Bastero aretoan. 11:00. "BarKATU"
Bertsolariak: Sustrai Kolina eta Amets Arzallus
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Saioaren aurreko astean, Andoainen santa krutzak izan dira, bertako festak. Halako trama edo ibilbide bat sortu da bertan pasa zitekena kontatuz. Horretarako Sustrai eta Amets, 16 urte bi ikasle dira.
Saioa antolatzerako garaian, zenbait gauza hartu ditut kontuan.
a) ordu beteko saioa izan behar zuen, umeak adi eustea zaila baita (12-16 urteko 400 gazte genituen parez pare)
b) bakarkako lanik ez zen izango, moteltzeko arriskua izan zezakelakoan...
c) jende artetik ibili behar zen, eta horretarako alde batetik ni puntuak jartzen jarri behar nintzat eta bestetik, bertsolariek ere halaxe bukatu behar zuten. Horrekin "arreta" edo morboa sortzen duelako. Hori bai, kontuan izan behar zen (puntuak jartzerako garaian ere), jendeari zer esan eta nola esan... "taktoa" izan behar zan.
4) Gazteentzat, oso gertukoa eta sinesgarria izan behar ziran gaiak. Pasa berri ziren festak ziren gaien ardatz ; eta egoerak, ahalik eta gertuenak izan behar ziren. Horretarako, jai egitaraua izan da gaiak sortzeko iturri eta abiapuntu bat. Egitarauko kontuak ekarri dira tramara.
1. Biek lehen kezka bat dute, Sustraiek pira egin nahi du eta Ametsek ez
(ez du festetik zer ikusirik, baina aurrean zegoen ikasleak ikusita, ondo hasteko egokia izan zitekeen)
Tramakin hasi:
2. Bi hauek zuek bezela, santakrutzetan ibili dira… biak ibili dira goitik behera… sustrai goiti behera lehiaketan… amets berriz, errekan beherakoan! Zeinena izan omen da harriskutsuagoa, flipanteagoa…
(jai egitarauan bi ekitaldi hauek izan ziren, goiti behera lehiaketa eta erreka jaitsiera)
3. Halako batean, gurasoak ikusi dituzue
- Ea nork eskatzen dien paga ondoen!
- Bueno ta orain, parranda egiteko permisoa ea nor lortzen duen hobeto!!
4. Puntuak jarri ditut jende artetik bapatean. Ez ditut gogoan, beraz ezin bertan jarri!
5. Orain berbenara doaz…. Ta hantxe ikusi dute biek neska eder bana… ta bueno, nor ote da hurbiltzen hobea?
(Berbenak badu Andoainen halako indar berezia, jende asko biltzen duen unea da)
6. Kontua da biak frakasatu egin dutela… ta orain, karaokea dagoenez, ba kantura igoko dira. Hori bai zuek erabaki zein kantu kantatu nahi duzuen eta jendeak esango du horrekin lortuko ote duten zerbait….
(Karaokea ere izan zen aurten berbenaren ondoren)
7. Biak bukatu duzue kalean bakarrik, mozkor mozkor eginda, eta jende guzti hau ikusi duzue… nola ikusi dituzue baina? eta mozkorrak zaudetenez, edozer esatea libre da!
8. agurra
Saioa ondo irten da, behintzat lortu dugu jendea adi egotea eta horrelakoetan, garrantzitsuena horixe da. Haien oso paperetik, hizkeratik gertu egon behar ginen. Jakina zen ere, gazteak eskolatik irteteko edozer egiteko prest daudela eta deskantxu bat edo klasetik "eskapatzeko" aitzakia bat zela. Ondo pasa dutela iruditzen zait, gustora egon dira; gu ere, gustora arreta hori mantendu izanagatik