www.Bertsoa.com

Bertsoa.com web guneak blog honi egindako aipamena. mila esker.

Gaijartzailearen txokoa sortu du Unai Elizasuk
22/02/2008

http://www.gaijartzailea.com/ Unai Elizasu gaijartzaileak interneten sortu duen gunea da, gaijartze ofizioari buruzko informazio asko eta interesgarria ematen duen txokia. Unai Elizasuren esanetan, zerbitzu bokazioz sortu da proiektua gaijartzen egiten den lana eta esperientzia bildu eta jendearen eskura jartzeko. Elizasuren hitzetan, jende askok deitzen du galdezka "...,eta zenbat gai behar dira saio batean, eta nola antolatuta..."
http://www.bertsoa.com/adm/datos/www.gaijartzailea.com proposamen batzuk ematen ditu: lau bertsolariko saioa nola egiturako modu orekatuan, sei bertsolarikoa nola... Eta plazatako adibideak ere ematen ditu. Proposamenak dira, ikuspegi pertsonaletik eginak batzutan eta gaijartzaile taldeetan erabakiak bestetan, txapelketetako gaiak kasu.

300 gai, bertso eskoletan erabiltzeko
http://www.gaijartzailea.com/ guneak plazako saio eta txapelketako gai asko biltzen ditu, plazan eman ziren bezala jasota. Horiez gain, han eta hemen erabilitako
300 gai jarri ditu Elizasuk, neurria zehaztu gabe, eta batez ere Bertso-eskolei begira zerbitzu gisa planteatuta.

Pertsonala eta ekarpenei irekita
http://www.gaijartzailea.com/ bere txoko pertsonal gisa planteatu du Unai Elizasuk, baina, era berean beste gaijartzaileen eta jendeari irekia izango da. Elizasu bere plazaz plazako gaiak jarriko ditu webgunean (adibidez gaurko Gasteizko Bertso Tranpetako gaiak biharko egongo dira) eta nahi luke jendearen ekarpenak ere bildu argitaratzea. Saioei buruzko balorazioak egiten ditu (gai-jartzaile ikuspegitik) eta gogoetarako tartea ere jarri du inkesta eta beste formulen bidez.