DONOSTIA
Goiza
8ko nagusia
Elkarrekin bizi zareten neska mutilak zarete. Jon neska egunero joaten zara lanera. Jexus Mari mutila etxean gelditzen da etxeko lanak egiten. Lana bukatu eta gosez amorratzen etorri zara Jon, etxera baina mahai gainean lore sorta eder bat aurkitu duzu.
Zuek pertsonaren nortasun agiri edo identifikazio kartak zarete. Aitor, ENA edo Euskal Nortasun Agiria zara eta Maialen, Espainiako Nortasun Agiria. Biok zaudete pertsona beraren karteran. Zein da zuen balioa?
65 bat urteko bi emakume zarete, adiskideak. Bizitza latza eman duzue zuen senarren ondoan. Zuk Sustrai, gehiago ezin eta banatzeko erabakia hartu duzu. Andonik aldiz lehengo bidetik jarraitzea nahiago du.
Polizia-etxera eraman zaituzte, zu Igor, prostituta, atxiloturik. Han, Unai polizia-burua ikusi duzu eta ezaguna duzunez beregana jo duzu.
8ko txikian
Zuk Maialen, asteburuan diskotekan neska batekin dantza egin ondoren zeharo lotsatuta bukatu zenuenez dantza akademiara joatea erabaki duzu. Han atea ireki eta Jon, igandeko neska bera irakasle.
Zu Jexus Mari, piercing-ez beteta zatozen gaztea zara eta Aitor, aireportuko zaintzailea da. Bat batean metalak detektatzen dituen makina txistuka hasi da.
Zuek Unai eta Sustrai, lagunak zarete. Zuri Unai, amodioa era tradizionalean egitea gustatzen zaizu. Sustrairi ordea, ohiko ez diren leku eta egoeretan egitea gustatzen zaio.
Aitona eta biloba zarete. Andoni bilobak, Igor aitona ikusi duzu gaur surfean egiteko erabiltzen duzun neoprenozko jantziarekin baratzean lanean, euria ari duela eta.
Puntuak
(Durangoko) azokan / a ze ikusmira
Erosi nahi zuenak / bazeukan aukera
Idazle asko baina / irakurle gutxi
Liburua beti da / opari polita
Borrokarako gertu / etorri al zara?
Jokoa ta jolasa / ez denez berdina
Belodromoarentzat / zenbat laudorio
Estimatzen al duzu / gaurko bertso plaza
Ospetsu egin zara / gauetik goizera
Paparazzi gehiegi / duzu inguruan
Ospeak bere zerga / kobratu izan du
Nahiago al zenuke / lehenago bezala
Gorrotoaren suak / hartu du indarra
Gerra urrunean ta / gerra hurbilean
Pertsona pertsonaren / etsai handiena
Laguna ez den hura / etsaia ote da
Errepidea sarri / arrisku iturri
Ezbehar ugariren / lekuko isila
Elkartzen direnean / presa ta alkohola
Alferrikakoa da / damutzea gero
Ederrik baldin bada / hau da Donostia
Itsaso ta mendia / elkarri musuka
Franko ere gustora / etortzen zen hona
Ikasiko al dugu / geurea maitatzen?
Gabonak badatoz ta / gastatu dezagun
Itxurakeria da / hamarretik zortzi
Abendua gainezka / estu urtarrila
Gure laurdenarekin / bizi da jendea
Geroak sortzen digu / makina bat kezka
Zer eskatzen diozu / etorkizunari?
Norberak nahi duena / lortu al baleza
Baina arriskatzeak / ez al du merezi
6 puntuko motza
40 urte jiratuta dituzue biok Jon eta Aitor. 20 urte zenituztenean herriaren alde ari zinetelakoan saltsa guztietako perrexila zineten. Gaur Jonek ibilera hauek utzita dauzkazu albora. Aitorrek lehengoan jarraitzen du.
Zu Jexus Mari, Caritasek Bilboko langile auzo batean drogazaleentzat ireki duen zentroko arduraduna zara. Maialen, auzo horretako auzo-elkarteko ordezkaria.
Zuek biok itxaropena zarete. Zu Sustrai txiroen itxaropena zara eta Igor aberatsen itxaropena da.
