HENDAIA
8ko handia
Bikotea zarete. Elkarrekin bizitzen jarri berriak. Gaur, bien gurasoak datoz zuen etxera lehen aldiz eta urduri zaudete.
Lurrikara batek hondamendi handia eragin du Asiako eskualde batean . Zuek biak kalean zaudete, gobernuz kanpoko erakunde baten izenean dirua biltzen. Jendea etorri eta etorri ari zaizue.
Zuek biak lankideak zarete. Lanean erretzea galerazi dizuete. Azken egunotan bezela, lana utzi eta atarian zigarro bana erretzen ari zarete goizeko freskuran.
8ko Txikia
Itsasontzi bateko kapitaina zara zu A. Ozeano erdian dagoen uharte bakarti baten aurretik igarotzean kea ikusi duzu. Hara joan eta B naufragoa aurkitu duzu.
Senar-emazteak zarete. Zu A senarra eta B emaztea. Zuen alaba aktorea da eta gaur haren lehen pelikularen estreinaldira joan zarete. Filma hasi eta minutu gutxira zuen alaba biluzten hasi da pantailan.
Zu A Edurnezuriz maiteminduta zauden ipotxa zara. Pozoindutako sagarra jan ostean, lo dago Edurnezuri basoan eta zu negarrez haren alboan. Halako batean B printzea iritsi da bere zaldi gainean.
Puntutan
Bi bertsolari zarete. Kartzelako lana dela ta, kartzelan zaudete. Bapatean Bri sakelako telefonoa txistuka hasi zaio.
70 urteko bi emakume zarete. Arratsaldero elkartzen zarete kafetegi batean. Kalean zehar pasatzen diren gazteei begira zaudete.
Igerileku batera zoazte biak. Barrura sartu eta denak larru gorritan daudela konturatu zarete
Bakarka
Hego-Amerikako herri batera bidali zaituzte lanera.Han zaudela, bahitu egin zaituzte. Eskuak eta hankak lotuta, gordelekuan zaude. Kanpoan bahitzaileak zutaz hizketan ari dira.
Urte askoren ondoren, ikastolan ikaskide izandakoekin afari bat antolatu duzue. Jendartean hara ta hona zabiltza.
Pertsona gihartsua izan zara urteetan. Behartu egin duzu zure gorputza halako irudia izateko baina urteak badoaz eta giharrak zimeltzen ari zaizkizu.
Lore-denda bat duzu. Gaur ere herriko ezagun baten hiletarako lore-sortak prestatzen ari zara.
16 urte inguruko nerabeen irakaslea zara. Errieta egin diozu gaur ikasle bati eta berak ukabilaz jotzeko keinua egin dizu beste guztien aitzinean.
Pertsona batekin ligatzen ari zara. Halako baten, bera komunera joan da eta aldamenentik papertxo bat pasatu dizute. Hala dio: “kontuz, polizia da”.
Kartzela
Mainontzi
Zu A obrako bateko nagusia zara eta B langilea. Etxe bat eraikitzeko asmotan, lurra kentzen ari zaretela, giza hezurrak aurkitu dituzue. Bk obra gelditu behar zenuketela esan dizu.
MARKINA
8ko handia
Gurasoak zarete. Zuen semearekin ez duzue sekula arazorik izan, baina azkenaldian harekiko harremana nahiko zaila da. Gaur, harengana hurbiltzean, "aita, ama, utzi bakean" esanez ihes egin du eta gelan sartu da.
Zuek anaiak zarete. Zuen amona burua galtzen ari zela sumatu arren, ez zenuten sinistu nahi. Gaur, dutxako telefonotik hizketan ikusi duzue amona.
Itsasontzi bana duzuen bi patroi zarete. Azken egunotan zuen ontziak portuan daude amarratuta. Ontziei begira zaudete.
8ko Txikia
Zu, A herriko festetan barraketara joan zara eta arratsalde osoa daramazu tiropitxoian balinarekin zotza jo nahian. B tiropitxoiko zaindaria, albo batean dago besoak gurutzatuta.
Zu A Bertsozale Elkarteko arduraduna zara eta B Athletic taldeko lehendakaria. Bertso finalak futbol partidarekin bat ez egiteko, partida larunbatera aurreratzeko eskatzera joan zara Bgana.
Haserrealdia izan duen bikotea zarete. Zu A mutila eta B neska. Zuk A etxetik alde egin duzu, ateari danbatekoa emanez eta giltzak ahaztuta. Ordu batzuk geroago atezain automatikoan txirrina jo eta jo ari zara. Halako batean erantzun du B-k.
