Euskal Herriko txapelketa 2005 Kanporaketak

LEKUNBERRI

8ko handia
Astean zehar, lan oso neketsuan jarduten zarete biok eta asteburua iristeko desiatzen egoten zarete. Zu A, futbol-partidara ikusteko joateko, B berriz, etxekoekin ateratzeko.

A, B zure fan itsua da eta erotu egin da. Lehenengo aldiz zugana etorri zenean gozo hartu zenuen. Geroztik ez zaitu bakean utzi.

Ezerezean geratu dira duela urte batzuk zeneuzkaten ametsak. Zuk A zeure buruari botatzen diozu horren errua. Bk ostera besteen errua izan dela uste du.

8ko Txikia
Goizeko 7ak dira, eta parranda egin ostean, taxi-geltokian egin duzue topo. Dagoen taxi bakarrean sartu zarete biok eta handik gutxira Bk burua zure magalean jarri du, A.

Zu A, bakarrik bizi zara etxean eta gaur aspaldiko partez, etxea garbitzea erabaki duzu. Mister Proper pote bat erosi eta tapoia zabaldu orduko B gizon burusoila azaldu zaizu.

Zu A, Aralarren ibili zara perretxikoak biltzen. Etxera bidean, B guardia zibilak gelditu zaitu. Perretxikoak gaizki moztu dituzula ta, denak kendu eta izuna jarri nahi dizu.

Puntuari erantzuna
"Zenbat buru puztuta / haize hutsarekin
Zerbait direlakoan /astoaren putza
Arroa umiltzeko / zein de errezeta"

"Hil kanpaiak entzuten / dira bazterretan
Zer da zure gogoa / iluntzen duena
Poza ez al daukagu / nahikoa garesti"

"sexua ona omen da / osasunerako
lehen txarra genuena / orain dugu ona
aiton amonek ere / egiten al dute"

"soinean daramagu / jantzi dotorea
ze markatakoa da / zure mozorroa
zenbat gastatu dezu / gaurkoan jazteko"

"haserretzen bazara / kontuz inguruan
zerk amorratzen zaitu / zuk gehien gehiena
Barealdia dator / ekaitzan ondoren"

"Kotxean etorri ta / ezin aparkatu
bizikletan ibiltzen / hasi beharko dugu
ingurumena galtzen / ezin dugu utzi"

10eko txikian
Gurasoak zarete. Biok oso gaztetan utzi zenituzten ikasketak eta gaur alaba etorri zaizue esanez ez duela ikasten jarraitu nahi.

Zu, A, politikaria zara eta beti izan duzu ondoan B laguntzailea, gauzak zein ondo egiten zenituen esanez. Zure alderdiak galdu egin ditu gaurko hauteskundeak. B laguntzaileak, lausenguka jarraitzen du hala ere.

Zuri A, B 13 urteko anaia/arreba etorri zaizu gaur logelara, ikastolan sexu heziketa izan dutela eta han emandako preserbatibo batzuk oparitu dizkizu.

kartzelako gaia
Autobus geltokira iritxi zara. Irtetekoa den lehen autobusean sartu eta atzeko eserlekuan eseri zara. Autobusa badoa eta kristaletik begira zaude.

ZORNOTZA
8ko handia
Zuk A, goizaldean kotxean zoazela, auto istripu bat ikusi duzu. B dago, auto barruan, zauritua. Hurbildu zarenean mesedez eskatu dizu larrialdietara ez deitzeko edanda dagoela eta.

Ama-semeak zarete. Zu A ama eta B semea. Orain arte senide zaharragoen arropak erabili izan ditu Bk. Gaur esan dizu ez dituela gehiago jantziko, berriak nahi dituela.

Zu A, enpresarien kongresu bateko arduraduna zara. Zure lan taldekoei begira ari zarela, ikusi duzu B azafataren aurpegiak ez daukala behar lukeen irribarrea.

8ko Txikia
Bikotekideak zarete. Goxo-goxo zaudetela, Bk joko berri bat proposatu dizu gaur: ohean lotuko zaitu.

Zuk A etxeko komuna berritzeko eskatu zenion B lagunari. Esandakoaren bikoitza kobratu nahi dizu.

Zuk A kontzertu bat emateko kontratatu zenuen B musikaria. Hasteko ordua da eta lau entzule baino ez dira agertu. Bk trasteak hartu eta etxera itzuli nahi du.

