Zalla, 2008-05-23

Zine antzokia. Jaialdia. 20:00
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Sebastian Lizaso
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Zallako zine areto handi eta ederrean izan da saioa. Aurtengoa hirugarrena zen. 80 entzule inguru, bertsoa entzuteko gogoz; edo akaso, euskarazko emanaldi bat bizitzeko gogoz. Ondo pasa dutela iruditzen zait, saioa ere horretara bideratua nuen. Bertsoen bidez entretenimendu bat eskaini, sakoneko gairik apenas eta dibertimendu eta adar jotzerako egokiagoak.

1. Agurrak
2. Denak
Grabea da gaurko bost gipuzkoar etorri gara, bizkaitarrak entretenitzea! Beraz, bizkaitar hauei gustatuko zaien hori esaten hasiko gara, entretenituko ditugu. (Oholtza gainean geundenok Gipuzkoarrak ginelako ipini dut eta hasieratik arin hasi nahi nuen, ez gai serioetatik, jendea ondo pasatzen hastea zen helburua)

3. Aitor Jon
Diska asko saldutako bi kantari zarete, punta puntako bi kantari. Euskal Herrian ezagunak izanda ere, Espainia mailan zarete oso ezagunak. Larunbata da eta orain Eurobisio ikusten ari zarete. Eta hor dago hori. (Saioaren urrengo egunean Eurobisio da eta bertan parte hartuko du Txiki txiki kantatuko duen Freaki bat)

4. Lizaso Maialen
Biak bizitza ikusteko modu ezberdina duzue. Maialenek, aurretik datorkion guztiak motibatzen du, etorkizunari gogoz begiratzen dio. Xebastianek berriz, ez. Ez dio bate motibatzen datorrenak.


5. Aitor
Telefonoa hartu eta datorren astean Himalayara doazen lagunei deitu diezu. Gaur deitu diezu, Himalayan gertatutako berriak bultzatuta. (gaurko egunez hil da Iñaki Otxoa de Olza mendizalea Annapurna mendian. Hasiera batean beste gai bat nuen, baina notizia hori gaitzat jartzea erabaki dut) (*gai honi emandako formulazioaren zergatia behean aipatuko dut)

6. Denak (Jonek atzekoei)
Kanpoan daude atzekoak Jon, ez dute gogo handirik bertsoak entzuteko… eta atzeko hauei, barruan izango duten hori erakargarri bihurtu behar diezu. Gustora senti daitezen… ta bakoitzak, gauza ezberdinak ditu erakargarri, ba bakoitzari zer egingo zaion erakargarri…

7. Maialen Aitor
Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu da. Arzak eta Berasategi sukaldariak… ohartu zarete, horrenbesteko modernitatean ari zaretela eta ahaztu egin zaizue oinarrizko sukaldaritzaz.. (Zallako web gunean, ikastaro hori ematen zenaren berria ikusi eta gairako aitzaki bihurtu det)

8. Jon Lizaso
Gaur goizerako zita egin duzue biok. 10:30etan Lizasoren etxean. Jon gerturatu da, kotxetik irten eta Lizaso zuen zai. Gerturatu, bosteko eman (oholtzan bostekoa ematea eskatu diet eta orduan esan det), Lizaso Zapatero eta Jon Ibarretxe zarete. Zertaz hitz egin duzue une horretan, ez dakit politikaz den edo ez baina kuriosidadea dut une hortan zertaz aritu zareten.

9. Denak
Begiratu aurrean dugun panorama. Neskak eta mutilak banatuta daude. ez daude nahastuta. Arazo zaharra da hau baina. Mikro batetik esan banatuta egotearen alde onak, eta beste mikrotik banatuta egotearen alda txarra. (Gai hau bertan sortu dut, aurrean nuen egoeraz jabetu eta bertsotarako ekarri, jendearekin sartzeko bidea ematen zuen eta gertutasuna)

10. Maialen Jon
Orain bi aste, bertan pelikula bat eman dute. Mortadelo y filemon, mision salvar la tierra!! Bueno, euskarara itzultzeko lana zuena da eta zuek esan zer egin beharko ote den lurra salbatzeko

11. Aitor Lizaso
Mendi bizikleta karrera aurreko 17an Zallan. Kontua da, azkena iristen zenak bazuela sari bat. Bueno ba zuek biak ari zarete sari horretarako borrokan, oraindik ez zarete iritsi baina... (Zallako web gunetik ateratako berri bat, gai moldatua. Herrira gerturatzeko modu bat da hau)

12. denak
Puntutan librean

13. agurrak

* Aitor Mendiluzeri jarritako gairi emandako formulazioaren zergatia: Alde batetik, egun hortan gertatutako berria zen eta iruditzen zitzaidan sartu beharrekoa zela, aktualitateari kantatzen zaiola baita bertsoaren ezaugarri bat. Hala ere, Iñaki mendizale akaso ez zen oso ezaguna denontzako, ez da oso gertukoa. Beraz, notizia aitzaki hartuta beste gai bat ekarri dut. Lagunak himalayara doaz eta haiekin hitz egin duzu notizi hau jakin duzun unean. Beraz, Iñakiren berri asko jakin gabe ere, neurri batean gaia hor dago presente. Eta bestetik, susmoa nuen, ondorengo saioetako gai-jartzaileak bere hortan jarriko zutela berria gai bezela. Beraz, nahiago nuen buelta erdi bat eman (aurretik aipatutako motiboak tarteko) eta beste modu batera planteatu. bertsolariarentzako erosoagoa, ez duelako zertan mendizale horri zertan kantatu. Notizia hori aitzakia bat bilakatu da, lagunei dei bat egiteko.