Nafarroako txapelketa 2008 Kanporaketak

LEITZA. 2008/02/08

8ko HANDIA
Ihauterietan eskean atera zarete artero bezala. Urtetik urtera baserri gutxiagok irekitzen du bere atea.

Zuen herriaren ekonomian hobekuntza nabermena ekarriko omen duen merkatal zentru bat egin nahi dute.

Lantegi bateko langileak zarete. Gaur jarri dute atzerrira lanera joateko zerrenda.

8ko TTIKIA
Hitzaldi bat antolatu da eta aretoan zek biek zaudete bakarrik. Zu 2___________ antolatzailea eta 3__________ hizlaria.

Ardo ekoizleak zarete. Aditu duzue alkoholik gabeko ardoa egin dutela Errioxan. Zu 6_____________ alde zaude, 1__________ kontra.

Zuk 4___________kotxearekin kolpea izan eta haserre bizian atera zara. Beste kotxetik 5___________ atera da, gazte denborako zure “maitasun platonikoa”.

PUNTUAK
1 aeróbic, pilates / edo ta taitxia
Kirolik egin ahal da / ohean etzanda?

2 Igandetan futbola / edo ta pilota
Nola aprobetxatu / denbora librea

3 Zerk eragiten dizu / Zuri irrifarra
Noiz ixuri zenuen / Zuk azken malkoa

4 Hirian bizi eta / Herrira bisita
Bizitza modernora / makina bat traba

5 Bakailo tortila ta / Ondoren txuleta
Kotxean igotzeko / nolako ikara

6 garrantzi handia du / itxurak gaur egun
Estetika ebakuntza / Gero ta gehiago

KARTZELA
Zure buruaz beste egiten saiatu eta ospitalean zaude. Erizainak bihar gosaltzeko zer nahi duzun galdetu dizu.



ITUREN. 2008/02/09

8ko HANDIA
Urtetan baserri batean bizi izan zarete. Orain nagusiak saldu nahi duela eta, handik alde egin beharrean zaudete.

Lehengusuak zarete, gazteak. Haurtzaroko oroitzapenak gogratzen hasi zarete

Bi gazte zarete. Hiri barrenean kotxe karrerak egiten dituzue. Oraintxe hasiko duzue beste bat.

8ko TTIKIA
Zu 2_____________ Eroskin lapurtzen harrapatu zaitu 3___________ seguratak.

Zuk 6____________ euskal dantzak erakusten dituzu. 1__________-k diskotekako dantzak. Zure klasea hutsik dago, 1____________-ena gainezka.

Zu 4_________ ecologista militantea zara. 5 __________lige berriak etxera gonbidatu zaitu afaltzera. Etxea, disekaturiko mota guzietako animali buruekin apaindua du.

PUNTUAK
1 Nork esnatzen zaitu zu / Goizero goizero
Iratzargailuak jo / Ta berriz lotara

2 Pelikula zineman / Edo ta etxean
Bikoteakin hobe / azkengo iladan

3 Semeak agintzen du / gurasoek aina
Debekatuko omen / da zaplastekoa

4 Batzuk gosea eta / besteek soberan.
Pobrezia mundutik / desagertuz gero.

5 Gauza ederra dugu / Ikasle bizitza
Azterketa garaian / Urduritasuna

6 Bost ezkontzetarako / dut gonbidapena
Erabili beharko / arropa berbera

KARTZELA
Ejekutibo ospetsua izan zara, baina bizitzak kale gorrira eraman zaitu.