Puntuari erantzuna
"Erretiroa duzu / oraindik aparte
Pentsiorik denontzat / izango ote da
pobre jaiotzen dena / pobrea betiko"

"ohera joan eta / ezin lorik hartu
zuri amets gaiztotan / nor azaltzen zaizu
ondo lo egitea / ze gauza ederra"

"hipotekaren menpe / hamaika bikote
biek lan eginda ere / ez dute nahikoa
bankuari lotuta / eternitatean"

"izkutuan hainbeste / emazte negarrez
salaketa ugari / konponbide gutxi
zuk zer sentitzen duzu / horiek jakinda"

"presaka bizi gara / batetik bestera
tarterik ba al dezu / atsedenerako
ordulari guztiak / ahutsiko balira"

"gogoan al daukazu / irakasle hura
eskolan zein ikasgai / zenuen gustoko
eskolako lagunak / gaur al dira lagun"

10eko txikian
Zuen lagun min batek urteak daramatza erabat ezinduta eta hiltzen laguntzeko eskatu dizue. Zu A ez zaude prest laguntzeko; B ostera bai.

Zuk A, jende berria ezagutzen duzunean, apurka apurka azaltzen duzu zure izaera, B ostera, hasieratik azaltzen da den modukoa.

Zu A ezkondua zara eta B zure ezkutuko maitalea. Zuk A, sexua besterik ez duzu nahi harreman horretatik. Bk ostera, maitasuna ere nahi duela esan dizu.

kartzelako gaia
Duela 30 urte abandonatu zenuen zure umea. Bila aritu ostean, gaur jakin duzu non bizi den. Bere etxeko atarian zaude.


IDIAZABAL

8ko handia
Herriaren irteeran poliziaren kontrola dagoela jakin duzue. Bk beste bide batetik joatea proposatu dizu zuri A, baina zuk ez duzu betiko bidea aldatu nahi.

Eskola bereko bi irakasle zarete. Lana amaitutakoan kafetegian egin duzue topo. Zu, A, etsita zaude zure 15 urteko ikasleeekin. Bk pozik egiten du lan hiru urteko haurrekin.

Gasolindegian zaudete biok, Zu A motoari gasolina botatzen ari zara, B berriz bizikletari gurpilak puzten.

8ko Txikia
Senar emazteak zarete. Zu A senarra eta B emaztea. Zuon bankuko libretan, jatetxe garesti batean egindako ordainketa azaldu da. Zu A behintzat ez zinen han egon.

Elkarrekin parrandan dabiltzan bi lagun zarete. B piropoka hasten da ondotik norbait pasatzen den bakoitzean. Zu A, non sartu ez dakizula zaude.

Santiago bidea egiten ari diren bi erromes zarete. Aterpetxetan pasatzen dituzue gauak. Zuk A, badaramatzazu 5 gau, lo egin ezinik Bren zurrungak direla ta.

Puntuari erantzuna
"Irratia entzuten / etxera bidean
irratiko tertulia / berotzen ari da
betiko kontuekin / bueltaka dabiltza"

"barra baten ertzean / lehenego tragoa
azkenengo tragoak / kalte egin dizu
mozkorra zaude eta / burua galduta"

"naturaren indarra / azaltzen denean
lurrikara , haizea / euria , ekaitza
erronka jotzen digu / naturak aldika"

"egunero lanera / diruaren truke
dirua gorroto ta / aldiz, dirua nahi
aberats izatea / ote helburua"

"zure hilobirako / esaldia bota
hiltzen zaren unean / zer gertatuko da
denek esango dute / jatorra zinela"

"gurasoen etxea / epela , goxoa
seme alabak etxetik / ez doazenean
bakarrik bizitzea / ere ez da txarra"

10eko txikian
Ama alabak zarete. Denboraldi luzea darama B amak estetika operazioa egin nahi duela esanez. Gaur, ispilu aurrean aurkitu duzu bere buruari begira.

Aita semeak zarete. A semea eta B aita. Gaur B aitak etxea utzi eta gizonezko batekin bizitzera doala esan dizu.

Zuek biok duela urtebete ezkondu zineten, Bren paperak legeztatzeko. Zu A, orain zerbait sentitzen hasi zara.

kartzelako gaia
Kalean zindoazela ume batzuk jolasean ikusi dituzu, elkarri tiroka ari balira bezala eskuarekin itxura egiten.


UZTARITZE

8ko handia
Zu A polizia zara. Komisaldegian atxilotuta daukazu B emakumea, senarrari 2 labankada eman dizkiolako. Martxan jarri duzu grabagailua A, Bri deklarazioa hartzeko.

Zu A enkargatu izendatu zintuzten duela egun batzuk lantokian. Nagusiaren lehen agindua, 20 urtez lankide izandakoa B, botatzea izan da.

Elkarrekin bizitzen hasi zareten bikotea zarete. Gaur jaso duzue lehendabiziko telefono faktura. Zu A, konturatu zara fakturaren zati haundiena, Bk bere amari egindako deietan joan dela.

8ko Txikia
Zuek biok gaur ezkondu zarete. Ezkontza gauaren erdian, B lanera joateko prestatzen hasi da, okina baita.

