobetzeko.
Ama-semeak zarete. Aitor, Maialen zure ama alarguna, zu eta zure emaztearen etxean bizi da. Zuen bizimodua ez baitu onartzen, zaharretxera joatea erabaki duela erran dizu.
Aita-semeak zarete. Unai aita, aspaldi etorri zen Andaluziatik Euskal Herrira lan bila. Gaur Jokin semeari esan dizu berriz itzuli nahi duela Andaluziara, ez delako gustura bizi hemen.
8ko txikian
Zu Unai, autoan zoazela, erregairik gabe geratu zara bidean. Amets gendarmea etorri, depositua gasolinaz bete eta isuna jarri dizu.
Zuek biok etxebizitza berean bizi zarete elkarrekin. Goizez, zu, Aitor, dutxatzera joan zarenean bainu ontzian lo harrapatu duzu Jokin, zure pisu-kidea.
Klausurako mojak zarete. Arratsaldea bakoitzak bere gelan pasatu behar zenuten, meditazioan eta otoitzean. Zuk Maialen, moja-nagusiak, Aritz gaurko bertso-saioa irratitik entzuten aurkitu duzu, bere gelan.
6 puntuko motzean
Zu Amets, suhiltzailea zara eta erretzen ari den etxe batera joan zara sutea itzaltzera. Etxean bakarrik bizi den Aitor andrea, doi-doi atera duzu onik. Kanpoan utzi orduko, senar zenaren erretratua hartzera joateko erregutu dizu.
Zu Jokin futbol talde handi bateko izarra zara. Homosexuala zara eta nekatua zaude gordeka ibiltzeaz. Gaur Maialen, taldeko presidenteari zure izaeraren berri azaldu diozu. Maialen ez da batere poztu.
Zu Aritz artzaina zara eta Unai basozaina da. Zeure artaldeko hiru ardi hil dituen otsoa tiroz hiltzeagatik, Unai basozainak, auzitara eraman zaitu.
Puntutan
Maialen eta Amets, bizilagunak zarete eta igogailuan egin duzue topo. Bide erdian igogailua trabatuta geratu da.
Aritz eta Jokinek ohatze berean egiten duzue lo. Egundoko itogina hasi da bat batean zuen gainera, gelako sabaitik. Ez da giro ohean!
Unai eta Aitor, Errioxako ardangelak ezagutzera joan zarete. Trago ugari egin ondoren kanpora ateratzeko ordua iritsi zaizue baina ez da giro eskaileretan gora.
Kartzela
Zure ustez oso guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean.
Bilbo
8ko nagusian
Zuk Oihane, Sustrai idazlearekin urteetako bikote harremana izan duzu. Urtebete egin du Sustraik liburu bat idazten zuri ezer erakutsi gabe. Liburua kaleratu denean jakin duzu zuen sekretu guztiak agerian jarri dituela.
Lantegi handi bateko nagusia zara Unai eta lantegirako kontratatu berri duzun sendagilea Xabier. Langileen osasun egoera gertutik zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da Xabier lanean hasi zenetik, geroz eta langile gehiago dagoela bajan.
Zu Aitor, Bilboko Guggenheim museoan zure arte-lanen erakusketa eskaintzen ari zaren artista amerikar ospetsua zara. Jon aldiz, Euskal Herriko artista gaztea, Aitorren arte lanak muntatzen ari da.
8ko txikian
Oraintxe jubilatutako senar-emazteak zarete. Xabier, senarra arduratuta zaude Oihane zure emazteak parakaidismoa egin nahi duela sartu zaiolako buruan.
Zu Aitor, aktorea zara eta egunero telebistaz ematen den telesail batean gaiztoarena egiten duzu. Etxerakoan Unai zure auzokoak, haserre bizian eraso dizu.
Gaur zuk Jon, zure koadrilarekin, zeure ezkon aurreko ospakizuna izan duzu. Goizaldeko ordu txikietan Sustrai zure neska-lagunaren leiho azpira joan zara abestera.
