Nafarroako txapelketa 2008 final aurreak

TXANTREA. 2008/02/16

8ko Handia
Txantreako auzokideak zarete, Iruñako langile auzokoak.

Zuen semearen telefonoan bideo bat aurkitu duzue. Bertan bertze gazte bat nola jipoitzen duten ikusten da.

Zuen beheko pisuan 20 etorkin bizi dira batera.

8ko Ttikia
Pisukideak zarete. 2_________ren bikotekidea beti pisuan dago, ia-ia bertan bizi da.

Aspaldiko partez, Institutuko afaria izan duzue. Zuri 6____________, 1___________ mahai azpitik xirrika, eskua sartzen hasi zaizu.

Zuk 4___________ zure aurrezki guztiak boltsan, burtsan dituzu. 5__________k poltsan, logelako poltsan.

Puntuak
1. Etxe askotan pizza / Dago afaltzeko
McDonaldsen kultura / Ari zaigu sartzen

2. Berogailua pizten / Dugu egunero
Neguan kamixeta / Hutsean gabiltza

3. Itoiz lehertu ezkero / Larrialdi plana
Nafarroako ura / Expo berrirako

4. Obrarik gabe ez da / Herririk ikusten
Atzo egindakorik / Gaur ez du balio

5. Gripeantzat onena / Omen da txertoa
Esnea koñakakin / Aukera hobea

6. Bizi maila igo da / Baina soldata ez
Euriborra daukagu / Goraino igota

10ko Ttikia
Zuei gaur erran dizuete “maite zaitut” lehendabiziko aldiz. Zuri 1__________ duela 10 urtetik duzun bikotekideak. 4_____________ri bart gauean ezagututakoak.

Gaztetxea lortzeko lan egin zenuten biok. Zuk 2_____________gaztetxearen inguruan lanean segitzen duzu. 5______________ politikaria da.

Jubilatuak zarete. Zuk 3____________ oraindik lan-negozio batzuk egiten dituzu tarteka. 6__________ ederki dago gaurko lasaitasunarekin.

Kartzela
Picassoren “Gernika” koadroa begira aurkitu duzu iloba irrika


BERA. 2008/03/01

8ko Handia
Zuek biak lagun minak zineten. Zuen haurren ika-mikak direla eta, zuen harremana hoztu egin da.

Gazte zinetela bizi itxaropena luzatzea aukera bezala ikusten zenuten. Orain zahartuta mehatxu bezala ikusten duzue.

Bi emakume zarete. Herrian fontaneria eta elektrizitate ikastaroa antolatu dute eta bertan ezagutu duzue elkar.

8ko Ttikia
Pisukideak zarete. Zu 2___________ dutxan sartu eta bertan zaudela ur beroa bukatu zaizu. 3___________ ontziak garbitzen ari da berriro.

Kuadrila bereak zarete. Goizaldeko 4ak dira eta ostatuan zaudete besta egiten. 1___________-k Huescara basurde ehizara doala erran dizu.

Ama semeak zarete. Zuk 4____________ asteburuak gaupasaz gaupasa pasatzen dituzu. Gaur ez ateratzea erabaki duzu eta 5___________, zure amak, asteburuetan zure logela alokatzen duela enteratu zara.

Puntuak
1. Lana bukatu orduko / Eguna badoa
Bizirik irauteko / Egin behar lana

2. Hauteskunde garaia / Ze aspergarria
Politikari aunitz / Ta gezur gehiago

3. Bera de Bidasoa / Edo soilik Bera
Tabakoa ta alkohola / Bentetan ugari

4. Izokina saltoka / Errekan barrena
Arrantzatu ezkero / Nolako isuna

5. Udaberria aurten / Aurreratu zaigu
Odola bor-bor eta / Burua nahasita

6. Ehun da hogeita bata / Errepide txarra
Berritu eta gero / Akabo problema

10ko Ttikia
Ahizpak zarete. Ikasketak egiten ari zarete eta pisu berean zaudete bizitzen. 3_________ konturatu zara 6___________ aunitz argaltzen ari dela.

Zuri 2__________ bikotekidearekin ezkondu gabe bizitzera joan zinenetik 5________aitatxik ez dizu solasten. Gaur famili bazkaria dela eta, mahai berean eseri zarete, ordutik lehen aldiz.

1____________haurra zara. Funtzioa bukatu eta negarrez ikusi duzu 4_____________ pailazoa.

Kartzela
Zuen haurrak familiaren marrazkia egin du eta zu ez zara agertzen.