2008-05-10. Girizia elkartea
Bertsolariak. 3 taldetan: Karmele Mitxelena, Juanito Mitxelena eta Manu Goigoana. Arkaitz Goikoetxea, Karlos Aizpurua eta Egoitz Zelaia. Abel Zabala, Aitor Errazkin eta Oskar Ibarguren.
Gai-jartzailea: Oroitz Azurmendi
ZORTZIKO HANDIA
Senar-emazteak zarete. Euskeraz ez dakizuen arren, BECen zaudete Esukal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean. Zuen semeari txapela jantzi berri diote.
Udaletxe bateko bi langile zarete. Gaur telegrama bat jaso duzue Espainiako gobernu ordezkaritzatik. Aste bateko epea duzue Espainiako bandera udaletxean zintzilikatzeko.
Amona, ama eta alaba zarete. C:................................. amona, F:................................. ama eta I:................................. alaba. Gaur jakin duzue auzokide batek tratu txarrak jasaten dituela.
Banandutako bi emakume zarete. Aurreiritziak alde batera utziz, sexu zerbitzuak eskaintzen dituen zita etxe batera zoazte.
ZORTZIKO TXIKIA
Zu A:................................. lehenaldiz joan zara talasoterapiara. Hidromasajeko igerilekuan zaudela, gorputz guztia zeharo erlaxatu zaizu atal bat izan ezik. I:................................. soroslea hurbildu zaizu ordulariari begira.
Zuek aita-semeak zarete. Zuri D:................................., mingainean piercing bat jartzeko baimena eskatu zizun duela aste bete C:................................. semeak eta ezezko borobila eman zenion. Gaurko bazkarian C:.................................k ez du ahoa ezertarako ireki ere egin.
Bilbon egiten duzue lan eta gastuak murriztu aldera, Bilbora kotxe bakarrean joatea erabaki zenuten. Hiru hilabete pasa dira eta orain arte F:.................................k jarri du kotxea, F:.................................k odaindu du gasolina, F:.................................k ordaindu du autopista…
Bakoitza bere kotxean parrandatik bueltan zatozte. Alkoholemia kontrol batean geratu zaituztete eta zuen putz egiteko txandaren zain zaudete. Luze doala eta, kotxetik atera eta elkarrekin hizketan hasi zarete.
KOPLETAN (Santimamiñe?):
A, B eta Cren bikotekideak zarete. Zuen bikoteek hamaikagarren aldiz bertso saio bat dute elkarrekin. Nazkatuta zaudete eta elkarrekin afaltzera joan zarete.
Hiru jubilatu zarete. Hogei urte izango dira, hirurak ere azkeneko aldiz hondartzara joan zinetela. Gaur elkarrekin hondartzara joateko plana egin duzue.
Hiru emakume zarete. Azken aldian modan dauden bilera horietako bat antolatu duzue zuetako baten etxean. Komertzialak oraintxe zabaldu du bere sex-shop maletina.
BI TALDE BURUZ BURUKORA:
Hamarreko txikian
Elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ez batak eta ez besteak, ez duzue zuen ohean lo egin. Etxera bueltan, portalean egin duzue topo.
Mainontzi
Zuen arteakoa izan zen zuen lehen maitasuna. Zuen familiek harreman hori begi onez ikusten ez zutela eta, bertan bera geratu zen.
Ordutik ez duzue elkarren berri izan. Gaur zaharren egoitzan egin duzue topo.
Puntu bati erantzun + bakarka 2 bertso
AHOLKUAK EMATEN / ABILA AL ZERA
BAKARKA
Gertukoek aurkakoa aholkatu dizuten arren, aurrera egitea erabaki duzu.
DENA EZ DA GERATATZEN / ESPERO BEZELA
BAKARKA
Bihotzkada bat izan duzu gaur goizean. Gaur izango da eguna…