Donostia, 2008-05-31

Kostituzio plaza. 12:00
Bertsolariak: Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Jokin Uranga, Iratxe Ibarra, Xabi Paya eta Oihane Perea
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Saioa 12:00etan hasi behar zuen baina atzerapenak tarteko, 13:50ak arte ez ginen hasi. Berandutzearen ondorioz, Xabi Payak joan egin behar izan zuen eta ez zen saioan geratu.
Ordu eta erdiko saioa eraman arren, azkenean 30 minutuko zerbait egin behar izan nuen. Eta gai gehienak bertan asmatu nituen. Zain egondako denbora horretan, giro onean eta poteoan pasa genuenez, ba saioa "festiboa" egitea tokatzen zen.

1. agurrak
2. denak
Gaurko hitz klabea gelditu da eta lehen bertsoan esan behar didazue bizitzako zein uneetan gelditu behar den; eta bigarren bertsoan, zein unetan aurrera segi.
3. Uxue eta Andoni
Kostituzio plazan bazeuden bi etxe salgai. Bakoitza etxe bat zen eta bere burua saltzen ahalegindu behar ziren
4. Iratxe eta Oihane, eta JOkin
Bi hauek arazoak dituzte bertsoak osatzeko, gelditu egiten dira ezin iritsita errimara... horretarako dago Jokin, zuen ezinari erantzuteko.
5. denak
Puntutan librean, eta ariketa berezi bezela "Y grekoa" esan gabe kantatzeko eskatu nien baina oso errexa zenez, I letrarik gabe kantatzeko eskatu nien.
6. agurrak

Ezin esan ez saio ona ez txarra irten zenik. Behintzat ondo pasa genuen oholtzara igo aurreko eta ondorengo tartea (gaitzerdi!!). Baina, gai-jartzailearentzat, nahikoa egoera frustrantea izan zen. Etxean lan bat egin, ordu batzuk eman saioari bueltak ematen, gaiak sortzen eta gero, antolakuntzak antolakuntza (eta horrelakoak gure herrian pasatzen dira), ba lan hori ezin irakutsi. Sentsazio txarrarekin geratzen da bat halakoetan.
Badira ahazteko moduko saioak, eta oholtza gainekoa behintzat ahaztekoa izan da.
Saioa bukatzean, bertsolari batek esan zidan gai horiek beste saio baterako gordetzea baina... ezin da. Kontua da, gaiak egun, une, plaza, aitzaki eta bertsolari horientzat zegoela prestatua..

hauxe da erabili den oreka eta egitura taula