Puntutan
Hiltegira bidean, kamioi baten kaiolan doazen bi txerri zarete. Bat-batean, kaiolako atea ireki egin da.
Koadrila bereko bi kide zarete. Diskoteka batetik bota zaituztete oso modu txarrean.
Korrikalariak zarete biak. Gaur elkarrekin irten zarete osteratxo bat ematera baina bi ordu daramazue erritmo bizian, biak bestea noiz geratuko zain.
Bakarka
Tanatorioan zaude, zeu zara hildakoa. Atzo goizetik hor egon zara jendearen aurrean. Une honetan hilkutxa ixtera doaz.
Herri txiki batean bizi den etorkina zara. Pasa den astean lapurreta izan da herrian eta auzokide askok zugan jarri dituzte begiak.
Gaur nortasun agiria berritzera joan zara komisaldegira. Pareko horman zure umetako lagunik onenaren argazkia ikusi duzu. Haren atzetik dabiltza.
Urtebete egin duzu etxetik irten barik. Atzo lehen aldiz atera zinen baina gaur etxean zaude, ez duzu berriro irten nahi.
Larunbat arratsaldea da. Kafea hartzen ari zara terraza batean. Arratsalde osoa bikote bati begira pasa duzu. Ez diote elkarri ez begiratu ezta hitz bat bera ere esan.
Adineko pertsona zara. Herriko plazan txorizoa debalde banatzen ari dira eta zu ere han zara.
Aldamenetik hauxe esan du norbaitek “Jubilatu hauek beti debalde dagoen tokira”.
Kartzela
Mainontzi
Txirula eta txakurra lagun, herriz herri zabiltzaten bi punki zarete A eta B. Leku batean aste pare bat igarota, zuk, A, makutoa hartu duzu eta hurrengo herrirantz abiatu zara. Bk esan dizu, utzi egin nahi duela bizimodu hori.
GASTEIZ
8ko handia
Gurpildun aulkian zaudeten bi gazte zarete. Gaur parrandara atera zarete elkarrekin.
Zuek, A eta B, anaia mutil zaharrak zaituztegu, ama alargunarekin bizi zaretenak. Gaur, zuen ama gizon batekin etorri da etxera.
Gauero bezela, telebista aurrean eseri zarete. Ordubete daramazue kanalak aldatu eta aldatu.
8ko Txikia
60 urteko andre-gizonak zarete. A andrea eta B gizona. Igerian ikasteko ikastaro batean eman duzue izena. Aldatu eta prest zaudete uretan sartzeko.
A, zure alabak B mutilaguna ekarri du bazkaltzera. Mahaian esertzeko orduan, B zure betiko tokian eseri da.
Zu A Obaba ikusten ari zara zineman, baina ezin duzu filma jarraitu ondoan palomitak jan eta jan ari den B -k ateratzen duen zarata dela eta.
Puntutan
Gasteizko Legebiltzarrean elkartu zareten bi euli zarete. Burutik burura zabiltzate biok.
Igande goiza da, ohean zaudete, musika lasaia jarri duzue, gosaria ohean bertan jan…egonean zaudete gustura. Halako batean, telefonoa jo eta jo hasi da behin eta berriz.
Autobusean zutik zoazte biak. Gainezka doa autobusa eta oreka eutsi ezinik zoazte. Batean A Bren gainean, bestea B Aren gainean.
Bakarka
10 urteko haurra zara. Goizaldean, lo egin eziñik zaude eta zure gurasoen logelara joan zara. Atea zabaldu eta jolasean aurkitu dituzu. Atea itxi duzu berriz.
Orain 4 urte hil zen zure bikotekidea, eta egun hartan jende asko etorri zen egin zitzaion azken agurrera. Laugarren urteurrenean, zu bakarrik zaude haren oroigarriaren aurrean.
Sendagilea zara. Tratu txarrak jasotzen zituen emakume bat hil zaizu erditzean. Legez, behartuta zaude haurra aitaren esku uztera.
Azkenengoan zure buruari agindu zenion ez zinela berriro maiteminduko, baina pertsona berezi bat ezagutu duzu egunotan.
Taxista zara. Gaueko txanda amaitu duzu. Azken bezeroa utzi eta etxera bidean zoaz.
Negarrez jaitsi da gaur zure umea eskolako autobusetik. Zer duen galdetu diozunean, esan dizu haur batzuek burla egin diotela.