Zuri A, etxean ingleseko ikastaro bat saldu zizun Bk. Hiru hilabetean inglesez mintzatuko zinela agindu zizun.Kontua ez da Bk agindu bezela atera.

Zu A gimnasioko irakaslea zara eta B zure ikaslea den mutikoa da. Klasea amaituta, B ikusi duzu nesken dutxen gaineko zulo batetik begira.

Puntuari erantzuna
"zure haurtzaroari / erreparatuta
ume hark ikusiko / balu gaur zarena
nola ailegatuko / zara zahartzarora"

"amak prestatzen duen / bazkari goxoa
nola moldatzen zara / lapiko artean
zein duzu zure saltsa / horren sekretua"

"txori batek esan dit / polta zarela
zenbat denbora behar / duzu ispiluan
gorputzeko zein atal / ez zaizu gustatzen"

"amodioak atea / jotzen duenean
ezin gaitezke bizi / maitasunik gabe
aukera asko baina / neurrikoak gutxi"

"autoa hartzen dugu / edozertarako
autoa ta alkohola / zelako koptela
putz egitea ere / tokatu ezkero"

"aurreratzen al duzu / dirurik batere
nekez irabazi ta / kolpetik xahutu
zertan gastatzen dugun / esango al didazu"

10eko txikian
Bi anaia zarete. Gurasoen herentzia tarteko, urtetan ez diozue elkarri hitzik egin. Gaur, edateari uzteko talde batean egin duzue topo.

Zu A, 8 urteko umea zara. Parkean loreak biltzen ari ziñela, pertsona heldu bat, B, negarrez ikusi duzu banku batean. Berarengana hurbildu zara.

Zuek koadrila bereko bi lagun zarete. Zuk A, bikote harreman ugari izan dituzun arren, ezin duzu lehendabiziko hura ahantzi. Bk ostera, berea nor izan zen ere ez du gogoan.

kartzelako gaia
Arrunt etsita egon zara aspaldian. Azkenean, iritxi da espero zenuen gutun hori.


ARRASATE

8ko handia
Zu A baserritarra zara eta B nekazaritza saileko teknikaria. Gaur Bk, dirulaguntza eskaini dizu behiak kentzearen truke.

Zuk A, gaur zure semea/alaba B, harrapatu duzu bere bikotekidea ez den beste batekin, parke galdu batean, muxuka.

Bi ertzain zarete. Zu A hasiberria ta B beteranoa. Zuen txanda bukatzear dagoela, lapurreta baten lekuko izan zarete. Zuk A lapurraren atzetik joan nahi duzu. Bk ordea, esan dizi txanda bukatu duzuela.

8ko Txikia
Aita/ama, seme/alabak zarete. A semea/alaba eta B aita/ama. Igande gaua da eta biak hor zabiltzate matematikako problemak edo buruketak ebatzi ezinda.

Hiri bateko bi uso lodi zarete. Zuk A basoa eta mendiak ezagutu nahi dituzu eta hegoak astindu dituzu harantz abiatzeko. Begira daukazu B.

Bikotekideak zarete. Iaz Bri ahaztu egin zitzaion A, zure urtebetetze eguna eta ez zizun ezer oparitu. Aurten, bezperan etorri zaizu ze opari nahi duzun galdezka.

Puntuari erantzuna
"irabaztean pozik / galtzean negarra
galtzen ere ikasi / egin behar omen du
probatua al zara / porrotaren mina"

"ehunka begi dituzu / begira begira
belauneko dardara / ezin kontrolatu
kontu erori barik / tabladutik behera"

"zein uniforme mota / duzu zuk atsegin
militarren berdea / ez da hain zatarra
desfile militarra / gure kaleetan"

"pobrearen herrian / lapurra nagusi
lapur handiak aske / txikiak lotuta
jateko ez daukanak / zer egin dezake"

"atzo gazte, gaur gazte / eta bihar gazte
adinaren ajeak / iritsiko dira
ia ohartu gabe / urteak gainean"

"ona ala gaiztoa / zu zer ote zara
hamaika gaiztakeri / egina zara zu
gaizkileak galtzen du / onak irabazi

10eko txikian
Enpresa bereko bi langile zarete. Zuk A goi kargu batetik lanpostu apalago batera aldatzea erabaki duzu. Bk berriz, kosta ala kosta, gora egin nahi du.

Zuk A, zure erlijioa dela ta, burua estaltzen zapi bat daramazu. B zure ikaskideak, galdetu dizu zapia zergatik ez duzun kentzen.

Zuk A 20 urte daramatzazu preso eta datorren astean irtengo zara. Espetxean jasoko duzun azken bisitara B emaztea sartu da.

kartzelako gaia
Errezeloak zenituela eta etxean kamara ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara.