Arabako txapelketa 08 Finalerdiak

1.finalerdia
Ondategi

Zortziko nagusia
Zu ________1 erreskate talde bateko kidea zara. Kostaldean egiten duzu lan. 3. Aldia da _________2 senegaldarra, noraezean dagoen patera batetik jasotzen duzula.

Zu ________3 hauteskunde eguna nola doan ikusten ari zara telebistan. Bat-batean, ________4 etxera heldu eta telebista kendu dizu.

Zuek adineko bi emakume zarete. Berdintasunaren inguruan zuk________5 aurrerapauso asko egin direla uste duzu, zuk ________6 ordea oso ilun ikusten duzu.

Zortziko txikia
Zuek biok, ________2 eta ________3 , mendira joan zarete kanping dendan gaua pasatzera. Baina perretxiko aluzinogenoak jan dituzue eta galdu egin zarete.

Zuek biok, ________6 eta ________1 , parranda baten ostean kotxera joan zarete lotara. Bat-batean esnatu eta zuek kotxe barruan zaudetela gruak kotxea daramala ohartu zarete.

________4 eta _________5 , zuen bion bikoteak erditze gelan sartu berri dituzte. Haiek laguntzera sartzeko noiz deituko zain zaudete ospitaleko itxaron gelan.

Hamarreko txikia
Zuk ________3 , esfortzu handiaren ostean erretzeari utzi diozu. Gaur zure alaba/seme ________6 –ren fraketan tabako pakete bat aurkitu duzu. Oraintxe sartu da ________6 gelara.

Zu ________1 medikua zara. Konturatu zara, denbora dexente ospitalean daraman ________4 gaixoak, azken aldian normalean baino gehiagotan deitzen zaituela.

________2, gaur zure seme/alaba ________5 –k bide segurtasunari buruzko hitzaldi bat izan du eskolan. Etxera heldu denean polizia izan nahi duela esan dizu.

Kartzelako lana

Puntuari erantzunak
1. lehenbizi pentsatu/ ta egin ondoren
2. Gertatu behar denak/ beldurtzen bagaitu

Bakarkako gaia
Asko pentsatu ondoren, atea zeharkatzea erabaki duzu, hankaz gora dago dena.

2.finalerdia
Aramaio


Zortziko nagusia
Zuek 16 urteko gaztetxoekin zaudete begirale gisa udaleku batzuetan. Gaur gauean, gaztetxo horietako bat zuengana hurbildu eta kondoi bat eskatu dizue. Zu ________1 , ez ematearen aldekoa zara. Zuk _________2, ordea, emango zenioke.

Zuek bi lagun zarete. Urte ugariren ondoren, bakoitzak zenuten bikote-harremana utzi duzue. Zu________3 askatuta, liberatuta sentitzen zara. Zu ________4 , ordea, bakarrik, goibel.

Zuek proyecto hombre –ra joaten hasi zareten bi drogazale. Zuk ________5 drogak utzi nahi dituzulako benetan eta zuk ________6 kartzelara ez joateko.

Zortziko txikia
Zuek biok, ________2 eta ________3 , kobazulo batean sartu zareten bi lagun zarete. Linternarekin barrura sartu zarete eta dagoeneko kanpoko argia ez da sartzen, jada irteera ez da ikusten.

Zuek biok, ________6 eta ________1 , azkenean puenting egitera ausartu zarete. Biok batera botako zarete. Dena prest dago, salto egitea bakarrik falta zaizue.

Zuek biok, ________4 eta _________5 , orain dela gutxi jubilatu berri zareten bikote bat zarete. Orain denbora duzuela bidaiatzea erabaki duzue. Gaur hartu behar duzue, lehenengo aldiz zuen bizitzan, hegazkin bat. Oraintxe aireratzear dago.

Hamarreko txikia
Zuek bi mediku zarete, gaur ospitaleko tabernan elkartu berri zarete. Zu ________3 eguna ahaztera joan zara bertara, zu ________6 ordea, zerbait ospatzera.

Zuek elikadura aditu baten itxaron gelan ezagutu berri zarete. Zu ________1 bertara lodiegi zaudelako joan zara bertara, zu ________4 ordea, argalegi zaudelako.

Zuek obra bateko bi langile zarete. Gaur ________2, zure lankide ________5 –k obra aurretik pasa den neska bati zerrikeri bat oihukatu dio, nazkatuta zaude.

Kartzelako lana
Puntuari erantzunak
1. Jaikitzeko arrazoi / bat dugu egunero
2. Asko ematen dugu /eta gutxi jaso,

Bakarkako gaia
Takillatik gauza guztiak kutxa batean sartzen ari zara, zure azken lan eguna duzu bertan.