Zuretzat Andoni, mundu honetan onena, lehena izatea da garrantzitsuena, hori duzu xede. Unaik ordea nahiago du ez nabarmentzea, ezkutuan gelditzea.
Bakarka
Aitona zara. Sarritan aritzen zara errietan zure seme eta errainari elkarrekin erdaraz aritzen direlako. Gaur, Kamiltxo, artza euskalduna, euren haurrei oparitu dietela ikusi duzu.
6 urteko semearekin batera bizi zaren ama ezkongabea zara. Gaur semeak ikastolan, “aita, ama eta ni” deritzan marrazki bat egin duela esanez datorkizu.
Azkenaldian zure herrian eraso sexual bortitzak egon dira. Lehen ez zenion gaiari arreta handirik jartzen. Orain ordea bi alaba gazte dituzu etxean eta benetan arduratuta zaude.
Ezindua zara, zure gurpil-aulkia duzu zure derrigorrezko ibilgailu. Ibilgailuari erantsia duzun motxilatik kartera ostu dizute gaur.
Kale garbitzailea zara. Zure lana amaitu eta atseden hartzeko, bankuan eseri zara. Ordu erdiz egon zara jendeak kalea berriro nola zikintzen duen ikusten.
18 urteko ikasleaz maitemindu zaren 45 urteko irakaslea zara. Zure burua eta bihotza ezin dira bat etorri.
Abeslaria zara. Amodio kontuetan ez duzu zorte handirik izan bizitzan, hala ere zure amodio kantuei esker harreman asko erne dira.
Bizitzan hamaika lan egina zara eta baita diru mordoska pilatu ere. Heriotza hurbil eta zure diru guztiei su eman diezu. Suari begira hiru bertso.
Arratsaldea
10eko txikian
Zuk Andoni, jada 15 urte daramatzazu kartzelan. Gaur aurreneko aldiz kartzelara sartu duten Jon gaztea ekarri dute zelda berera izuturik.
Zuek biok pertsona beraren ohe ondoko mahaitxoan elkartu zareten bi elementu zarete. Zu Jexus Mari, gauero lotarako hartzen duen pastila. Unai goizero esnatzeko erabiltzen duen iratzargailua.
Zu Sustrai, 16 urteko gaztea zara. Etxean diru arazoak dituzuela eta zeu lanean hasteko proposamena egin diozu Maialen, gurasoari. Hiruna bertso hamarreko txikian Sustrai hasita.
Bikotea zarete, Igor emaztea eta Aitor senarra. Aitor oso okupatuta bizi da nonbait, goizean bilera, eguerdian bestea, arratsaldean bi... Iluntzean etxera etorri denean, zuk Igor, eguneko bilerarik garrantzitsuena antolatu diozu, bion artekoa.
Puntuka
Lehenengo zita jarri duzuen bikotea zarete zuek. Arratsalde osoa eman duzue hizketan baina beste ezer egitera ausartu gabe. Euria hasi du eta Maialenek zeure aterki txikia zabaldu duzu.
Zu Jonen ama eta zu Sustrairen ama zarete. Zuen etxekoak dira azkenik txapela jokatzeko gelditu diren biak. Nork irabaziko ote du?
Bi boxeolari zarete. Gaur elkarrekin jokatu behar duzue baina biok zatozte galtzeagatik eskupekoa kobratuta.
Txindokira igotzeko asmotan iritsi zarete Larraitzera. Mendira abiatu aurretik, kafea hartzera sartu zarete tabernara. Ordubete beranduago bertan zaudete oraindik mahaian eserita.
Kartzela
Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke.
Desenpatea
8ko txikian
80 urteko aiton-amonak zarete. Maialen amonak, etxeko berogailua garestia dela eta zu Andoni, aitona, basora bidali nahi zaitu surtarako egurra egitera.
Iparragirre doinua
Euskal Herrian aspalditxotik bizi dugun gatazka honetan seme bana galdu duzue biok. Zuk Maialen, seme iheslaria galdu zenuen. Andonik seme ertzaina. Hilerritik etxera bidean hizketan hasi zarete.
Kartzela
Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.