Jaialdi denek dute hiru bertsolari edo gehiagoko ariketaren bat.
Ariketa hauek oso interesgarriak dira, bertsoaldi batean bertsolari askoren parte hartzea ziurtatzen delako.
Hala ere, nire ustez, ariketa mota honek gai jakin bat behar du.
Bertsolariari planteatu beharreko norberetik edo paper beretik kantatzea litzake egokiena.
Sarri horrelako gaiak jartzen dira taldekako bertsoaldietan:
a) amona da, b) semea, c) semearen bikotea eta d) txakurra. Oporretara zoazte eta orain sartu zarete kotxe txikian.
Mota honetako gaiak, denei paper desberdina jartzean, entzulean eragina izan arren, umore errezeko planteamendua da baina bertsotarako ez da egokia. Bertsolariak, ordenik gabe kantatuko dutelako, nori-zer erantzun ezin jakinda. Bertsoaldi aldrebesak sortzen dira horrelakoetan. Jendeak ondo pasatzen du aldrebeskeri horretan, bertsolariak askotan ere ondo pasatzen du, baina ez dira saio onik ateratzen.
Aipamen honekin ez dut esan nahi, horrelako gai-ariketarik ez denik jarri behar, baina zein saio mota ateratzeko harriskuaz jabetzea garrantzitsua da.
Modu bereko beste gai bat: Zu a) Jennifer Lopez, b) Pamela Anderson, c) Sharon Stone, eta d) Demi Moore zarete, gizon baten ametsean topatu zarete denak.
Oso umorezkoa izanik ere, elkarri erantzuteko ariketa zaila da. a) "pio" badio, b) "arre" esan dezake eta c)k ez daki edo "piori" edo "arreri" erantzun/segi
Gai mota beretxua: a) zapatero, b) rajoy, c) llamazares eta d) Ibarretxe. Mitin batera bidean, errepideko gasolindegiko kafetegian egin duzue topo.
Gaia da irrigarria, eta hori ez du izan behar gai-jartzailearen helburua. Gai-jartzaileak irrigarria den gai bat jarri behar badu, bertsotan irri gehiago lortu litekeenaren ustearekin jarri behar du, bestela hobe gai hori jarri ez.
Taldekako ariketak direnean, eta nire iritziz, gai berearen aurrean jarri behar dira bertsolariak, beraiek aukeratu dezatela zein paper hartu, edo denei paper/pertsonaia bera eman. Gaiaren oinarria, pertsona izan beharrean gaia bera izan dadila.
Nik aukeran, horrelako gaiak nahi ditut:
* Polikariak laguntzaileak zarete, oraintxe prestatu behar dituzue mitinerako esaldiak.
* Uda iritsi da eta denak oporretara doaz... baina zuek ez!
* Futbol zelai bateko armailetan zaudete, gaur ere galtzen ari da erreala.
Hiru gaiotan, bakoitzak nahi duen hori esateko aukera ematen du, bertsolari lagunak dioena baldintzatu gabe. Bakoitzak berea, baina aukera du lagunak esandakoa zuzendu, buelta eman... edo ez.
Aurreko gai mota horretan, bertsolari bat bestearekin sartzeko bidea ematen du, eta desordena handiegia izan liteke.
Beraz, desordena bilatu nahi bada saio batean, ariketa mota hau egokia da horretarako.