GAUTEGIZ-ARTEAGA, 2008.05.04
Zortziko handia
1. Lanean zabizie biok. Zuk, A, libre-libre dekozuz lanaldi osteko orduak. B-k, ostera, ikasten pasetan dauz bere ordu libreak.
2. Zuk,A, buruaren esanari egiten dautsazu kasu. B-k, ostera, bihotzaren esanari. Zeinek dauka bizimodu hobea?
3. Luzaroan ezkonduta egon ostean, krisi gogorrean zagozie. Zuen alabak zeozer igarri dau eta galdezka etorri jatzue. Zuk A egia esan gura dautsazu. B-k, ostera, gertatzen dana ezkutatu gura dau.
Zortziko txikia
1. Zuri, A, gaba gustetan jatzu. Gustura luzatuko zeunkez gabeko orduak. B, aldiz, egunaren aldekoa da, eguneko orduak gustura luzatuko leukezana.
2. Zu, A, Superman zara. Hamaikagarrenez mundua salbatu ostean, goizaldean etxeratu zarenean, maletak kanpoan aurkitu dozuz. Tinbrea jo eta jo ibili ostean, azkenean ate ostetik erantzun dautzu B bikotekideak.
3. Zuk, A, Busturialdeko finalistetako bat zara eta B zure koadrilako lagun-mina. Gau pasa eginda etorri jatzu saiora animetako asmoagaz, baina lo geratu da. Saioa amaitu eta ixartu egin behar izan dozu.
Bakarka puntua jarrita
1. Zu zer zara langile / edota alperra?
Estresa da gaur egun / modako gaixoa…
2. Gazteluen herrian / zeu zara errege…
Buru bat behar dogu / txapelarentzako….
3. Inflazioa gora / soldata lehengoan…
Banketxe handi baten / jabea bazina…
4. Euskeraz ala erderaz / zer dozu gurago?
Ein ezkero euskera / gehiago kalean…
5. Turismo hutserako / ete da Urdaibai?
Kultur etxeak hutsik / tabernak beteta…
6. Herriaren nahiari / aterik ez itxi…
Konponbidea nahi ta / konpondu ezina…
Bakarkako gaia
1. Urruneko zarata bat entzun dozu. Burrundadan datorren Abiadura Handiko Trena da.
2. Emakumea zara. Kalean danak maite dabe gabero-gabero jipoitzen zaituen senarra.
3. Baserritarra zara. Ataraten dozuna hainbestean saltzen bada, zuk horren ehuneko 22a baino ez dozu jasoten. Zer deritzozu?
4. Playa de Bakio arrantzuntziko arrantzale baten senidea zara. Askatu dabez azkenean. Aireportura bidean zoaz.
5. Pertsona bat bihotzez maite dozu. Azkenean lortu dozu zita bat beragaz. Zineko leihatila ondoan zagoz zain. Pelikula hasi da eta bera ez dator.
6. Euskal kirolari bat da zure idoloa. Gaur, lehenengoz ikusi dozu Espainiako selekzioko kamiseta jantzita.
BURUZ BURUKOA
Hamarreko txikia
Zuek biok amaren sabelean dagozan bikotxak zarie. Zu, A, jaioteko irrikitan zagoz. B-k, ostera, barruan jarraitu gura dau.
Kartzela
Zahar etxean zagoz. Gaur be bisita barik pasatuko ete dozu eguna?