Gaiaren inguruko erreportaia
Eztabaida
Hitzetik Hortzerak, gaien inguruko erreportaian, Xabier Amuriza, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Unai Elizasuren iritziak bildu ditu. Bertan esandako zenbait ideia:
* Lehen oso itxiak ziren gaiak, orain berriz zabalegiak. Erdi bide bat bilatu behar da.
* Gai irekiekin asmatu da, entzulea gauza ezberdinak jasotzeko aukera gehiago emango dituelako. Nahiz eta askotan, lan gehiegi ematen zaion bertsolariari.
* Askotan pelikula sortzea behartuta daude bertsolariak, ez dute beste irtenbiderik. Eta gainera oinarri gutxi. Aurrekoa bertsoaldian izandako tonoak ere eragiten du gaiari heltzeko moduan. Tono tristetik kantatzetik bazatoz, eragina izango du hurrengo gaia irekia bada. Tonua pentsatzeko lanik ez da hartzen, nahikoa lan dagoelako zer esana pentsatzeko.
* Gaur egun ez da gairik ematen, egoera edo sentipen bat ematen da, ez du konkrekotasunera jotzen.
* Gaia irekia edo itxia, gaia ona izan behar du.
* Gai irekiak onak dira, baina helduleku fisiko bat izan behar dute. kokapen edo helduleku bat. Batetik historia sortu nahi duenak histori hori personalizatzeko edo gai horri erantzuteko historia horrekin; eta historia sortu beharrean puntu bakarraren bueltan josi nahi duenak, erreferentzia puntu hori izango du.
* Azken aldian, bertsolariak gaiari erantzuteko hartzen duten gehiegizko denbora, ez da bertsoa pentsatzeko erabiltzen, baizik zeri kantatu pentsatzeko baino.
* Gai bat, bertsotarako aitzakia izan behar du. Berdin hitzez, soinuz edo delako moduaz bertsotarako aitzakia den bitartean gaia izango da.
* Gai bereziak arriskua dute espektalkularregia egitekoa baina mamirik ez dute. Gaia jartzera doanak, ondo jakin behar du hori
* Efektuak proportzioan badatoz ondo, baina ordezkatzera badatoz ez!
* Gai errealagoak edo sinpletasunetik planteatutakoak botatzen dira faltan.
* Gai-jartzaileak, oso kosziente izan behar dute gai bakoitza nolakoa den. Gustatze hutsa ez da gai ona izateko aski arrazoi. Garbi izan behar da, zergatik jartzen den gai hori une horretan, bertsolari horiei eta modu horretan.
Hona hemen, bertan aipatutako zenbait ideia. Eta eztabaidan hasteko, hona zenbait galdera:
Udako saioetan bakarkako gaiak nolakoak?
Aukeran jarri ezkero, zer nahiago du bertsolariak itxia edo irekia? erdi bideko gaia zer da, irekitik gertuago dagoena edo itxitik gertuago dagoena?
Bakarkakoak, askotan oso personifikatuak egiten dira. Alegia, bertsolariak beretik, bere iritzia emateraino. Nor da gai-jartzailea bertsolariari eritzia eskatzeko? Zer da hobea: "Ze iritzi duzu tratu txarren inguruan" edo "Polizia zara eta gaur, tratu txarrak jaso izan dituen emakumezkoa etorri zaizu komisaldegira"
animatu eta eman zuen iritzia!