Kartzela
Mainontzi1 Zu A erizaina zara zahar-etxe batean. Gaur, umetan zaindu zintuen emakumea, B, ekarri dute egoitzara.
URRETXU
8ko handia
Zu A udaltzaina zaitugu. Zure goizeroko errondan egiten ari zarela, B aurkitu duzu zabor poltsak zabaltzen eta miatzen.
Zu A enpresa bateko nagusia zara. Urtebetez izan duzu B lanean aproban eta gogor saiatu da. Duela hilabete ezkero, kontratu finkoa egin zenionetik, ez du lehengo grina hura erakusten.
zu A hamalau urteko gazte bat zara. Lehen osaba bat zeneukan, B, Julen izenekoa. Gaur Aren etxera etorri denean, jadanik ez da osaba Julen, izeba Julene da.
8ko Txikia
Andra gizonak zarete. A andrea eta B gizona. Bk ez du egunerokoan otordu bakar bat ere prestatzen. Gaur gonbidatuak dituzue eta Bk afaria berak egingo duela esan dizu A.
Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun zarete. Bidean B inguruan ikusten dituzuen gauza guzti guztien azalpenak emanez doa. Itxuraz, Bk den-dena daki.
Bikote ezkonberria zarete. Ezkontza gauean, arratsaldean gonbidatuek emandako diru gutunak zabaltzen hasi zarete.
Puntuari erantzuna
gordeta al daukazu / maitasun gutunik
tristea da bizitza / maitasun gabe
ba al dakizu izaten / erromantikoa
atzekoak zer dira / lagun edo etsai
bertsokidea gaizki / ikusi ezkero
baina denok zoazte / txartelaren bila
ohetik jaikitzea / hori bai gogorra
gozoenean joka / hasten da txirrina
ordua duzu eta / altxatu gaztea
gizakia da tximu / ilerik gabea
eboluzioaren / ondorio eskasa
zein da gizakiaren / hurrengo pausoa
ausart edo beldurti / zu zer ote zara?
Zer ikaratzen zaitu / gaua iristean
iritsi da garaia / aurre egiteko
munduari begira / jartzen zeranean
batzuetan ederra / bestetan krudela
zein da zuk bihotzean / duzun esperantza
10eko txikian
Zu A prostituta zara. Goizean lana bukatuta, autobusa hartu duzu eta han ikusi duzu B, zure lankide ohia bere ume txikiarekin.
Zu A portuzaina zara eta B itsasoratzeko asmoz dagoen marinela. Enbata datorrela eta, zuk A itsasoratzea debekatu nahi diozu Bri baina B tematua dago.
Zuek A eta B psikologo baten kontsultan zaudete. Zuk A ez diozu iñori ezkutatzen psikologoarengana etortzen zarela. Bk berriz, ez dio oraindik iñori esan.
kartzelako gaia
Zure bikotekidearekin larrutan bukatu berri duzu. Biotako inork ez du ongi pasa
BERA
8ko handia
Zuen biak lagunak zarete. Parkean zaudete zuen haurrekin. Zuhaitz batera igotzen ari dira haurrak. Zuk A haiengana hurbiltzeko keinua egin duzu, Bk lasai uzteko esan dizu.
Lankideak zarete. Elkarrekin lan bat egin behar zenuten baina ez duzue garaiz bukatu eta bezero garrantzitsu bat galdu duzue. Nagusiaren errietaren zai zaudete. Zu A etsita zaude B aldiz lasai dago.
Berako ikastolako gurasoak zarete. Datorren urteko Nafarroa Oinez antolatu behar duzuela eta, lehendabiziko bilera egin duzue. Bk proposatu du antolaketa lana enpresa pribatu baten esku uztea.
8ko Txikia
Zuek biok elkarrekin ligatu duzue diskoteka batean. Gaua batera pasa, eta gosaldu ondoren, egunkaria erostera joan zarete: zuk A GARA egunkaria erosi duzu, Bk ABC.
Lagunak zarete baina aspaldian ez duzue elkar ikusi. Gaur elkartu, eta A, zuk, Bri zer moduz dagoen galdetu diozu. Bk lehor erantzun dizu: gaizki.
A, zure bikote-lagunak, Bk , hiru egun daramatza erre gabe. Umore jasanezina du eta etxean ez da giro. Edozergatik haserretzen da B.
