BEC Barakaldo
Goiza
8ko handia
Lankideak zarete A eta B. Bi urtez greban egon ostean, konpondu da azkenean auzia. Lantokiko aldageletan zaudete, eta lanean hasteko txirrina joka hasi da.
Bikote gaztea zarete A eta B. Zuen etxe berriaren hipoteka sinatzen ari zarete une honetan.
Herri txiki batean erromeria alaitzen ari zareten bi trikitilari zahar zarete. Gaur duzue zuen azken saioa.
Hiru ume txikiren gurasoak zarete. Aspaldiko partez asteburu osoa zuek biok bakarrik pasatzeko aukera daukazue.
8ko txikian
Igande goizaldean, parrandatik bueltan etxera heldu eta gose zara, A. Sukaldera sartu, eta eguerdirako ziren txipiroiak jaten hasi zara. Bat-batean, B ama agertu da kamisoian.
Zuek biok koadrila berekoak zarete. Zu A nazkatuta zaude Brekin, ez duelako sekula trago bakar bat ere ordaintzen. Gaur biak bakarrik zaudete tabernan, eta aspaldi hustu dituzue edalontziak. Zuk A ez duzu ordaintzeko asmorik, eta Bk ez du ordaintzeko keinurik egiten.
Zuk A ahalik eta modu erromantikoenean adierazi nahi diozu zure maitasuna Bri. Lagun bati txalupa eskatu, eta ibaira osteratxo bat egitera gonbidatu duzu B. Denbora gutxira, zorabiatzen hasi zarete biok.
Laneko bilera batera zoaz zu A, B nagusiarekin, haren auto haundian. Azkarregi doa B autopistan, eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko.
Puntuari erantzun
Lorik egin al dezu / gau luze honetan
bihar egingo dezu / nahi dezun adina
gogoan al daukazu / lehengo musua
ahaztuta al duzu / lehen kalabaza
BECera etortzea / tokatu da aurten
hamairu mila lagun / denak adi adi
pelikulekin negar / egiten al dezu
hotza ala beroa / daukazu bihotza
argal ikusten zaitut / dotore dotore
bertsolariok fashion / ote zabiltzate
bi mila eta seira / begira jarrita
egutegi berririk / ba al duzu etxean
ba al dakizu altxatzen / erori ta gero
pauso bat atzerantza / indarra hartzeko
zein da amets gaiztorik / ametsgaiztoena
honi erantzun eta / exer zaitez lasai
10eko txikia
Ikaskideak zarete. Eskola-orduan, elkarri papertxoak bidaltzen ari zarete. Zureak, A, maitasun- mezuak dira, eta Brenak bakean uztekoak.
Bi apaiz zarete. Zuk A uste duzu apaizok ere ezkontzeko eskubidea izan behar zenuketela. Bk, ostera, ez du hori begi onez ikusten.
Zu A herriko plazan landatu berri duten arbola txikia zara. B, berriz, hazi arte eutsiko dizun makila.
Aita/ama semea/alaba zarete. Zu A semea/alaba eta B aita/ama. Aurten alargundu da B aita/ama. Gabon gaba da eta familia osoa, seme-alabak eta bilobak sukaldean zaudete afaria hasteko zain. B egongelako sofan dago. Haren bila joan zara A.
Kartzela
Bakarka
Aspaldiko partez, bi begiak busti zaizkizu.
Arratsaldea
Mainontzi
kartzela bateko hormaren bi aldeak zarete. Zu, A, barruko aldeari begira dagoena eta B kanpoko aldeari begira dagoena.
Eraikuntzan egiten duzue lan. Duela minutu batzuk zuen lankide bat aldamiotik amildu eta hantxe hil da. Haren bila etorritako anbulantziak argiak itzali ditu.
Zu A soldadu zaharra zara eta B soldadu gaztea. Lubakian zaudete eta etsaiak hubiltzen ari dira. Gerra galtzear zaudete. Zuk A, etsita ikusten duzu B.
Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren ondoan zaudete aurrez aurre.
Puntutan
Ohiturak eraginda, belodromora joan zarete Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala han zelakoan. Ateak itxita aurkitu dituzue.
Lehen aldiz joan zarete eskiatzera. Egunaren amaieran, teleaulkira igo eta bide erdian zintzilik geratu zarete ez gora ez behera.
Bi neska zarete. Barraketara joan zarete zuen mutil-lagunekin. Han hasi dira bi mutilak indarra neurtzeko tramankulu bati ukabilkadaka elkarrekin lehian. Zuek begira zaudete.
Bi estralurtar zarete. Gizakia aztertzera etorri zineten lurrera. Zuen lanak bukatuta alde egiteko ordua iritsi da baina espazio ontzia ez dabil.
Bakarka
Eskola-mailako futbol-entrenatzailea zara. Negarrez ari den 8 urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara.
Musu emanda agurtzen zaitu beti bikotekideak bakoitza bere lanera joaten zaretenean. Gaur goizean, musu bila hurbildu zarenean, honela esan dizu: "Haserre nago oraindik".
Jendaurrean bizimodu bat daramazu eta ezkutuan beste bat. Ezin duzu luzaroan horrela jarraitu.
Txirrindularia zara. Etapa menditsu batean, luzaroan ihesean gora eta behera ibili ostean, azken aldapan zaude, helmugatik kilometro batera. Atzera begiratu eta tropela ikusi duzu.
Urtebetzea duzu gaur. Eguna aurrera doa, eta oraindik ez zaitu inork zoriondu.
Hil honetan ere estu eta larri ibiliko zara hil-bukaerara iristeko.
Madrilera egin duzu opor-bidaia koadrilan. Hango kaleen bizitasunaz liluratuta, besteengandik bereizi eta galdu egin zara. Taldearen bila zenbiltzala, Auzitegi Nazionaleko eskailerekin egin duzu topo.
Laurogei urte dituzu eta igogailurik ez daukan etxe batean bizi zara, laugarren solairuan. Kalera joateko asmoz atea zabaldu, eta eskailerei begira gelditu zara.
BURUZ BURUKOA
8ko txikian
Maritxu zara A. Zure aitak iturrira bidali zaitu, han freskatzen utzitako ardo txuriaren bila. Iturrira iritsi, eta B, Bartolo aurkitu duzu mozkor-mozkor eginda.
10eko nagusia
Ikuspegi desberdina duzue etorkizunari buruz. Zuretzat B beltza da mundu honen etorkizuna Arentzat zabalik dago geroa.
Hitza
Aulkia
Bakarkakoa
Gau-eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona, neka-neka eginda eta hala ere gogotsu.