Santa Ixabelak. Egun osoz
Bertsolariak: Sustrai Kolina eta Amaia Agirre
Gai-jartzailea: Altzako bertsozaleak. Aurkezle Joseba
Goizeko saioa
Amaia izena eta Sustrai Iloba. Amaia gaztetan Ameriketara joan zen eta orain sortetxera itzuli da. Gaur goizean menditik buelta bat ematen ari zela, paisaiari begiratu eta gauzak asko aldatu direla gazte denboratik komentatu dio ilobari
Bi pelotari zarete. Sustrai Koka eta Amaia Saralegi. Aurreko igandean Altzan partidua izan zenuten biak. Jakin dugu, partidua hasi aurretik, "hizketalditxo" bat izan duzuela zuek biok.
Amaia. Duela hamabost egun jakin izan dugu, Euskara orain dala 15 urte baino jende gehiagok dakiela baina gutxiagok hitz egiten dutela.
Sustrai. Aukeran zer nahiago duzu, lehioaren isatsa edo arratoiaren burua?
Sustrai baserritarra zara. Pentsu bila joan zara almazenera. Pentsua kargatu eta Amaiak kontua eman dizunean, azken alditik gaurdaino kristona igo dela ohartu zara.
Bazkalostean librea
Arratsaldeko saioa
Amaia oso klasika da eta Sustrai super modernoa. Amaiak gutunak eskuz idazten ditu eta egunkaria ere beheko dendan erosten du. Sustraiek emailak bidaltzen ditu eta interneten irakurtzen du egunkaria. Eguneratzeko premia ote du Amaiak edo Sustraiena da gehiegizkoa?
Amaiak behin esan zuen, konfiantza eta kristala behin bakarrik hausten direla.
Amaia Jaizkibelen bizi den kaio bat zara. Orain arte egunero San Markosera joaten zinen bazkatzera. Hemendik aurrera nora joango zara?
Baserritarra arategira joan zaigu orain. Eta bertan, aurreko astean Amaiak merke merke erositako xerrak, ikaragarri garestitu direla ikusi ditu. Hori bai, xerra horiek orain Euskal Label pegatina du.