Puntuari erantzuna
zuk bostekoa nori / ukatzen diozu
zer behar da zurekin / lagun izateko
lagun bati eskatu / ahal dioguna
bururatu al zaizu / ihes egiteao
holtza altu dago / egiteko jauzi
pilota horren atzean / gordeleku ona
zer da zuk nagusitan / izan nahi dezuna
umea zinenean / zeneukan ametsa
ez ote da berandu / plan handitarako
nork esan zuen lana / osasuna dela
lantokira joan ta / osasuna galdu
ta zenbat jende bajan / arrazoirik gabe
iraken sartu ziren / bakea jartzera
zenbat hil ote dira / han gerra ostean
amerikarrak dira / munduan nagusi
gaueko ibileran / topera zabiltza
parrandara irten ta / zeu zara zaharrena
beti bukatzen duzu / parrandan bakarrik
10eko txikian
Bikote homosexuala zarete. Orain arte legeak ez zizuen aitortzen ezkontzeko eskubiderik. Orain, aldiz, baduzue aukera: zu A ezkondu eta inguruko guztiekin ospatzeko irrikan zaude. Bk berriz nahiago du orain arte bezala jarraitu.
A, gurasoen baserria hutsik izan duzue aspaldian. Gaur herriko batek esan dizu zuenean baten bat bizi dela. Bertara joan eta B aurkitu duzu.
Bikotea zarete. B amodiozko gutunen lehiaketa batera aurkeztu da eta lehen saria irabazi du. A zuk gutuna irakurri duzu, eta konturatu zara zuri sekula ez dizula horrelakorik esan.
kartzelako gaia
Sukaldeko horman, egutegi bat dago. Maiatzaz geroztik inork ez dio orrialderik kendu.
DONOSTIA
8ko handia
Bikotea zarete. Aspalditik ume bat izan nahian ibili zarete eta azkenean in vitro ernalduta, B haurdun geratu da. Ekografian ikusi duzue hirukiak datozela.
Francoren estatua bat dago zuen auzoan. Zuk A botatzea nahi zenuke, Bk ordea bere horretan utziko luke.
Kargu garrantzitsua duen pertsona zara A. Akordio bat ixten ari zarela, bapatean dei bat jaso duzu mugikorrean, B zure 12 urteko semea da
8ko Txikia
Ezkontzera zoazte. Zu A senargaia zara eta B andregaia. Despedida eguna duzue gaur bakoitzak bere koadrilakoekin. Etxetik ateratzeko prestatzen ari zarete.
Zu A jatetxe bateko zerbitzaria zara eta B mahai batean bakarrik eseri den bezeroa. 3 aldiz esan behar izan diozu menua Bri. Berriz esateko eskatu dizu.
Zu A magoa zara eta B zure laguntzailea. Ikuskizunaren erdian zuk A kutxa batean sartu duzu B eta zerra batekin erdibitu duzu. Kontua da, orain ez duzula asmatzen bi zatiak bat egiten.
Puntuari erantzuna
argal egotearren / osasuna galdu
hezurretan egonda / ispiluan lodi
janariak beldurra / sortzen duenean
loteriak dirua / ekarri ezkero
San Ildefonsokoak / bolak ateratzen
zuretzat gorde ordez / nirekin banatu
saioaren aurretik / ardoa ala ura
nondik jasotzen duzu / inspirazioa
egun txarraren beldur / da bertsolaria
zure autografoa / sinatu mesedez
zure fansak zenbatzen / hasiko bagina
kartelik ba al dago / zu animatzeko
bakardadea zuri / gustatzen al zaizu
lagun txarrekin baino / hobe da bakarrik
bakarrik egotea / ez da beti ona
medikuen esana / aditzen al dezu
elektrokardiograman / panorama txarra
zaindu egin behar da / badaezpada ere
10eko txikian
Zuk A seme bat daukazu, B down sindromea daukana. Gaur Bk maitemindu egin dela esan dizu eta bere bizimodua egin nahi duela.
Ikaratuta dauka zuen auzoa gaizkile batek. Denok ezagutzen duzue. Zuk A auzokideekin talde bat osatu nahi duzu hura egurtzeko. B ez dago ados.
Zuk A lehen familia eta lana zeneuzkan. Orain kalean bizi zara, bakarrik eta eskale. Zure ama B ikusi duzu kalean behera etortzen.
kartzelako gaia
Gaur ere itsasertzean zaude. Esku batean harri mordo bat daukazu eta banaka-banaka botatzen ari zara itsasora.