Arabako txapelketa 08 Finala

GASTEIZ

Zortziko nagusia
Zu 1_________ mendi erreskate taldean lan egiten duen baten bikotea zara. Gaur 2_________-ren alaba bat mendian galdu da eta bere bila irten da erreskate talde. Biok zaudete refugioan noiz etorriko diren zain, azkeneko berrien arabera aurkitu dute elkar.

Enpresa berean lan egiten duzuen bi langile zarete. Zuri 3_________ denbora gutxi gelditzen zaizu jubilatzeko. Zu 4_________ lanean hasi berria zara. Gaur, jabeek enpresa itxiko dutela jakin duzue.

Zuek egunero elkartzen zarete kanposantuan. Zu 5_________ bertako arduraduna zara, zuk 6_________ ordea 10 urte daramatzazu hil zen zure senidea bisitatzen. Gaur ere atean egin duzue topo.


Zortziko txikia
Zuek, 2_________ eta 3_________, beldurrezko pelikula bat ikusi duzuen bi anai(-arreba) zarete. Orain ohean sartu eta ezin duzue lo egin.

Zuek, 6_________ eta 1_________, talde berdinean jokatzen duzuen bi futbol jokalari zarete. Beti bezala zuen taldearen partidua bankilotik ikusten ari zarete.

Zuek biok, 4_________ eta 5_________, bi polizia zarete. Bide hertz batean zaudete radarrakin kotxeen abiadura kontrolatzen. Bat-batean kotxe bat pasatu da 250km/h abiaduran.


Puntuari erantzun
Herria ta hiria / desberdinak dira
kotxe, zarata eta /asfaltoz gainezka

Egia esateko / ohitura al dugu?
gezur txiki bat esan / Inor ez mintzeko,

Herri mugimendua / bizirik al dago?
sarri lan asko baina/Aberasgarria,

30 urte ta/ amaren etxean,
garesti saltzen dute / metro karratua,

Txapelketa hau dugu / denon elkarlana,
sentitu, gozatu ta / astindu araba,

Eskale asko daude / gure kaleetan,
batzuk txaleta eta/ besteak txabola,

Hamarreko txikia
Zu 1_________ , 3_________ apaizarengana joan zara, bataiatua izan zinela eta, zure burua eliza katolikoko zerrendetatik kentzeko eskatzera.

Zuk 2_________, 5_________ ikusi duzu zakarretan janaria bila. Etxera bazkaltzera gonbidatzea pentsatu duzu.

Zu 4_________errentan bizi zara. Gaur etorri da 6_________, etxearen jabea, alokairuaren dirua jasotzera. Hilabete honetan ez duzu oraindik diru guztia lortu.

Bakarkako gaiak
Zuk urte asko daramatzazu irakasle izaten. Gaur zure gauzak ordenatzen zabiltzala ikasle garaiko zure klaseko argazki bat aurkitu duzu.

Ispiluan begiratu eta aspaldiko partez ondo sentitu zara, gaixotasuna gainditzen ari zarela iruditu zaizu.

Zu urte erdi ibili zara mundutik bidaiatzen. Hainbat lurraldetan ikusi duzu baliabideak falta direla, baina iruditu zaizu hemen baino irribarre gehiago egiten dutela bertako bizilagunek.

Ganbarara igo eta zure aiton-amonek gerra garaian elkarri idatzitako eskutitzak aurkitu dituzu.

Gaur zure seme txikiena etxetik joan da. Iada ez zenuen gogoratzen zer zen zu eta zure bikotea bakarrik bizitzea.

Ahalegin eta etsipen askoren ostean, zure lehen haurra izango denaren ekografia begiratzen zaude.

Buruz burukoa
6ko motzean
zuek, a_________eta b_________, bizilagunak zarete betidanik, eta betidanik oso gaizki eramaten zarete. Gaur zuen seme-alabak ezkondu egin dira. Orain ezkontzako dantzaldian, bikote aldaketa batean, ezinbestean elkarrekin dantzatzea egokitu zaizue.

kartzelako gaia
Hemendik aurrera zure bizitokia izango den tokira zure gauzekin heldu berri zara.