Arabako txapelketa 08 Kanporaketak

KANPORAKETAK
Laudio

Zortziko nagusia
Zuek biok kalean zoazten bi lagun zarete. Aita bat bere semea jotzen ikusi duzue. Zu A, berarengana zoazela, B-k besoa heldu dizu.

Zuek aita/ama-seme/alaba zarete. Eguraldia eztabaidagai bihurtu zaizue azken aldian. Zuk A nekazaria, uzta daukazu buruan, zure seme/alaba B eguna terrazan etzanda ematen duen bitartean.

Zuk A, istripu baten ondorioz, hanketako mugikortasun gabe egon zara. Ordutik lehenengoz zutik jarri zara, B fisioterapeutak eskuak heltzen dizkizun bitartean.

Zortziko txikia
Zu A magoa zara, orain hilabete B hartu zenuen laguntzaile, ordutik ez zaizu truku bat bera ere atera.

Zu A autobusean zoaz zure azken ligearekin zirriak egiten. Halako batean, B txoferra begira begira duzula konturatu zara.

Zu A igerilekura joan ohi zara. Laugarren aldia da bertan zaudela B soroslea zu erreskatatzera pistinara botatzen dela horretarako arrazoirik egon gabe.

Puntuari erantzun
1. Abiadura handian / al doa bizitza?
2. Mozkortzen garenean / non dugu burua?
3. Abortoaren legea / aldatu ezkero
4. Txapelketa hau dela / arabarron festa
5. Euskaldunez beteta / ditugu kartzelak
6. AHTA laster / begi bistan dugu


Hitza
1. Bizikleta
2. Horma
3. whiskya
4. Epaitegia
5. Amona
6. Lana

Lantziego

Zortziko nagusia
Zuk ________1 orain dela bi urte ume bat hartu zenuen behin-behineko adopzioan. Gaur _________2 bere ama/aita biologikoarekin bueltatzeko ordua heldu zaio.

Zuk ________3 bizitza osoa eman duzu baserrian. Nagusia zara dagoeneko eta ezin zara bakarrik bizi. Orain zure seme/alaba ________4 zure bila etorri da, berarekin joan behar duzu hirira bizitzen.

Zuek urte asko daramatzazue etxeko andre gisa. Zuk ________5 etxetik kanpo lan egitea erabaki duzu. Arropak eskegitzen ari zarela ________6 –ri kontatzea erabaki duzu.

Zortziko txikia
Zuk________2 , ________3 koinatua kontratatu duzu zure etxeko komuna konpontzeko. Aste bete pasa da eta komunak lehen baino itxura eskasagoa dauka.

Zu ________6, zure semearen azterketa bat erreklamatzera joan zara bere unibertsitateko ________1 irakaslearengana. ________1 irakasleak, harridura aurpegiarekin hartu zaitu bere bulegoan.

Zu ________4 loresaltzailea zara. Azken bolada honetan egunean larrosa bat desagertzen zaizu dendatik. Azkenean jakin duzu ________5 , zure bikotea dela lapurra. Orain egunero bezala bisitan etorri zaizu.

Puntuari erantzun
1. Bizitza garesti ta / soldata eskasa
2. Lotsak mugatzen gaitu / gauza dexentetan
3. Jaten duguna beti / al dakigu zer den?
4. Telebista aurrean / Pasatuz denbora
5. Egunkaria gabe / bost urte badira
6. Lan egin gabe bizi / hori bada mauka

Hitza
1. Kuba
2. Gutuna
3.multinazionala
4. Adreilua
5. Jolasa
6. Egia


Agurain

Zortziko nagusia
Zuek aita/ama seme/alaba zarete ________1 aita/ama _________2 alaba/semea. Gaur ________1 egun osoa lanean eman ondoren, _________2 alabak/semeak zurekin denbora gehiago pasa nahiko lukeela esan dizu.

Zuek urte luzez lanean elkarrekin aritu zareten bi taxista zarete. Azken aldian ematen ari diren erasoak direla eta, zuk________3 lana uztea erabaki duzu. Zuk ________4, ordea taxista gisa baldintzak hobe daitezen lanean jarraitzearen aldekoa zara.

Zuek arrakasta handiko musika talde bateko bi kide zarete. Zuk ________5 egindakoak eginda daudela uste duzu, helburuak beteta daudela. Zuk________6 , ordea, arrakastak iraun bitartean jarraitu beharko zenuketela uste duzu.

Zortziko txikia
Zu ________2 kirol denda bateko arduraduna zara. Azkenaldian ________3 egunero egunero etorri da dendara, beti zer dagoen ikusi, gauza pare bat probatu eta ezer erosi gabe joaten da. Oraintxe bertansartu da dendara.

________6, ________1 lagunak berak egindako egurrezko aulki bat oparitu zizun. Etxera eraman eta apurtu egin zen. Gaur, astebete pasa ostean, ________1 etxera etorri zaizu bixitan.

Zu ________4 kafeteri bateko jabea zara. Orain dela gutxi _________5 kontratatu zenuen bertan lan egiteko. Gaur izun bat heldu zaizu goizeko 4retan kafeteria zabalik edukitzearren.

Puntuari erantzun
1. Berdintasuna al da / guztion borroka?
2. Ikasketen ondoren / Dator lan mundua
3.moda bat joan eta / beste bat etorri
4. Bizitza bakarra da / gozatu dezagun
5.gizartea zahartzen / dabil etengabe
6. Bizio asko al da / gure gizartean?

Hitza
1. Lurra
2. Semaforoa
3. Bideojokoak
4. Egarria
5. Bisita
6. Hiria