6 puntuko motzean
Pertsona nagusiak zarete biok, zuen bizitzan lana franko egindakoak. Orain zuen bizitzak etapa berria hasi du. Oihane ikasten hasi zara. Aitorrek deskantsatu egin nahi du.
Bizilagunak zarete, joan den larunbatean manifestaziora joan zineten biok. Unai Beasaingo manifestaziora eta Jon Baionakora. Aste bete pasa da eta hizketan hasi zarete.
Adiskideak zarete biok eta ezkonduak. Orain dela gutxi arte maitale bana izan duzue. Sustraik gertatu zenaren berri kontatu egin diozu emazteari. Xabierrek sekretuan gordetzea nahiago du.
Puntutan
Kotxe berean joaten zarete lanera egunero. Gaueko hotzak eraginda edo, kotxeak ez du arrankatzen. Bultzaka hasi beharrean zaudete.
Pisu berean bizi zareten bi ikasle zarete. Supermerkatu batean sartu zarete asteko erosketak egitera. 5.000 pta dauzkazue.
Euroz bete-beteta dagoen furgoi batean zoazte biok. Oraintxe atera zarete dirua banketxeetan banatzeko asmoz. Diru berriaren usaina da nagusi.
Kartzela
Azken aldian oso pertsonaia ezaguna egin zara. Ospea eta arrakasta daramatzazu zurekin. Jende askoren begirapean zaude. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.
TOLOSA
8ko nagusia
Aita-alabak zarete. Nerea alabak, ez zenekien Arkaitz zure aita, droga trafikoan sartua zebilenik. Gaur atxilotu egin dute eta komisariara joan zara bisita egitera.
Aitona-bilobak zarete. Herriko jaiak berehala datoz eta zu Jexus Mari, biloba, egun horiek noiz iritsiko zain, ilusioz beteta zaude. Igor, aitona berriz jaiak heltzeko beldurrez.
Bizitza modu ezberdinean eratu duzuen bi lagun zarete. Biok gustura bizi zarete. Fredi zeure bikote-kidearekin bizi zara, Mikel bakarrik.
8ko txikian
Zu Arkaitz, 70 urteko agurea zara, gida baimena berritzeko asmoz Jexus Mari medikuarengana joan zara, bada ez bada besapean urdaiazpikoa hartuta.
Fredi eta Nerea, 60 urteko senar-emazteak zarete. Benidormen oporretan zaudete. Afalondoko dantzaldian, Fredi aitonak, amonarekin dantza egin nahi duzu. Nerea amona beste batzuei begira dago.
Zu Mikel, bertsolaria zara, finalerako sailkatua, eta Igor epaimahaiko kidea. Biok, taberna martxoso batean egin duzue topo. Goizeko bostak dira eta sei ordu barru hasiko da final handia.
6 puntuko motzean
Jexus Mari eta Fredi kazetariak zarete. Aspalditik ezagutzen duzue elkar. Kontua da geroz eta elkarrengandik urrunago zaudetela. Jexus Marik audientzia duzu helburu. Fredik bere oinarri etikoak.
Nerea eta Mikel, senar-emazteak zarete. Mikel emazteak bularreko minbizia du. Medikuek bularra kentzea proposatu arren ez du bularra galdu nahi.
Zu Igor, Arkaitz zure bikotekidea etxeratu denean, beti bezala musu ematera joan zatzaizkio. Hurbiltzean zerbait arraroa usaindu duzu: beste baten lurrina.
Puntutan
Bi udaltzain zarete. Alkatearen kotxea ikusi duzue gaizki aparkatuta.
Puenting egiteko asmotan etorri zarete biok Ibarrako zubira. Zubitik behera begira zaudete.
Bi kaminero zarete bide bazterrak garbitzeko asmotan. Nonbait zuen arduraduna deskuidatu egin da eta aitzur bakarra utzi dizue lanerako.
Kartzela
Zientziak aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu azkenaldian. Hemendik aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena luzatzea.