Jaialdi bat antolatzerako garaian, egitura aldetik eta ariketa aldetik, kontuan izan beharreko zenbait gauza, zenbait pista.
* Bertsolari baten lehen lana (agurraz gain) ezin du bakarka izan
* Ez da egokia, bi bakarkako (hiru bertsotarako) ariketa segida izatea.
* Bertsolariak, modu orekatuan altxatuko da mikrora. Ezin dute denbora luzez, exerita kantatu gabe egon
* Ez da komeni, bertsolari batek, mota beretxuko bertsoaldi bat baino gehiago jarraian egitea. Ezer jarraian egitekotan, ofizio edo bakarkakotik taldekako ariketa batera izatea izango litzake. Ofizioka edo bakarka aritu bada, hurrengo ariketa ofizioa edo bakarkakoa ez du izan behar.
* Bertsolariak, saioa bukatzea komeni dela iradokitzen badu, ia beti, kasu egin behar zaio.
* Denbora kudeatzen jakin behar da. Gutxi gora behera, hauxe da saio bakoitzak eskatzen duen denbora.
2-4 bertsolari = 0:30 eta 1:00 artean
4-6 bertsolari = 1:00 eta 1:30 artean
6-8 bertsolari = 1:30 eta 2:00 artean
Aholku batzuk besterik ez dira. Oinarrizkoak izanda ere, saio motak baldintzatuko du dena. Ezberdina delako udako plaza bat, entzuleak ordaindu behar duen saio bat, txapelketa garaiko saio bat... eguerdian, arratsaldean, gauean... ostirala edo larunbata...