Zein da zuen...

iritzia?

Gai askotan jartzen den bukaerako "koletilla" da hau.
Nire ustez, halakoak ez dira jarri behar. Ni behintzat, ez naiz nor bertsolari bati bere iritzia zein den eskatzeko inor. Gainera, halako "koletilla" jarrita, bertsolariak nahita ez iritzia eman behar du, ezin du beste baten ahotik kantatu. Ez zaio beste baten ahotik kantatzeko aukerarik ematen.

Nik ez nuke inoiz horrelako gairik jarriko:
* Zein iritzi duzu herrian egingo duten Abiadura Handiko trenaren inguruan?
* Soziedade honetan ezin da emakumerik sartu, ze iritzi duzu?
* Kalean istiluak izan dira bart gauean herrian, zer iruditzen zaizu?

Nik, aukera horrela planteatuko nuke:
* Baserritarra zara eta polikiariak hurbildu zaizkizu, abiadura handiko trena dela eta, baserria bota behar dizutela esanez.
* Gaur, zure bikoteak esan dizu ez dela elkarte horretarako joango, emakumeak onartzen ez dituztelako.
* Bonberoa zara, eta kale istiluetan erretzen ari den kotxea itzaltzera zoaz.

Gaia, azken batean beretxua da bai bata eta bai bestean. Batean, bere iritziak bakarrik balio du, bigarrenean berriz, bere iritzia beste baten paperetik kantatuko du.

Gai-jartzaileak, nire ustez ezin du bertsolariak konpromisoan jarri. Gai-jartzaileak jarriko duen gaiarekin, bertsolariari konpromisua hartzeko edo ez-hartzeko aukera eman behar zaio. Baina bertsolariari aukera hori eman behar zaiola uste dut. Eta berriz diot, uste dut!